Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Araudiak aplikatzen zaizkien pertsonak

  • Estatu kide bateko edo batzuetako legediaren mende dauden edo egon diren pertsonak, eta hau direnak:
    • Europar Batasuneko Estatu kide bateko, Europako Esparru Ekonomikoko Estatu Kide bateko, edo Suitzako, edo
    • aberrigabeak edo Europar Batasuneko Estatu kide bateko errefuxiatu egoiliarrak, Europako Esparru Ekonomikoko Estatu kide bateko edo Suitzako nazionalak.

Halaber, familiako kideei eta aurreko alargunei aplikatzen zaie.

Halaber, Estatu kide bateko edo batzuetako legediaren mendean egon diren pertsonen alargunei aplikatzen zaie, edozein dela haien nazionalitatea, alargun horiek Europar Batasuneko Estatu kide bateko, Europako Esparru Ekonomikoko Estatu kide bateko edo Suitzako nazionalak, Europar Batasuneko, Europako Esparru Ekonomikoko edo Suitzako errefuxiatuak edo aberrigabeak badira.

  • Legezko egoitza Europar Batasuneko Estatu kide batean (Danimarka eta Erresuma Batua izan ezik) duten hirugarren herrialdeetako nazionalak, 883/04. Arautegiko (EB) xedapenak talde horretan ezartzen dituen 1231/2010. Arategiaren (EB) arabera, salbuespen hauekin:
    • Danimarkarekiko harremanetan (hau da, interesduna Danimarkako edo beste Estatu kide batzuetako legediaren mende egon bada). Danimarkan, Gizarte Segurantzako Erkidegoko Arautegiak ezin dira aplikatu hirugarren herrialdeetako nazionalengan.
    • Erresuma Batuarekiko harremanetan. Estatu kide horretan aplikagarriak izaten jarraitzen dute hirugarren herrialdeetako nazionalengan 1408/71 eta 574/72. Arautegiek (EEE).
Complementary Content
${loading}