Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kontsultak

Gaia: Erretiroa

  • Onuradunak/Baldintzak

    • Zein da eskatutako adina erretirorako?
      Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

      Erretiro-pentsioa lortzeko adina interesdunaren adinaren eta laneko bizitzan zehar metatutako kotizazioen araberakoa da.

      Erretiro-adinak eta kotizazio-aldiak mailaz maila aplikatuko dira 2027. urtera arte.

      Gutxieneko adina txikitu edota aurreratu ahal da, alta-egoeran zein altarekin parekatutako egoeran dauden langileentzat bakarrik, zenbait kasu berezitan.

      Eskura dauden ekintzak
    • Hainbat erregimenetan kotizatu badu, haietako zeinek aitortuko du erretiro- pentsioa?
      Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

      Hasiera batean, gertaera eragilearen unean edo gorabehera gertatu zeneko azken interesduna altan den erregimenak aitortuko du pentsioa, betiere baldintza guztiak betetzen baditu. Eskubiderako aukerarik izan ezean, formula bera aplikatuko da aurreko erregimenetan.

      Hauetako inon beharrezko baldintzak bete ezean, interesdunak kotizazio zenbateko gehien egiaztatzen duen erregimenaren arabera egingo da, interesdunak egiaztatutako guztiak behin zenbatuta.

      Langileak kotizazio zenbateko gehien egiaztatzen duen erregimenean adinaren baldintza egiaztatu ezean, erregimen honengatiko pentsioa aitortu ahal izango da betiere kotizazio epeen zenbaketarako kontuan hartu diren beste erregimenen batean adinaren baldintza betetzen badu, honetarako eskatu gainontzeko baldintzekin batera (5 urte edo kotizazioen 1/4 erretiro aurreratua baimentzen den erregimenean).

      Eskura dauden ekintzak
    • Langile autonomoek erretiroa har dezakete erretiroa hartzeko adina bete aurretik?
      Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

      Langileak "mutualista izaera badu", badu erretiroa hartzerik 60 urtetik aurrera, betiere zenbait baldintza betetzen baditu.

      Langileak "mutualista izaera ez badu", eta Autonomo gisa egindako lana uzten badu, legez berarentzat ezarritako adina baino gehienez bi urte lehenago hartu ahal izango du erretiroa, baldin eta eskatzen zaizkion gainerako baldintzak betetzen baditu.

      Eskura dauden ekintzak
    • Zertan datzan ezintasunagatiko adinaren hobaria?
      Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

      Benetan lan egindako aldietan (besteren kontura, erregimen hauetan: Erregimen Orokorrean eta Itsasoko Langileen eta Ikatz Meatzaritzako erregimen berezietan), langileak ziurtatu badu % 65eko edo gehiagoko ezintasuna, lanaldi horiek dagokion koefiziente murriztaileaz biderkatuko dira:

      • 0,25eko koefizienteaz, langileak ziurtatuta badu % 65eko edo gehiagoko ezintasuna.
      • 0,50eko koefizienteaz, langileak ziurtatuta baditu % 65eko edo gehiagoko ezintasuna eta eguneroko bizitzako funtsezko ekintzak egiteko beste pertsona baten laguntzaren beharra.

      Emaitza, egunetan, langilearen egiazko adinari batuko zaio, eta alegiazko adina lortuko da, erretiro-pentsiorako kontuan hartuko dena.
       

      Eskura dauden ekintzak
    • Zein langileri aplikatuko zaio erretiro partziala?
      Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

      Erretiro partziala lanaldi osoan diharduten eta Gizarte Segurantzako besteren konturako langileentzako edozein erregimenetan sartzen diren besteren konturako langileei aplika dakieke. Ez zaie aplikatuko funtzionario- edo estatutu-harremana duten langileei, besteren konturako langileen antzeko kontseilariei edo administratzaileei, saltokietako ordezkariei eta artistei.

      Norbere konturako langileei dagokienez, LGSSren Testu Bategineko 318. artikuluaren arabera, Itsasoko Langileen eta Langile Autonomoen Erregimen Berezietako norbere konturako langileek arau bidez ezarritako baldintzetan izan dezakete erretiro partziala. Arauzko garapen hau gauzatu ez denez gero, langile hauek ezingo dute egun erretiro mota hau izan.

      Eskura dauden ekintzak
    • Badu erretiroa hartzerik enplegu-eskatzailetzat izena emandakoak, baina azken 15 urteetan bi urte kotizaturik ez dituenak?
      Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

      Pentsioa eskuratzen badu altaren antzeko egoeran egonda eta kotizatzeko beharrik gabe (adibidez, nahi gabeko langabezian dago, eta etengabe lana eskatzen, langabezia-prestazioa amaitu zitzaionetik), kotizatzeko 2 urteko berariazko aldiak kotizatzeko beharra eten aurreko azken 15 urteen barruan egon behar du (langabezia-prestazioaren amaiera).

      Eskura dauden ekintzak
    • Badu erretiro aurreratua hartzerik lana borondatez utzi duen langileak?
      Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

      Langilea "mutualista bada", har dezake erretiroa 60 urtetik aurrera, betiere eskatutako baldintzak betetzen baditu.

      Langilea "ez bada mutualista" eta azken lana langilearen borondatez eteten bada, arauz aplika lekiokeen adina baino bi urte lehenago, gehienez, har lezake erretiroa, betiere eskatutako gainerako baldintzak betetzen baditu.

      Eskura dauden ekintzak
    • Posible al da arauzko adina baino lehenago erretiratzea koefiziente murriztaileak aplikatu gabe?
      Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

      Bai, berariazko arauak dituzten kasu jakin batzuetan, hala nola zenbait artistari eta zezenketako profesionali

      dagokionean.Koefiziente murriztaileak ere ez dira aplikatuko, lan nekagarriengatik edo minusbaliotasunagatik hobariak aplikatu ondoren arauzko alegiazko urteak eskuratzen badira.

      Eskura dauden ekintzak
    • Langileak erretiro partziala eskatzen badu, arauzko adina izan arte lan egin behar du ondoren pentsio arrunta jaso ahal izateko?
      Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

      Ez da beharrezkoa erretiroa hartzeko arauzko adinaren zain egotea. Erretiro partziala hartzen duen langileak erretiro arruntari edo aurreratuari dagokion pentsioa eskatu ahal izango du, edozein modalitatetan, betiere horretarako baldintza guztiak betetzen baditu.

      Eskura dauden ekintzak
    • Eskatu al dezake lanaldi partzialeko erretiroa erretiroa hartzeko ohiko adina beteta duen pertsonak?
      Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

      Bai. Kasu honetan, ez da beharrezkoa izango aldiberean txandako lan-kontraturen bat egitea.

      Eskura dauden ekintzak
      • Bateraezintasunak /Bateragarritasunak

        • Bada erretiratzea eta aldi berean lan egiterik?
          Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

          Arau orokorra da pentsioa jasotzea bateraezina dela Gizarte Segurantzan alta ematen duen besteren edo norberaren konturako jarduera batekin. Halere, zenbait salbuespen daude:

          • Erretiro partzialak aukera ematen dio langileari, enpresarekin ados jarrita, lanaldia % 25 eta % 50 artean murrizteko, eta erretiroagatiko pentsioa lanaldi murrizketaren alderantzizko proportzioan jasotzeko. Langileak ez badu erretirorako legezko adina bete, enpresak errelebo kontratu bat hitzartu beharko du beste langile batekin.
          • Erretiro aktiboari esker, erretiroagatiko pentsioa besteren edo norberaren konturako lanarekin batera daiteke, lanaldi osoan edo partzialean, baldin eta erretiroa gutxienez ohiko adina bete eta urtebetera gertatu bada (aplikatu beharreko erretiro-adina aurreratu gabe edo hobaririk gabe), eta, gainera, interesdunaren % 100eko oinarri arautzaileari ehuneko bat aplikatzen bazaio , kotizazio- osoa izateagatik. Erretiro aktiboan zehar pentsioaren % 50 kobratuko da. Halere, jarduera norbere kontura egiten bada eta besteren konturako langile bat gutxienez kontratatua duela egiaztatzen bada, lanarekin bateragarria den pentsioaren zenbatekoa % 100era iritsiko da.
          • Erretiro malguak aukera ematen dio erretiroko pentsiodunari lanaldi partzialeko lan bat hasteko, ohiko lanaldia % 25 eta % 50 artean murriztuta, eta kobratzen ari zen pentsioarekin bateragarri egiteko, lanaldi partzialeko lanaldiaren ehunekoaren arabera murriztuta.
          • Erretiroagatiko pentsioa bateragarria da, halaber, norbere kontura egindako lanekin, haien urteko guztizko errendimenduak lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa gainditzen ez badu.
          • Kotizaziopeko erretiroagatiko pentsioa bateragarria izan daiteke, halaber, jabetza intelektualeko eskubideen titulartasunetik eratorritako diru-sarrerak jasotzen dituen arte-sorkuntzako jarduera batekin.
          • Lehen mailako arretako medikuek, familia-medikuek eta pediatrek, estatutu-izendapena edo funtzionarioa duten Osasun Sistema Nazionalari atxikita daudenek, 2025eko abenduaren 28ra arte, zerbitzu aktiboa luzatzean beren eginkizunak betetzen jarraitu ahal izango dute, eta, aldi berean, erretiratu ahal izango dira, pentsioaren zenbatekoaren % 75 jasoz kontzeptu horrengatik, betiere legean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
          • Era berean, 2025eko abenduaren 28ra arte, osasun-sistema nazionalean estatutu-izendapena duten edo funtzionario diren lehen mailako arretako medikuek, erretiroko kotizaziopeko pentsioa onartu dutenek, bateragarri egin ahal izango dute jarduera eta erretiroagatiko pentsioaren % 75 zerbitzu aktibora itzultzen direnean, baldin eta beren pentsioa eragin duen gertaera 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatu bada, edo bere garaian erretiroagatiko pentsioak langile estatutario edo funtzionario izendatzearekin bateragarritasuna onartu badute, maiatzaren 8/2021 Errege Lege Dekretuaren babespean, betiere legean ezarritako baldintzak betez.  

          Bestalde, enpresariaren erretiroagatiko pentsioa bateragarria da negozio edo merkataritza-establezimendu baten titulartasunarekin, betiere inolako lanik egiten ez badu.

          Informazio pertsonalizatua behar izanez gero, edozein Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentrotan (CAISS) bertaratzea gomendatzen da.

          Eskura dauden ekintzak
        • Egin al dezaket lan erretiratuta banago?
          Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

          Arau nagusia da pentsioa jasotzea ez dela bateragarria besteren/norberaren kontura lan egitearekin edo Administrazio Publikoentzat jarduerak egitearekin.

          Bateraezintasun horren salbuespen gisa, erretiroagatiko pentsioa bateragarria izango da honako hauekin: 

          • Lanaldi partzialeko lanak, erretiro malguaren modalitatean ezarritako moduan. Erretiroagatiko pentsioaren zenbatekoa murriztu egingo da lanaldiari aplika dakiokeen murrizketaren alderantzizko proportzioan.
          • Norberaren konturako lanak; lan horien urteko guztizko diru-sarrerek ez dute gainditu behar lanbide arteko gutxieneko urteko soldata (SMI).
          • Pentsiodunaren besteren edo norberaren konturako edozein lan, betiere pentsioa adin arrunta bete eta urtebete igaro ondoren eskuratu bada (hobaririk gabe edo adina aurreratu gabe) eta pentsioaren zenbatekoa zehazteko dagokion oinarri arautzaileari aplika dakiokeen ehunekoa % 100ekoa bada. Arau orokor gisa, pentsioaren kopurua haren zenbatekoaren % 50 izango da.

          Nolanahi ere, pentsiodunak erakunde kudeatzaileari jakinarazi beharko dio lanean hasi behar duela.

          • 2025eko abenduaren 28ra arte, osasun-sistema nazionalean estatutu-izendapena duten edo funtzionario diren lehen mailako arretako medikuek, erretiroko kotizaziopeko pentsioa onartu dutenek, erretiroagatiko pentsioaren % 75ekin bateragarria egiteko aukera dute zerbitzu aktibora itzultzen direnean, baldin eta beren pentsioa eragin duen gertaera 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatu bada, edo bere garaian erretiroagatiko pentsioak langile estatutario edo funtzionario izendatzearekin bateragarritasuna onartu badute, maiatzaren 8/2021 Errege Lege Dekretuaren babespean, betiere legean ezarritako baldintzak betetez.
          Eskura dauden ekintzak
        • "Erretiratu" bati lanaldi partzialeko lana eskainiz gero, zenbat ordu lan egin ahal du pentsioa jasotzen jarraitu ahal izateko?
          Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

          Lanaldi mugatuko kontratua sinatzen bada,"erretiro malguan" ezartzen diren legezko murriztapenen mugaren barruan, erretiro pentsioa gutxiagotuko zaio lanaldiari aplikatzen zaion murriztapenaren alderantzizko proportzio berdinean. %50 baino gutxiagoko edo %75 baino gehiagoko lanaldiak egiteak pentsioa bertan behera uztea ekarriko du.

          Egoera jakin batzuetan, 2013-03-17tik aurrera, posible da erretiro pentsioa(honen zenbatekoa %50 murriztu ondoren) lanaldi osoko edo mugatuko kontratu batekin bateratzea, lanaldi murriztapenik gabe.

          Eskura dauden ekintzak
        • Erregimen orokorrean eta autonomoenean kotizatzen badut, jaso al ditzaket bi erretiro-pentsio?
          Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

          Bada  bi pentsio jasotzeko eskubidea, betiere  erregimen bakoitzeko baldintzak bereiz beteta. Erretiro unean altan edo altaren pareko egoeran ez bada hauetako erregimenen batean, beharrezkoa izango da bakoitzean egiaztatutako kotizazioak gainjartzea, gutxienez, 15 urtean zehar.

          Kotizazioa erregimen desberdinetan egiaztatzen bada eta pentsiorako eskubiderik eragiten ez denean, azken horretan egiaztatutako kotizazio-oinarriak, jarduera-aniztasunean, pentsioa eragiten duen erregimenean metatu daitezke, bereziki oinarri-arautzailea zehazteko. Hala ere, oinarrien gehiketa ezingo da une bakoitzean indarrean den gehieneko kotizazio muga baino handiagoa izan.

          Eskura dauden ekintzak
        • Bateragarriak dira erretiro-pentsioa eta negozio baten titulartasuna?
          Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

          Erretiro pentsioa eta negozio baten titulartasuna eta titulartasun honen berezko funtzioak bateragarriak dira. Beraz, beharrezkoa da titulartasunaren berezko funtzioak mugatzea, enpresariaren jarduerari buruzko merkataritza-araudiaren arabera.

          Hasiera batean, negozioaren titularrak edozein funtzio egoki edo beharrezko egin dezake helburuak lortzeko, nahiz eta ohikoena beste batzuen parte-hartzea izatea izan, bai ezin duelako, bai zuzenean jardun nahi ez duelako. Izan ere, negozio edo enpresa baten titulartasunak ez du enpresariaren jarduera zuzena eta pertsonala eskatzen. Nahikoa da jarduera bere izenean egitea, hots, sortu hirugarrenekiko harreman juridikoak eta sortu eskubide eta betebehar guztiak berari esleitzea eta ondorioz, berau izango da negozioaren arriskua eta zortea bere gain hartuko dituena.

          Enpresaren ohiko kudeaketa, administrazio eta zuzendaritzarekin zerikusia duena, LAABko erretiro pentsioarekin bateraezintzat joko da, bai enpresari indibidualarentzat bai merkataritza-sozietate kapitalista bateko egitezko enpresariarentzat. Izan ere, Gizarte Segurantzaren sisteman alta eragingo du eta adibide gisa ondoko hauek aipa daitezke: oro har kontratuak sinatzea, hitzarmen kolektiboak, epaiketetan ordezkaritza, enpresaren ordezkaritza, abalak sinatzea...

          Eskura dauden ekintzak
          • Zenbatekoak eta Ordainketak

            • Pentsioaren zein ehuneko dagokit kotizazioaren arabera?
              Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

              Pentsioa kalkulatzeko oinarri arautzaileari aplikagarria den portzentajea aldagarria da Gizarte Segurantzan kotizatutako urteen arabera, eta honako eskala hau aplikatzen da: hasieran,15 urte kotizatuta izanda, %50, 16 urtetik aurrera %0,19 handituko da kotizatutako gehigarrizko hil bakoitzeko, 1 eta 248 hilen artean, eta %0,18 hil bakoitzeko, 248 hiletik gora, oinarri arautzaileari aplikagarria den portzentajeak %100 gainditu gabe, pentsioa lortzeko unean aplikagarria dena baino adin handiagoa dutenen kasuetan izan ezik.

              2027. urtera arte, portzentaje horien aplikazioa mailaz mailakoa eta pixkanakakoa izango da.

              Eskura dauden ekintzak
            • Portzentajea aldatu egiten da erretiroa hartzeko arauzko adina betetzean?
              Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

              Erretiro-pentsioa aitortzean finkatutako ehunekoa ez da aldatuko onuraduna erretiroa hartzeko arauzko adinera iristean. Hala ere, adin horretara iristean pentsioaren zenbatekoa horretarako ezarritako gutxieneko pentsioa baino txikiagoa balitz, horixe bermatuko zaio, betiere eskatutako baldintzak betetzen baditu.

              Eskura dauden ekintzak
            • 67-1-1ean betetako adinagatiko hobari-egunak, kontuan hartzen al dira eskatutako gutxieneko kotizazio epea egiaztatzeko?
              Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

              Prestazio baterako eskatu gutxieneko kotizazio epea egiaztatzeko, oro har, benetan egindako kotizazioak eta  aparteko pagatzat hartutakoak baino ez dira zenbatuko (kuota-egunak deitutakoak).

              1967-1-1ean zuen adinaen arabera langileari aitortutako hobari-epeak ez du balio eskatu gutxieneko kotizazio epea egiaztatzeko, pentsioaren ehunekoa zehazteko baino ez da kontuan hartuko.

              Eskura dauden ekintzak
            • Pentsioaren zein zenbateko dagokit erretiro partziala hartuta?
              Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

              Pentsioaren zenbatekoa lanadiaren ehuneko murriztailea legokiokeen pentsioaren zenbatekoari aplikatzean lortu zenbatekoa izango da, kotizatutako urteen arabera, gertaera eragilearen datan.

              Erretiro partzialeko oinarri arautzaileari aplika dakiokeen ehunekoa zehazteko, 65 urte bete aurretik lortzen denean, ez dira adinaren araberako koefiziente murriztaileak aplikatuko.

              Eskura dauden ekintzak
            • Erretiro malgua denean, zer eragin dituzte lanaldi partzialeko lan-kontratuen bidez egindako jarduerengatiko kotizazioek?
              Kategoria: Pentsiodunak eta Pentsio Nazionalak > Gaia: Erretiroa

              Erretiro-pentsioaren etenaldi partzialean burututako jardueretan egindako kotizazioek pentsioa hobetzeko eragina izango dute lanean etena gertatu ostean.

              Xede horrekin, jarduerak eten izana Erakunde kudeatzaile eskudunari jakinarazi ostean, berriz hasiko da erretiro-pentsioa osorik jasotzeko eskubidea, aurrez zenbatekoa berriz kalkulatuta honako arau hauen arabera:

              • Oinarri arautzailea berriz kalkulatzeko balio dute, kotizazio berriak zenbatuz eta jarduera etetean indarrean dauden arauak aplikatuz. Lortutako oinarri arautzailea aurreko oinarria baino txikiagoa bada, aurrez zehaztutakoa mantenduko da, baina oinarri arautzailea zehaztu zen unetik lana eten bitartean pentsioek izandako goratzeak aplikatuko zaizkio lortutako pentsioari.
              • Oinarri arautzaileari aplika dakiokeen ehunekoa aldatzeko ere balioko dute, egiaztatutako kotizazio-aldi berriaren arabera, eta aplikatutako koefiziente murriztailea gutxituko edo, behar balitz, kenduko dute, mutualista izateagatik ala ez izateagatik erretiro aurreratuagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea lortu denean.
              Eskura dauden ekintzak
Complementary Content
${loading}