Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio Orokorra

Hitzarmena honako prestazio hauei aplikatzen zaie:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren sistemako ordaindutakoaren araberako prestazio hauetarako:

  • Amatasunagatiko edo gaixotasunagatiko edo istripuagatiko osasun-laguntza
  • Aldi baterako ezgaitasunagatiko edo amatasunagatiko prestazio ekonomikoak.
  • Ezgaitasun iraunkorragatiko, zahartzaroagatiko eta heriotza eta biziraupenagatiko prestazioak.
  • Familia-babesa.
  • Lan istripuagatiko eta lanbide gaixotasunagatiko prestazioak.
Brasili dagokionez:

Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko prestazio hauei:

  • Mediku, farmazia, odontologia, anbulatorio eta ospitaleko laguntza.
  • Aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioak.
  • Baliaezintasunagatiko prestazioak.
  • Zerbitzu-denboragatiko prestazioak.
  • Zahartzaro eta heriotzagatiko prestazioak.
  • Jaiotzagatiko prestazioak.
  • Lan istripuagatiko eta lanbide gaixotasunagatiko prestazioak.
  • Familia-soldata.
Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:
  • Hitzarmenean aurreikusitako ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Brasilen betetako aseguru aldiak batu daitezke.

  • Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak jasotzeko, ez da kontuan hartuko interesduna Espainian edo Brasilen bizi den edo bertan dagoen.

  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Osasun-laguntza

Legedi nazionalaren arabera, osasun-laguntza langilea aseguratuta dagoen herrialdeak onartuko du, behar denean, bi herrialdeetako aseguru aldiak batuz, aldi berekoak ez baldin badira behintzat; edo pentsiodunarentzat, pentsioa ordainduko duen herrialdeak.

Normalean, aitortzen duen herrialdeak ordaintzen du, baina ondoko kasuetan beste herrialdera joaten direnean edo bertan bizi direnean jaso dezakete:

  • Herrialde batean aseguratutako langileak eta beren senideak, aldi baterako beste herrialdera joaten direnak eta berehalako osasun-laguntza behar dutenak.
  • Herrialde batean aseguratutako baina hiru edo bi urte baino gutxiagorako beste herrialde batera lan egitera bidalitako norbere konturako langileak.
  • Herrialde bateko pentsiodunak eta beren senideak, beste herrialde batean badaude edo bizi badira. Aldi baterako egonaldietan zehar, berehalako beharrengatiko languntzetarako dute soilik eskubidea.
  • Herrialde batean aseguratutako langilearen senideak, beste herrialde batean bizi direnak.

Onuraduna dagoen herrialdean emango dira osasun-laguntzak, herrialde horretako osasun legerian eta Osasun Zerbitzu Publikoetan ezarritakoaren arabera; osasun-laguntzaren iraupena, langilea afiliatuta dagoen edo pentsioa ordaintzen duen herrialdeko Erakundeak baimentzen duena izango da.

Aldi baterako ezgaitasuna eta Amatasuna

Prestazio horiek aitortzeko, beharrezkoa bada, bi herrialdeetako aseguru aldiak gehituko dira.

Baliaezintasuna, Zahartzaroa, Zerbitzu Denbora eta Biziraupena.

Herrialde bakoitzak bereiz aztertuko du pentsio eskaera, era honetan:

  • Herrialde bakoitzeko Erakunde eskudunak, interesduna pentsiorako eskubidera heltzen den erabakiko du, aseguru aldi propioetan oinarrituz soilik, beste herrialdearenak kontuan izan gabe.
  • Era berean, Erakunde horrek pentsiorako eskubidea erabakiko du, aseguru aldi propioei beste herrialdean frogatutakoak gehituz. Kasu honetan, pentsioaren zenbatekoa ez da osoa izango, baizik eta ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Brasilgo aldien baturaren arteko proportzioaren araberakoa.
  • Aurreko ataletan ezarritakoaren arabera interesdunaren eskubideak behin zehaztuta, herrialde bakoitzeko Erakunde eskudunak interesdunarentzat faboragarriena den pentsioa onartu eta ordainduko du.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Brasilgo aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Lan Istripua eta Lanbide Gaixotasuna

Istripua gertatzean edo gaixotasuna hartzean langilea arautzen zuen legediari dagokion herrialdeak zehaztuko du prestazioa.

Complementary Content
${loading}