Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Autonomoen kotizazioen urteko erregularizazioa.

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Uztailaren 26ko 13/2022 Errege Lege Dekretuak norberaren konturako langileentzat edo autonomoentzat ezarritako kotizazio-sistema berriaren arabera, beren kontura lan egiten duten pertsonek Gizarte Segurantzan kotizatuko dute, beren ekonomia-, enpresa- edo lanbide-jarduera guztietan lortutako urteko etekin garbien arabera.

Horren arabera, urtero hautatzen diren hileko oinarriak behin-behinekoak izango dira, harik eta kotizazioaren urteko erregularizazioa egiten den arte.

Urte naturala bukatutakoan, Zerga Administrazioak hartutako urteko etekin errealei buruzko informazioa emango dio Diruzaintzari. Urtean zehar aukeratutako kuota zerga administrazioak jakinarazitako etekinei dagokiena baino txikiagoa bada, diferentziaren zenbatekoa jakinaraziko zaio langileari. Zenbateko hori erregularizazioaren emaitzarekin jakinarazpena jaso eta hurrengo hilabeteko azken eguna baino lehen ordaindu beharko da.

Aldiz, kotizazioa etekinak dauden tartearen oinarri maximoari dagokiona baino handiagoa bada, Diruzaintzak diferentzia itzuli egingo du dagokion Zerga Administrazioak etekin konputagarriak jakinarazi dituen ekitaldiaren hurrengo ekitaldiko apirilaren 30a baino lehen.

Complementary Content
${loading}