Osasun-laguntzaren onuradunen nortasun-agiria jakinaraztea
Zerbitzu berria plataforman ziurtagiri digitalik edo cl@ve gabe prestazioak eskatzeko eta izapidetzeko.
Zerbitzu honen bidez, ziurtagiririk gabe onuradunen nortasun-agiriak (DNI edo TIE) bidali daitezke onuradunak INSSaren osasun-laguntzaren datu-basean barne har daitezen.
Onuradunaren nortasun-agiria aurkeztu dezakezu onuraduna 14 urte baino gutxiagoko adingabea bada ere eta igortzea derrigorrezkoa den unetik aurrera eginbehar duzu:
- DNI 14 urte betetakoan.
- TIE Espainian bizitzen hasten denetik.
Horretarako, “Osasun-laguntzaren onuradunen nortasun-agiria jakinaraztea” izeneko zerbitzua erabil dezakezu, “Gizarte Segurantzaren prestazioak eskatzea eta izapidetzea” plataforman, eta bi pauso baino ez dira jarraitu behar:
- Deskargatu eta bete inprimakia.
- Bidali eskaera.
GARRANTZITSUA: Zerbitzu hau ez da NIE bat DNI batengatik aldatzeko eskaerak egiteko. Horretarako, eskaera Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari bidali beharko zaio.