Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio orokorra

Hitzarmena honako prestazio hauei aplikatzen zaie:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren sistemako ordaindutakoaren araberako prestazio hauetarako:

  • Amatasunagatiko, gaixotasun arrunt edo lanbide gaixotasunagatiko eta lanekoa edo lanekoa ez den istripuagatiko osasun-laguntza.
  • Aldi baterako ezgaitasunagatiko eta amatasunagatiko prestazioak.
  • Ezgaitasun iraunkorragatiko, zahartzaroagatiko eta heriotza eta biziraupenagatiko prestazioak.
  • Familia-babesa.
  • Ezinduen berreziketa eta errehabilitazioa.
  • Gizarte laguntza eta Gizarte zerbitzuak.
Marokori dagokionez:
  • Gizarte Segurantzako erregimenari buruzko araudia.
  • Lan istripu eta lanbide gaixotasunei buruzko araudia.
  • Gizarte Segurantzako erregimenei buruzko Agintaritza publikoek adostutako xedapenak, soldatapekoak edo asimilatuak babesten badituzte eta Gizarte Segurantzako erregimenei buruzko araudiko arrisku eta prestazioei buruzkoak badira.
Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:
  • Hitzarmenean aurreikusitako ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Marokon betetako aseguru aldiak batu daitezke.
  • Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak jasotzeko, ez da kontuan hartuko interesduna Espainian edo Marokon bizi den edo bertan dagoen.
  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Osasun-laguntza

Legedi nazionalaren arabera, osasun-laguntza langilea aseguratuta dagoen herrialdeak onartuko du, behar denean, bi herrialdeetako aseguru aldiak batuz, aldi berekoak ez baldin badira behintzat; edo pentsiodunarentzat, pentsioa ordainduko duen herrialdeak.

Normalean, aitortzen duen herrialdeak ordaintzen du, baina ondoko kasuetan beste herrialdera joaten direnean edo bertan bizi direnean jaso dezakete:

  • Herrialde batean aseguratutako langileak eta berarekin dauden senideak, ordaindutako oporretan edo baimendutako absentzietan beren jatorrizko herrialdera aldi baterako joaten badira, berehala osasun-laguntza behar badute.
  • Beste herrialde batera lekualdatzeko baimena jaso duten langile gaixoak eta haiekin doazen senideak.
  • Herrialde bateko pentsiodunak eta beren senideak, beste herrialde batean bizi badira.
  • Herrialde batean aseguratutako eta beste herrialdean bizi diren langilearen familiakoak.

Onuraduna dagoen herrialdean emango dira osasun-laguntzak, herrialde horretako osasun legerian eta Osasun Zerbitzu Publikoetan ezarritakoaren arabera; osasun-laguntzaren iraupena, langilea afiliatuta dagoen edo pentsioa ordaintzen duen herrialdeko Erakundeak baimentzen duena izango da.

Aldi baterako ezgaitasuna eta Amatasuna

Prestazio horiek aitortzeko, beharrezkoa bada, bi herrialdeetako aseguru aldiak gehituko dira.

Baliaezintasuna, Zahartzaroa eta Biziraupena

Herrialde bakoitzak bereiz aztertuko du pentsio eskaera, era honetan:

  • Interesdunak beste herrialdeko aseguru aldiak gehitu gabe pentsioa lortzen badu, dagokion pentsioa emango zaio, soilik bere aseguru aldiak kontuan hartuta.
  • Aurreko paragrafoaren arabera interesdunak pentsioa lortu ezean, beste herrialdean egiaztatutako aseguru aldiak gehituko dira. Pentsioaren zenbatekoa ez da osoa izango, ematen duen herrialdean betetako aseguru aldien eta Espainia eta Marokoko aldien baturaren arteko proportzioaren arabera baizik.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Morokon egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Lan Istripua eta Lanbide Gaixotasuna

Istripua gertatzean edo gaixotasuna hartzean langilea arautzen zuen legediari dagokion herrialdeak zehaztuko du prestazioa.

Complementary Content
${loading}