Prestazio eskaera
Prestazio eskaera
Espainiako eta Mexikoko prestazio-eskaerak interesduna bizi deneko herrialdeko Erakunde eskudunera zuzendu beharko dira.
Espainian:
-
Bere etxetik hurbilen dagoen Gizarte Segurantzaren Harreman eta Argibideetarako Zentroan (Gizarte Segurantzaren Instituto Nazionala) edo
-
Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzialetan Itsas Langileen Erregimen Bereziaren barne dauden langileen kasuan
Mexikon:
-
Gizarte-Aseguruaren Institutu Mexikarra
Oharra:
Interesduna edo eragileak hirugarren Estatu batean bizi badira, azken aldian aseguraturik izan zeneko herrialdeko (Espainia edo Mexiko) Erakundera zuzendu eharko dute eskaera.