Amatasunagatiko hasierako prestazioa izapidetzeko batez besteko denborak, Zuzendaritza Probintzialen arabera
Amatasunagatiko prestazio ekonomikoa oinarri arautzailearen ehuneko 100aren pareko sorospena da.
Amatasunagatiko prestazioa jasotzeko eskubidearen hasierako aintzatespena eta kudeaketa Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (INSS) dagokio, itsasoko erregimen bereziaren aplikazio-eremuan sartzen diren langileen kasuan ian ezik. Azken kasu horretan, Itsasoko Gizarte Institutuari (ISM) dagokio. Kasu bakoitzean, dagokion erakundeak sorospena ordainduko du, enpresek kudeaketan lagundu gabe.
Hala ere, langile afiliatuek, alta egina dutenek edo altaren antzeko egoeran daudenek amatasuna eskatzen duten unetik aurrera, eskatzen diren baldintzak betetzen badira, hainbat fase daude onuradunak bankuko kontuan sorospena jaso arte, egun naturaletan banatuta:
-
LEHEN FASEA: INSSko Zuzendaritza Probintzialek prestazioa Onestea
-
BIGARREN FASEA: Nomina Ikuskatzea eta kontabilitate-agiriak baliozkotzea, INSSko Kontu-hartzailetza Probintzialen eskutik.
-
HIRUGARREN FASEA: TGSSko Zuzendaritza Probintzialek nomina ordaintzea Agintzea.
-
LAUGARREN FASEA: Banku-izapideak.
Lau faseetako egun naturalen batura HURA JASO ARTE AMATASUNAGATIKO PRESTAZIOAREN IZAPIDEEN BATEZ BESTEKO DENBORA OSOA izango da.
-
Documentos | Descarga | Fecha |
---|---|---|
199434 Amatasunagatiko batez besteko denborak - 2016an metatutakoa |
|
01/06/2017 |
181943 Tiempos medios maternidad - septiembre 2018 |
|
24/10/2018 |