Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Indarrean sartzeko data

  • 883/04 eta 987/09 zenbakiko (EE) Erkidegoko Arautegiak Europar Batasuneko estatukideen Gizarte Segurantzako sistemak koordinatzeko aplikatzen dira 2010.05.01etik.
    • Europar Batasuneko kide dira herrialde hauek: Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Zipre, Kroazia (2013-07-01etik), Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua*, Errumania eta Suedia.   

(*Erresuma Batuak Europar Batasuneko kide izateari utzi zion 2020ko otsailaren 1ean)

  • Araudi horiek aplikagarriak diraSuitzarekindiren harremanetarako ere 2012ko apirilaren 1etik aurrera, eta Europako Esparru Ekonomikoko estatuekin diren harremanetarako 2012ko ekainaren 1etik aurrera.
    • Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeak dira: Islandia, Liechtenstein eta Norvegia.
  • 2021.01.01etik aurrera, Erkidegoko 883/04 eta 987/09 araudiak aplikatzen jarraituko dira Erresuma Batuko estatukideekin diren harremanetan, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua Europar Batasunetik eta Energia Atomikoaren Europako Erkidegotik irteteari buruzko 2020ko urtarrilaren 31ko Akordioa tarteko   2020ko abenduaren 31n EBren eta Erresuma Batuaren arteko mugaz gaindiko egoeran ziren pertsonei, zehazki hauei:
    • Aipatu datan britainiar legeriari loturik ziren edo, horri loturik egon gabe, Erresuma Batuan bizi ziren edo lan egiten zuten EBko nazionalei zein horien familiako kideei.
    • Aipatu datan Europar Batasuneko estatukide baten edo batzuen legeriari loturik ziren edo, horri loturik egon gabe, horietako baten lurraldean bizi ziren edo lan egiten zuten  Erresuma Batuko nazionalei zein horien familiako kideei.
    • 2020ko abenduaren 31n arestian aipatutako egoeretako baten zire hirugarren herrialdeko nazionalei, errefuxiatuei zein aberrigabeei.

Aipatu araudi horiek aplikatu dira, halaber, aurreko kasuetako egoeraren batean egon gabe 2020ko abenduaren 31 baino lehen bestaldean aseguru aldiak bete izan dituzten interesatuei.

  • 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera EBko estatukide baten edo batzuen eta Erresuma Batuaren artean gertatzen diren egoeretarako, behin-behinean aplikagarria izango da, batetik, Europar Batasunaren eta Energia Atomikoaren Europako Erkidegoaren eta, bestetik, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuaren artean hitzartutako merkataritza eta lankidetzari buruzko Akordioan gizarte segurantzaren koordinaziorako ezartzen den protokoloa.
Complementary Content
${loading}