Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio orokorra

Hitzarmena honako prestazio hauei aplikatzen zaie:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren sistemako ordaindutakoaren araberako prestazio hauetarako:

  • Amatasunagatiko, gaixotasun arrunt edo profesionalagatiko eta istripuagatiko, lanekoa edo ez, osasun-laguntza.
  • Gaixotasun arruntaren edo lanekoa ez den istripuaren kasuan, aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazio ekonomikoak.
  • Amatasunagatiko prestazio ekonomikoak.
  • Ezgaitasun iraunkorragatiko, erretiroagatiko, heriotzagatiko eta biziraupenagatiko prestazioak.
  • Lan istriputik edo lanbide gaixotasunetik eratorritako prestazio ekonomikoak.
  • Ardurapeko seme-alabengatiko familia-prestazioak.
Tunisiari dagokionez:

Soldatapeko, soldatapekoak ez diren eta pareko langileei, ordaindutakoaren araberako Gizarte Segurantzaren legerietara, honi buruz:

  • Gizarte Aseguruen prestazioak (gaixotasuna, amatasuna eta heriotza).
  • Lan istripuen eta lanbide gaixotasunen konponketa.
  • Baliaezintasun, zahartzaro eta biziraupeneko Aseguruaren prestazioak.
  • Familia-prestazioak.
Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:
  • Hitzarmenean ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Tunisian betetako aseguru aldiak batu daitezke.
  • Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak jaso ahalko dira, interesduna Espainian edo Tunisian bizi den edo bertan dagoen eraginik izan gabe.
  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Osasun-laguntza

Legedi nazionalaren arabera, osasun-laguntza langilea aseguratuta dagoen herrialdeak onartuko du, behar denean, bi herrialdeetako aseguru aldiak batuz, aldi berekoak ez baldin badira behintzat; edo pentsiodunarentzat, pentsioa ordainduko duen herrialdeak.

Onartzen duen herrialdeak ematen du normalean, baina lekualdatzerakoan edo beste herrialde batetan bizitzerakoan ere jaso dezake, honako kasuetan:

  • Herrialde batean aseguratutako langileak eta bere senideak, ordaindutako oporretan edo baimendutako absentzietan beren jatorrizko herrialdera aldi baterako joaten badira, berehala osasun-laguntza behar badute.
  • Beste herrialde batera lekualdatzeko baimena jaso duten langile gaixoak.
  • Herrialde bateko pentsiodunak eta beren senideak, beste herrialde batean badaude edo bizi badira. Aldi baterako egonaldietan zehar, berehalako beharrengatiko languntzetarako dute soilik eskubidea.
  • Herrialde batean aseguratutako eta beste herrialdean bizi diren langilearen familiakoak.

 

Onuraduna dagoen herrialdean emango dira osasun-laguntzak, herrialde horretako osasun legerian eta Osasun Zerbitzu Publikoetan ezarritakoaren arabera; osasun-laguntzaren iraupena, langilea afiliatuta dagoen edo pentsioa ordaintzen duen herrialdeko Erakundeak baimentzen duena izango da.

Aldi baterako ezgaitasuna eta Amatasuna

Prestazio horiek aitortzeko, beharrezkoa bada, bi herrialdeetako aseguru aldiak gehituko dira.

Baliaezintasuna, Zahartzaroa eta Biziraupena

Herrialde bakoitzak bereiz aztertuko du pentsio eskaera, era honetan:

  • Herrialde bakoitzeko Erakunde eskudunak, interesduna pentsiorako eskubidera heltzen den erabakiko du, aseguru aldi propioetan oinarrituz soilik, beste herrialdearenak kontuan izan gabe.
  • Era berean, Erakunde horrek pentsiorako eskubidea erabakiko du, aseguru aldi propioei beste herrialdean frogatutakoak gehituz. Kasu honetan, pentsioaren zenbatekoa ez da osoa izango, ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Tunisiako aldien baturaren arteko proportzioaren arabera baizik.
  • Aurreko ataletan ezarritakoaren arabera interesdunaren eskubideak behin zehaztuta, herrialde bakoitzeko Erakunde eskudunak interesdunarentzat faboragarriena den pentsioa onartu eta ordainduko du.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Tunisian egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Lan Istripua eta Lanbide Gaixotasuna

Istripua gertatzean edo gaixotasuna hartzean langilea arautzen zuen legediari dagokion herrialdeak zehaztuko du prestazioa.

Complementary Content
${loading}