Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministerioak kudeatuko ditu klase pasiboen pentsioak urriaren 6tik aurrera

2020ko urriaren 6an, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministerioa arduratuko da Klase Pasiboen Erregimeneko prestazioak aitortu, kudeatu eta ordaintzeaz. Ondorioz, 2020ko urriaren 6a baino lehenago Estatuko Klase Pasiboen erregimeneko pentsio edo prestazioekin lotuta egiten den edozein izapideaz arduratuko da Langile Kostuen Zuzendaritza Nagusia funtzionario zibilek eragindako pentsioen kasuan, edo Langileen Zuzendaritza Nagusia-Defentsa Ministerioaren Pentsioen saila militarrak eta guardia zibilak eragindako pentsioen kasuan.

Informazio gehiago behar izanez gero, aukera hauek dituzu:

  • Klase Pasiboen atarian, Estatuko Klase Pasiboen Erregimeneko pentsioei buruzko informazio zehatza eta eguneratua eskuratu ahal izango duzu. Era berean, prestazio horiek eskatzeko inprimakiak eskuratu ahal izango dituzu, prestazio horiek arautzen dituen araudia ezagutu, harremanetarako guneen helbideak eta telefonoak ezagutu, eta prestazio horiek onartzeko jarraitu beharreko administrazio-prozedurari buruzko informazioa jaso, edo etorkizunean jasoko duzun pentsioaren zenbatekoa kalkulatu, erretiroa laster hartuko duen funtzionarioa bazara. Klase pasiboei buruzko kontsulta ere egin dezakezu “Pentsiodunentzako arreta” atalean, “Pentsiodunak” fitxan.
  • Defentsa Ministerioaren web-orrian, militarrek eta guardia zibilek eragindako Estatuko Klase Pasiboen Erregimeneko pentsioei buruzko informazio zehatza eta eguneratua eskuratu ahal izango duzu, prestazio horiek eskatzeko inprimakiak eskuratu, prestazio horiek arautzen dituen araudia ezagutu, helbideak eta harremanetarako telefonoak ezagutu, eta, orobat, prestazio horiek onartzeko jarraitu beharreko administrazio-prozedurari buruzko informazioa jaso, edo etorkizunean jasoko duzun pentsioaren zenbatekoa kalkulatu, erretiroa laster hartuko duen funtzionarioa bazara. Halaber, Informazio zerbitzuan Klase pasibo militarrei buruzko kontsulta egin dezakezu. Lotura horretan ageri dira harremanetarako datuak: “KONTAKTUA atala”.

Araudi aplikagarria:

  • 2/2020 Errege Dekretua, urtarrilaren 12koa, ministerio-sailak berregituratzen dituena, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa sortzen duena, Gizarte Segurantzaren eta Estatuko Klase Pasiboen arloko eskumena duena.
  • 497/2020 Errege Dekretua, apirilaren 28koa, Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duena, arlo horretako eskumena bere gain hartzeko pixkanakako prozesua ezartzen duena.
Complementary Content
${loading}