Valore este contenido
Bilatzaile aurretatuaren laguntza
Bilatzaile Aurreratuaren orriak formulario bat dakar, egin nahi den bilaketa motaren arabera betetzeko.
- Honako hauek dira formularioaren eremuak:
- Hitz guztiak: Kasu honetan, eremu honetan adierazitako hitz guztiak dituzten edukiak bilatuko dira, adierazitako ordena kontuan hartuta.
- Esaldi zehatza Aukera berri honek eremu honetako esaldia zehazki ordena zehatz horretan eta tartean beste hitzik gabe duten eduki guztiak bilatuko ditu.
- Hitzen bat: Bilaketa aukera honekin, dagokion testu eremuan adierazitako hitzen bat duten eduki guztiak bilatuko dira.
- Ez hartu kontuan hitz hau: Azken kasu honetan, eremu honetan agertzen den hitza ez duten eduki guztiak bilatuko dira. Hitza kontuan ez hartzeko aukera soilik aurreko hiru aukeretako baten batek testu baliagarria baldin badu erabil daiteke.
Lau bilaketa aukera hauek beren artean konbina daitezke, bilaketa zehatzagoak egiteko.
- Hitz guztiak: Kasu honetan, eremu honetan adierazitako hitz guztiak dituzten edukiak bilatuko dira, adierazitako ordena kontuan hartuta.
- Emaitzak erakusteko/filtratzeko parametroak:
- Gaiak: Bilaketa gehiago mugatu ahal izango duzu emaitzak zein gairen baitan bilatu nahi dituzun hautatuta. Besterik adierazi ezean, gai guztietan egingo da bilaketa.
- Argitalpen data: Edukiaren argitalpen dataren arabera mugatu ahal izango da bilaketa, hasierako data eta amaierakoa adierazita. Formatu hau izan beharko dute: uuuu/hh/ee eta aukerako lehen data 1900. urtekoa izango da.
- Emaitzen ordena: Erabiltzaileari emaitzen kokapena errazteko, argitalpen dataren arabera, edukiaren izenburuaren arabera edo edukiaren baitan bilatutako hitzen bat-etortze portzentajearen arabera ordenatzeko aukera gehitu da.
- Erakutsiko diren emaitzak: Orri bakoitzeko 10 emaitza erakutsiko dira, nahiz eta 5 eta 20 bitartean izan daitezkeen.
- Dokumentu bitarrak: Bilaketan dokumentu bitarrak barne hartzeko, “Barne hartu bilaketan dokumentu bitarrak (inprimakiak, formularioak, etab.)” checkbox-a hautatu beharko da.
- Arau dokumentuak: Arau dokumentuak bilaketatik kanpo uzteko, "Bilaketatik kanpo utzi arau dokumentuak" checkbox-a hautatu beharko da.
- Izenburuetako bilaketa: Bilaketa soilik edukien izenburuetan (eta ez deskribapenean) egiteko, "Erakutsi soilik izenburuetan aurkitutako emaitzak" checkbox-a hautatu beharko da.
- Bilaketaren emaitzak
Bilaketaren emaitzetan honako elementu hauek erakutsiko dira:- Testu blokearen izenburua.
- Argitalpen data
- Bat-etortze portzentajea (*)
- Testu blokearen edukiaren sarrera bat.
(*) Bat-etortze bidezko ordena soilik bilaketa esaldi zehatzaren arabera
egiten denean aplikatuko da.
Bilatzaile aurreratuaren pantailatik, botoi baten bidez, bilatzaile sinplera joan daiteke.