Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kontsultak

Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak

  • Jaiotza eta adingabearen zaintza

    • 1. Haur bat izan badut eta jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazio bat jasotzen ari banaiz, ERTE batek eragin al diezadake?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak

      Jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioa  jasotzen ari zarela ERTE baten bidez enplegu-erregulaziorako prozesu batean barne hartzen bazaituzte lanaldia eten edo murrizteko, ez dute neurri horiek eragingo  jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko atsedenaldia amaitzen den arte.


      Eskura dauden ekintzak
    • 2. ABEEE baten barne hartu ondoren seme-alaba bat izan badut, jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko prestazioa jasotzeko eskubidea izango al dut? Zenbatekoa izango da prestazioa?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak
      • ABEEE batean barne hartu bazaituzte, jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko prestazioa jasotzeko eskubidea izango duzu. Horretarako, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari (SEPE) edo Itsasoko Gizarte Institutuari langabeziagatiko prestazioa etetea eskatu beharko diozu lehenengo eta gero, jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko prestazioa eskatu Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari edo Itsasoko Gizarte Institutuari.
      • Prestazioaren zenbatekoa SEPE edo ISM ordaintzen ari zitzaizun langabeziagatiko prestazioaren oinarri arautzailearen % 100ekoa izango da.


      Eskura dauden ekintzak
    • 3. Dei bat jasotzen badut Gizarte Segurantza dela esanez eta mugikorrean aplikazio bat instala dezadan eskatuz prestazio bat kobratzeko, instalatu behar al dut aplikazio hori edo daturen bat eman?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak
      • Ez, gure funtzionarioak ez dira zurekin harremanetan jarriko mugikorrerako aplikazioak instala ditzazun eskatzeko partikularren artean ordainketak egin, atzerapenak ordaindu edo prestazio baten ohiko ordainketak egiteko asmoz.
      • Gizarte Segurantzak zuk emandako bankuko kontuaren bidez egingo ditu soilik ordainketak edo txeke bidez, horretarako aurreikusitako kasuetan.
      • Horrelako deirik jasoz gero, gure Entitateari jakinarazi diezaiokezu Kontsulten Postontziaren bidez, zure telefono-datuak, egoeraren deskribapena eta harremanetarako datuak emanez.
      • GARRANTZITSUA: Prestazioei buruzko kudeaketaren bat izapidetzen ari bazara, baliteke zurekin harremanetan jarri behar izatea zure prestazioa bidaltzean edo kudeatzean izan daitezkeen gorabeherak zuzentzeko. Horrelakoetan, funtzionarioa identifikatu egingo da eta zuk egindako jakinarazpenari buruzko datu zehatzak eman ahal izango dizkizu, noiz bidali den kasu, datuak eskaera ofizial eta legezkoa denaren berme gisa.


      Eskura dauden ekintzak
    • 4. Prestazio bat edo onartutako prestazio baten aldaketa eskatu behar badut, nola egin dezaket eskaera?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak
      • Ziurtagiri digitala edo cl@ve baduzu, erabili egoitza elektronikoaren zerbitzua eta sinatu zure eskaera elektronikoki.
      • Ziurtagiri elektronikorik edo cl@ve-rik ez baduzu, Eskaera eta Gizarte Segurantzako izapideak plataforma erabil dezakezu.
      • Azken kasu horretan, une horretan bertan hartutako argazki bat sartzeko eskatuko dizugu; argazkian zure aurpegia eta nortasun-agiria ikusi beharko da, eta eskaera pantailan sinatu ahal izango duzu.
      Eskura dauden ekintzak
      • Aldi baterako ezintasuna: langileentzako informazioa

        • 3. Ordainketa zuzeneko aldi baterako ezgaitasun egoeran banago, berrespen agiriak aurkezten jarraitu behar al dizkiot INSSari nire prestazioa jaso ahal izateko?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak
          • Osasun Zerbitzu Publikoak dagokizun berrespen-agiria igorri badu edo, kasuak kasu, alta-agiria, INSSak automatikoki ordainduko dizu aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa zuk berrespen eta/edo alta-agiririk aurkeztu beharrik gabe.   
          • Aipatu berrespen- eta/edo alta-agirietan adierazten den aldia hileko nomina zentralizatuarekin ordainduko da, COVID-19a transmititzea ekiditeko ezohiko neurriek eragindako egoera baino lehenago egin ohi zen bezala.
          • Hala ere, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak ordaindu ahal izateko, kasu bakoitzari dagokion berrespen- eta/edo alta-agiria igorri beharko da aurretik.
          • Ordainketarik jasotzen ez baduzu, Osasun Zerbitzu Publikoarekin (SPS) jarri beharko zara harremanetan berrespen- eta/edo alta-agiriak igorri diren kontsultatzeko, eta igorri badira, horiek ebazteko, izan ere, SPSa da berrespen- eta/edo alta-agiriak igortzeko eskumena duen organoa.

          Eskura dauden ekintzak
        • 4. Zein entitateri dagokio aldi baterako ezgaitasuna ordaintzea kasu hauetan?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak
          • Bajaren eguneko lansari osoa enpresariak berak ordainduko du, medikuaren bajaren egunean lan-prestazio eraginkorra egon ala ez.
          • Hurrengo egunetik aurrera, berriz, enpresaren langileak kontingentzia profesionaletatik babesten dituen entitateak ordainduko du aldi baterako ezgaitasuna.


          Eskura dauden ekintzak
        • 5. Nork emango du osasun-laguntza eta nork agirien kontrola kasu hauetan?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak

          Osasun-laguntza eta agirien kontrola Osasun Zerbitzu Publikoak egingo du.

          Eskura dauden ekintzak
        • 7. Medikuaren baja badut, eragin al diezadake ABEEE batek? Nola eragingo dio nire prestazioari?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak
          • Aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa jasotzen baduzu  eta ABEEE bidez lanaldia eten edo murrizteko enplegu-erregulazio prozesu batean barne hartzen bazaituzte, neurri horiek ez dute eraginik izango zure medikuaren altan.
          • Aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa jasotzen jarraituko duzu, eta zure enpresak ordainduko dizu ordainketa eskuordetuaren bidez.


          Eskura dauden ekintzak
        • 8. Lan-harremana eteteko ABEEE batean sartuta banago eta egoera horretan baja medikoa badut, nork ordainduko dit prestazioa?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak

          Aldi Baterako Ezgaitasunagatiko prestazioa Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) ordainduko du, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutu Nazionalaren ordez itsasoko langilea bazara. Langabeziagatiko prestazioaren zenbateko berdina izango du eta prestazio-egunen arabera kontsumituko da.

          ABEa MCSS edo enpresa laguntzaile batek babesten badu, SEPEk langabezia-prestazioa etengo du eta ABEgatiko prestazioa zuzenean MCSSk edo enpresa laguntzaileak ordainduko du.



          Eskura dauden ekintzak
        • 10. Aldi baterako ezgaitasuna jasotzen ari banaiz nire enpresari eskuordetutako ordainketa bidez eta nire bajak 365 eguneko iraupena badu, zer nola eragingo dit COVID-19ak eragindako ezohiko egoerak?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak
          • INSSak ez ditu alta-ebazpenak igorriko alarma-egoera amaitzen den arte, aldi baterako ezgaitasunaren egoerak irauten dituen 365 egunak igaro badira ere.
          • Horrez gainera, aldi baterako ezgaitasunak luzatzeko ebazpenak igortzeari ere eten egingo zaio aldi batean. Beraz, enpresak prestazioa ordaintzen jarraituko du ordainketa eskuordetu bidez INSSak langile horri dagokion ezgaitasun-egoerari buruz zerbait esan arte, alarma-egoera amaitu ostean.
          • Hortaz, langileak ez du inolako izapiderik egin behar aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa jasotzen jarraitzeko, enpresak ordainketa eskuordetu bidez ordaintzen jarraituko duelako prestazioak irauten dituen 365 egunetan zehar egin duen bezala. Prestazioa jasotzeko ez da beharrezkoa ezta ere berrespen parteak eskatzea, Osasun Zerbitzu Publikoek ez dituztelako igorri behar, prestazioak irauten dituen 365 egunak igaro ostean.


          Eskura dauden ekintzak
        • 9. Lanaldi partzialeko ABEEE batean sartuta banago eta egoera horretan baja medikoa badut, nork ordainduko dit prestazioa?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Sorospenak eta bestelako prestazioak


          • Enpresak aldi baterako ezintasunagatiko prestazioa ordainduko du lanaldi partzialeko lanaldiari dagokion zatian (ordainketa eskuordetua), eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) langabeziari dagokion zatia ordainduko du, enplegu anitzeko kasuetan gertatzen den bezala.
          • SEPEk ordainduko duen zenbatekoa langabeziagatiko prestazioaren berdina izango da, dagozkion prestazio-egunen kontsumoarekin.


          Eskura dauden ekintzak
Complementary Content
${loading}