Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio orokorra

Hitzarmena honako prestazio hauei aplikatzen zaie:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren Espainiako Sistemaren ordaindutakoaren araberako prestazio hauei, funtzionario publiko, zibil eta militarren erregimen bereziak salbu:

    • Aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioak gaixotasun arruntaren eta lanez kanpoko istripuen kasuan.
    • Amatasunagatiko eta haurdunaldiko arriskuagatiko prestazioak.
    • Ezgaitasun iraunkorragatiko, erretiroagatiko eta biziraupenagatiko prestazioak.
    • Lan istripuagatiko eta lanbide gaixotasunagatiko prestazioak.
    • Heriotzagatiko sorospena.
Ekuadorri dagokionez:

Ekuadorreko Gizarte Segurantzaren Institutuaren ardurapeko Derrigorrezko Aseguru Orokorraren ordaindutakoaren araberako prestazio hauei:

    • Amatasunagatiko subsidioa.
    • Gaixotasunagatiko subsidioa.
    • Baliaezintasun-, zahartzaro- eta heriotza-aseguruaren prestazioak (alargun eta umezurtzen biziraupenagatiko pentsioak barne hartzen ditu).
    • Laneko arrisku Aseguruaren prestazioak.
    • Hiletetan laguntzea.
Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:
  • Hitzarmenean aurreikusitako ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Ekuadorren betetako aseguru aldiak batu daitezke.

  • Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak, aldi baterako ezgaitasunekoak salbu, jaso ahalko dira, interesduna Espainian edo Ekuadorren bizi den edo dagoen eraginik izan gabe.

  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari. Hala ere, onartzen diren pentsioaren lehenengo ordainketei, beste herrialdeak zor duen kantitatea baino handiago den eta jatorri berberatik eratorritako prestazioen ordainketei dagozkien zenbatekoak kendu ahalko zaizkie.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Aldi baterako ezgaitasuna, Amatasuna eta haurdunaldiko arriskua

Kontingentzia hauetatik eratorritako prestazio ekonomikoak onuraduna aseguratua dagoen herrialdeak onartzen ditu, beharrezkoa bada beste herrialdeko aseguru aldia kontuan izanda, gainjartzen ez diren bitartean.


Ezgaitasun iraunkorra, Erretiroa eta Biziraupena

Herrialde bakoitzak bereiz aztertuko du pentsio eskaera, era honetan:

  • Interesdunak prestazioa jasotzeko eskubidea duen egiaztatuko da, soilik bertako aseguru aldiak kontuan hartuta, beste herrialdekoak batu gabe.
  • Halaber, prestazioa kalkulatuko da, bertako aseguru aldiei beste herrialdean egiaztatutakoak batuta (pentsio teorikoa). Kasu honetan, prestazioaren zenbatekoa ez da osoa izango, baizik eta ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Ekuadorreko aldien baturaren arteko proportzioaren araberakoa (hainbanako pentsioa).

Salbuespen bat dago bi herrialdeetako batean egiaztatutako aseguru aldien guztizko iraupena urtebetetik beherakoa den kasuetarako eta beren aldetik herrialde horretan pentsioa jasotzeko eskubidea ematen ez duten kasuetarako. Behar izanez gero, beste herrialdeak beretzat hartuko ditu, baina "prorrata temporis" klausula aplikatu gabe.

Bi herrialdeetako batean egiaztatutako aseguru aldiak ez badira urtebetera iristen, horiek interesdunak prestazioa jasotzeko baldintzak biltzen dituen herrialdek batuko ditu. Hori jasotzeko eskubidea bi herrialdeetan izango balu, prestazioa langileak azken aseguru aldiak egiaztatzen dituen herrialdeak bakarrik emango du. Kasu horietan ez da "prorrata temporis" klausula aplikatuko.

  • Aurreko ataletan adierazitakoaren arabera kalkulatutako prestazioak alderatuko dira, eta herrialde bakoitzak interesdunarentzat mesedegarriena den prestazioa aitortu eta ordainduko du.

Pentsioa aitortzeko eta kalkulatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

  • Herrialdeetako bateko legediak  prestazio osoa onartzeko aseguru aldien gehienezko iraupena eskatzen badu, haren zenbatekoa aseguru-aldien araberakoa dela, herrialde horretako erakunde eskudunak, guztizkoen  kasuetan, pentsio hori lortzeko behar diren beste herrialdeko kotizazio aldiak bakarrik hartuko ditu kontuan. 
  • Aldien guztizkoak kalkulatzen diren kasuetan, derrigorrezko aseguru aldiekin batera egindako borondatezko aseguru aldiak egiaztatzen direnean, pentsio teorikoa nahiz prestazio ekonomikoaren zenbatekoa borondatezko aseguru aldiak kontuan hartu gabe zehaztuko da.

Hala ere, jasotako emaitza handituko da, kontuan hartu ez diren nahitazko aseguru aldiei dagokienaren arabera. Gehikuntza hau herrialdeko legerian ezarrita dagoenaren arabera kalkulatuko da, zeinaren arabera nahitazko aseguru aldiak bete diren.

  • Pentsioa kalkulatzen duen Erakundeak kontuan izango du langilea bere araudiaren mendean dela, beste herrialde batean aseguratua badago edo bere aseguru aldietan oinarrituta herrialde horretako prestazio bat jasotzen badu. Biziraupenagatiko pentsioak aitortzeko, kontuan hartuko da hildakoa beste herrialdean aseguratua ote zegoen edo hango pentsioduna ote zen.
  • Prestazioa onartzeko aseguru aldi batzuk ekintza eragilea baino lehen beteta izatea eskatzen bada, baldintza hori ere betetzat joko da interesdunak beste herrialdeko prestazioa onartu aurretik egiaztatzen baditu.
  • Herrialde sinatzaileren bateko legeriak pentsioa murrizteko, baliogabetzeko edo kentzeko klausulak baldin baditu lan jarduera bat gauzatzen duten pentsiodunentzat, klausula horiek aplikagarriak izango dira lan jarduera hori beste herrialdean gauzatu arren.
  • Espainiako pentsioa onartzeko Ekuadorreko aseguru aldiak batu behar izan badira, pentsio horren kalkulua Espainiako Gizarte Segurantzaren azken kotizazioaren ordainketaren aurreko urteetan Espainian asegurudunak egiaztatutako benetako kotizazio oinarrien arabera egingo da. Horrela lortutako zenbatekoa gertaera eragilea gertatu arte mota bereko prestazioetarako urtero ezarritako birbalorizazioen arabera gehituko da.
  • Ekuadorreko baliaezintasunagatiko, zahartzaroagatiko eta heriotzagatiko prestazioak eskudirutan jasotako ekarpenen araberakoak izango dira. Gutxieneko pentsioa Ekuadorreko Gizarte Segurantzaren Institutuan emandako denboraren proportzionala izango da. Hainbanatutako pentsioek ezin izango dute gainditu indarreko pentsioa.
  • Zenbait erregimen bereziren onurak jasotzeko (adibidez, Itsasoko langileak, Ikatz Meatzaritza), lanbide edo lan berean bete diren beste herrialdeko aldiak bakarrik hartuko dira kontuan.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Ekuadorren egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Lan Istripua eta Lanbide Gaixotasuna

Istripua gertatzean edo gaixotasuna hartzean langilea arautzen zuen legediari dagokion herrialdeak zehaztuko du prestazioa.

Complementary Content
${loading}