Beste datu interesgarri batzuk
Hitzarmena indarrean sartu aurretik bi zatietatik edozeinetan frogatutako aseguru-epealdiak, Hitzarmen honen babesean onartzen diren prestazioetarako eskubidea zehazteko kontuan hartuko dira.
Hitzarmena indarrean sartu aurretik zati batek edo biek emandako edo ukatutako pentsioak berrikusita izango dira, interesdunek honela eskatuz gero. Hala ere, Espainiak ez ditu berrikusiko oroharreko preziotan ordaindutako prestazioak. Eskaera, gehienez, bi urtetan egin beharko da Hitzarmen hori indarrean sartzen denetik.
Hitzarmenaren aplikazioak ahalbidetzen du indarrean jarri zen dataren aurretik gertatu diren kontingentziengatiko prestazioetarako eskubidea aztertzea, hala ere, horiek ez dira inolaz ere indarrean jarri aurreko epeetan egingo.