Valore este contenido
Beste datu interesgarri batzuk
- Hitzarmena indarrean sartu aurretik Estatu kide bateko legediaren mendean egiaztatutako aseguru, kotizazio edo enplegu aldi oro kontuan hartuko dira haren babesean sortutako eskubideak finkatzeko.
- Hitzarmena indarrean sartu aurretik Estatu kide batek edo batzuek ezeztatutako edo onartutako prestazioak azter daitezke, interesdunek hala eskatuta, beraren eredura. Hala ere, ordainketa bakarrean egin diren ordaindutako prestazioak ez dira berrikusiko.
- Hitzarmenaren aplikazioak ahalbidetzen du indarrean jarri zen dataren aurretik gertatu diren kontsingentziengatiko prestazioetarako eskubidea aztertzea, hala ere, haien ordainketak prestazioak onartzen dituen Estatu kideko legedian aurreikusitako atzeraeraginezko ondorioak bakarrik izango ditu eta ez dira inolaz ere egingo indarrean jarri aurreko epeetan.