Valore este contenido
Kontsultak
Gaia: Osasun-laguntza
-
Osasun-laguntza
-
Nork du Gizarte Segurantzaren osasun-laguntza jasotzeko eskubidea?
Kategoria: Subsidioak eta beste Prestazio batzuk > Gaia: Osasun-laguntzaGizarte Segurantzaren osasun-laguntzako prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute:
- Langileek (afiliatuak eta alta egoeran daudenek, edo altaren antzeko egoeran daudenek).
- Gizarte Segurantzaren pentsiodunek.
- Aldia-aldiko prestazioak jasotzen dituztenek, baita langabeziako prestazioa edo sorospena jasotzen dutenek ere.
- Langabezia-prestazioa eta -sorospena agortuta, langabezian daudenek, Espainian bizi badira.
- Hitzarmen berezi bat sinatu dutenek.
- Administrazioak babestutako adingabeek.
- Aurrekoen desberdinek, beste bide batetik emandako osasun prestazioaren derrigorrezko estaldurarik ez badute, Espainian bizi badira, Europar Batasuneko Erregelamenduetan eta Aldebiko Hitzarmenetan xedatutakoaren kalterik gabe.
- Aurreko guztien onuradunek:
- Ezkontidea edo antzeko afektibitate-harremana duen pertsonak.
- Asegurudunaren kontura dagoen ezkontide ohiak, pentsio konpentsatzailerako eskubidea badu.
- Haren ondorengoek eta antzeko pertsonek (tutelatuek, legez hartutakoek eta anai-arrebek), 26 urtetik beherakoek, edo % 65eko edo hortik gorako ezgaitasuna badute.
- Titularrarekin bizitzea (bananduak eta dibortziatuak izan ezik) eta haien kargura egotea (ezkontidea eta izatezko bikotea izan ezik).
- IPREM adierazlearen bikoitza baino gehiagoko errentak ez jasotzea.
- Titulu ezberdinagatik prestazio honetarako eskubiderik ez izatea.
- Osasun laguntza izateko eskubidea izanen dute, halaber, Espainian bizi diren eta legezko egoitza Espainian ez duten atzerritarrek. Kasu horretan, osasun laguntza lortzeko, bizi diren autonomia erkidegoko osasun zerbitzura jo beharko dute zuzenean.
Eskura dauden ekintzak
-