Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kontsultak

Gaia: Enpresak

  • Salbuespena

    • Nola eragiten diote COVID-19 bidezko ABEEEk Gizarte Segurantzaren kotizazioari?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak


      Oro har, kontratua etetean edo jardunaldia murriztean, enpresa derrigortuta dago ekarpena egitera.


      Martxoaren 17ko 8/2020, maiatzaren 12ko 18/2020  eta ekainaren 26ko  24/2020 Errege Lege  Dekretuetan, salbuespen gisa, honako hau  ezartzen da: COVID-19 delakoari lotutako aldi baterako ezinbesteko kasuan baimendutako ABEEEtan,  bai eta  ekonomia, teknika, antolaketa eta ekoizpeneko arrazoiengatik enplegua erregulatzeko espedienteetan ere –ETOP–, enpresa kotizazioen ordainketatik salbuetsita egongo da, langabeziarako kotizazioa, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta Lanbide Heziketa barne, arestian aipatutako araudian aurreikusitako portzentaje eta baldintzetan.


      Lan-jardunaldien murrizketa kasuetan, enpresak derrigorrez egin behar ditu ekarpenak, bai enpresarena baita langileena ere, lan egiten den jardunaldiari dagokionez, eta ez ditu ordaindu behar bideratzen ez den jardunaldiaren zatiaren kuotak.


      Salbuespen-ehunekoak aldatu egingo dira, 2020ko otsailaren 29an enpresak Gizarte Segurantzan alta egoeran 50 langile edo gehiago zituen kontuan hartuta.

      Eskura dauden ekintzak
    • 2. Zenbat iraungo du enpresaren ekarpena ordaintzeko salbuespenak?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Kontratuen etenaldiak edo lanaldi murrizketak irauten duten bitartean.

      Eskura dauden ekintzak
    • 3. Lan-kontratua eteten zaien langileei baja eman behar al zaie Gizarte Segurantzan?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Oro har, ez. Halere, kontratua eteteko aldian langileak langabezia-prestazioa jasotzen ez badu, bajan eman beharko zaio Gizarte Segurantzan. Behin etetea amaitzean, alta eskatu beharko zaio Gizarte Segurantzan.

      Eskura dauden ekintzak
    • 4. Enpresak arinketarako eskubidea izateko, langileak eskubidea izan behar al du langabezia-prestazioa jasotzeko, eta hori jaso?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Bai.

      Kontratua eteteko aldian langileak langabezia-prestazioa jasotzen ez badu, bajan eman beharko zaio Gizarte Segurantzan. Behin etetea amaitzean, alta eskatu beharko zaio Gizarte Segurantzan.

      Jardunaldi-murrizketaren aldian langileak ez badu jasotzen langabezia-prestaziorik murriztutako jardunaldiaren zatiagatik, Gizarte Segurantzan altan emanda jarraituko du, lan egiten duen jardunaldi-zatiarengatik.
      8/2020 Errege Lege-dekretuak ezartzen du ABEEEk eragindako langileek eskubidea dutela langabezia-prestazioa jasotzeko, nahiz eta ez izan kotizatuta gutxienekoa prestazioa jasotzeko. Gainera, prestazioaren denbora ez zaie kenduko berezko prestazioaren gehieneko alditik.

      Kontuan hartu behar da osasun publikoak COVID-19 gaixotasunari aurre egiteko ezarritako aparteko neurriek iraun bitartean, langabezia-prestazioaren eskaerak epez kanpo egiteak ez dakarrela iraupen-murrizketarik eskubidez norberari dagokion prestazioari.

      Eskura dauden ekintzak
    • 6. Nola jakinarazi behar zaizkio Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari ABEEE batek eragindako langileak?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Afiliaziorako eremuko datuak aldatzeko ohiko prozeduren bidez.
      Egoera bakoitzari aplikatu beharreko araudian aurreikusitako arauen arabera, komunikazioa honela eginen da:

      1. 8/2020 ELDan jasotako ABEEE  bidezko salbuespenak MARTXORAKO eta APIRILERAKO.

        Komunikazioa bideratuko da AFI fitxategian jakinarazita edo kontratua aldatzeko online zerbitzuaren bidez. Fitxategian jakinaraziko dira JARDUERA-EZA MOTA eremuaren V, W edo X balioak, dagokion kasuan, baita egoeraren hasiera-data ere6.

        V balioaren bidez jakinaraziko da lan-kontratuaren etetearen egoera. W balioaren bidez, berriz, lan-jardunaldiaren murrizketa egoeraren berri emango da. Azkenik, X balioak jakinarazten ditu lan-jardunaldiaren murrizketa eta denboraldi partzialeko grebak konbinatzen dituzten egoerak.

        W eta X balioen kasuan, gainera, denbora partzialeko koefizientea jakinarazi behar da, dagoeneko egin den lan-jardunaldiaren zatia identifikatzen duena.

        Behin lan-kontratuaren etetea edo lan-jardunaldiaren murrizketa amaitzean, jakinarazi egin beharko da JARDUERA-EZA MOTA eremua edukirik ez duela.

      2. 18/2020 ELDan jasotako ABEEE  bidezko salbuespenak MAIATZERAKO eta EKAINERAKO.

        Langile bakoitzaren egoeraren arabera, behar diren jakinarazpenak egin beharko dira, ondoren zehazten den moduan:

        i. Kontratua etena duten langileen egoeraren berri ematea
        JARDUERA EZAREN MOTA eremuan V, W edo X  balioekin identifikatzen jarraitu behar da, dagokionaren arabera, enpresa ezinbesteko egoera osoan edo partzialean egon ala ez. Beraz, langile horiei dagokienez, ez da beharrezkoa izanen afiliazioaren esparruan berariazko komunikaziorik egitea harik eta jarduera hasten duten arte, osorik edo partzialki, edo aurretik murriztutako lanaldia handitzen duten arte.
        Adierazitakoaz gain, kasu guztietan Ezinbesteko Kasu Osoan edo Partzialean Erantzukizuneko Adierazpena egin behar da salbuespenak aplikatu ahal izateko.
        ii. Ezinbesteko kasu  partzialetan jarduera erabat edo  hein batean berrabiarazten duten  langileen egoeraren jakinarazpena.
        Enpresa ezinbesteko egoera partzialera pasatzen den unetik aurrera berriro lanean hasten diren langileei dagokienez, eta, beraz, jarduera berrabiarazi zen egunean erantzukizuneko aitorpena egin dutenei dagokienez - 059 kotizazio-berezitasunaren arrazoia-, ohiko prozeduren bidez afiliazio-eremuan JARDUERA EZAREN MOTA eremuaren edukia aldatu behar da; hala, V, W edo X balioak dagokionaren arabera ordeztuko dira, balio hauengatik: R- LAN AKTIB. OSOA- edo S- LAN AKTIB. PARTZIALA.

        iii. Lanera itzuli eta berriz ere lanaldia eten edo  murrizten duten langileen egoeraren berri ematea.
        Jakinarazpena egiteko, JARDUERA EZAREN MOTA eremuaren edukia aldatuko da afiliazio-eremuan, eta R edo S balioen ordez, bidezkoa dena  adieraziko da: Y- ERABATEKO ETENALDIA- edo U- ETANALDI PARTZIALA.

      3. 24/2020 ELDan jasotako ABEEE  bidezko salbuespenak UZTAIL-ABUZTURAKO eta IRALERAKO.

        Erantzukizuneko aitorpena aurkezteaz gain, langileak identifikatu behar dira, bai eta lanaldia eteteko edo murrizteko aldia eta enplegua erregulatzeko espediente-mota desberdinek eragindako jarduerak berrabiarazteko aldia ere. Horretarako, uztailaren 16ko 16/2020 BNRen bidez informatutako JARDUERA EZAREN MOTA eremuko balioak erabiliko dira.

        Hona hemen JARDUERA EZAREN MOTA eremuko balio berrien baliokidetasunen taula.

        Eremuko balio berrien baliokidetasunen taula
        JARDUERA EZAREN MOTA
        JARDUERA EZAREN MOTA
        KOTIZAZIO-BEREZITASUNAREN ARRAZOIA
        CPC 59
        CPC60
        CPC61
        CPC62
        ERABATEKO ETENALDIA
        V
        A1
        E
        A7
        B4
        ETENALDI PARTZIALA
        W
        A2
        F
        A8
        B5
        LANGAB.ETE.+GREBA
        X
        G
        LANERA-ITZULTZE OSOA
        R
        A3
        A9
        B6
        LANERA-ITZULTZE PARTZIALA
        S
        A4
        B1
        B7
        ERABATEKO ETENALDIA
        Y
        A5
        B2
        B8
        ETENALDI PARTZIALA
        U
        A6
        B3
        B9
      Eskura dauden ekintzak
    • 7. Zein epetan jakinarazi behar dira EZ-AKTIBO MOTA eta KOTIZAZIO-BEREZITASUNAREN ARRAZOIA (CPC) eremuko balioak, ezinbesteko kasuan ABEEE edo COVID-19 delakoaren ondorioz ETOP egoeran dagoen langilearen egoerak identifikatzen dituztenak?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Egoera horien berri eman ahal da egoera hasten den egunetik hurrengo hilabeteko azken-aurreko egunera arte.

      Eskura dauden ekintzak
    • 8. Aurkeztu behar al da lan-kontratua eteteak edo lanaldia murrizteak eragindako langileen kuoten likidazioa?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Bai. Kotizazio Kontuaren Kodearen (CCC) kuoten likidazioa, non egoera horien eraginpean dauden langileak alta egoeran daudela adierazten den, ezarritako epeetan aurkeztu behar da.

      Eskura dauden ekintzak
    • 9. Oinarrien fitxategian informaziorik eman behar al da Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak kuoten salbuespena kalkula dezan?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Ez. TGSSk automatikoki kalkulatuko ditu salbuetsitako kuotak eta salbuetsi gabeko kuotak, Afiliazioaren Fitxategi Orokorrean langile bakoitzarentzat dauden datuen arabera. Horretarako, erabiltzaileak aldez aurretik jakinarazi beharko du afiliazio eremuan dagokion jarduerarik eza mota.

      Eskura dauden ekintzak
    • 10. Zenbat likidazio-ordainagiri sortuko dira kuotetatik salbuetsiz gero, COVID 19ri lotutako aldi baterako ezinbesteko kasuetan edo ETOP delakoetan oinarrituta baimendutako kontratu-etenduren eta lanaldi-murrizketen espedienteengatik?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Ordainagiri bat sortuko da salbuetsitako zatitik, eta beste bat salbuetsita ez dagoen zatitik.

      Eskura dauden ekintzak
    • 10. Nola kotizatu behar da?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      JARDUERA-EZA MOTA eremuko V balioaren bidez lan-kontratuaren etetea jakinarazitako kasuan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak automatikoki arinduko ditu kuotak, 2020ko otsailaren 29an altan emanda zeuden langile kopuruaren arabera.

      JARDUERA-EZA MOTA eremuko W edo X balioen bidez lan-jardunaldiaren murrizketa jakinarazitako kasuan, jarduera-aldiaren kotizazioa egingo da lanaldi partzialeko kontratuei ezartzen zaien arau orokorren arabera. Ondorioz, jakinarazi beharko da kotizazioaren eremuan egindako lan-orduak, jardunaldiaren murrizketaren tartean. Jardunaldiaren murrizketa medio dagoen jarduerarik-ezako kotizazioari dagokionez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak automatikoki arinduko ditu kuotak, 2020ko otsailaren 29an altan emanda zeuden langile kopuruaren arabera.

      Eskura dauden ekintzak
    • 11. Nola kotizatu behar da?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      JARDUERA-EZA MOTA eremuari dagozkion balioen bidez lan-kontratuaren etete osoa behar bezala jakinarazitako kasuan,  etete hori COVID-19 delakoaren ondorio denean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak automatikoki arinduko ditu kuotak, 2020ko otsailaren 29an Gizarte Segurantzan alta egoeran zeuden langile kopuruaren arabera.


      JARDUERA-EZA MOTA eremuari dagozkion balioen bidez lan-jardunaldiaren murrizketa edo lan kontratuaren etete partziala jakinarazitako kasuan, egoera horiek COVID-19 delakoaren ondorio direnean, jarduera-aldiaren kotizazioa egingo da lanaldi partzialeko kontratuei ezartzen zaien arau orokorren arabera. Ondorioz, jakinarazi beharko da kotizazioaren eremuan egindako lan-orduak, jardunaldiaren murrizketaren tartean. Jardunaldiaren murrizketa medio dagoen jarduerarik-ezako kotizazioari dagokionez, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak automatikoki arinduko ditu kuotak, 2020ko otsailaren 29an altan emanda zeuden langile kopuruaren arabera.

      Eskura dauden ekintzak
    • 12. Zer gertatzen da lan-kontratua eteten zaien edo Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente horiek direla-eta lanaldia murrizten zaien langileen zenbateko finkoko hobariekin?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Lanaldi murrizketa kasuan (ERTE partziala), zenbateko finkoko hobariak salbuetsi ez den kuotan aplikatuko dira eta gehiegizkoak salbuetsitako kuotan.

      Eskura dauden ekintzak
    • 5. Zer baldintza eskatzen dira COVID-19ari lotutako ABEEE bidezko salbuesteak aplikatzeko?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Ezinbesteko ABEEE bidezko salbuespenak aplikatzeko baldintzak edo ekonomia, teknika, antolaketa eta ekoizpeneko arrazoiengatik enplegua erregulatzeko espedienteen –ETOP, 24/2020 LEDean araututakoak– salbuespenak aplikatzeko baldintzak, baldin eta COVID-19ari lotuta badaude, desberdinak  dira enpresaren eta langile bakoitzaren egoeraren arabera, bai eta salbuespena aplikatu nahi den aldiaren arabera ere.

      1. 8/2020 Errege Lege Dekretuan jasotako salbuespenak aplikatzeko eskatzen diren baldintzak, COVID19 delakoak eragindako ezinbesteko ABEEE bidezko salbuespenak aplikatzeko martxorako eta apirilerako.
        8/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritako salbuespenak aplikatzeko, ezinbesteko ABEEEak eragindako langile guztiak identifikatu behar dira, JARDUERA EZAREN MOTA eremuko balioak jakinaraziz.
      2. 18/2020 Errege Lege Dekretuan jasotako salbuespenak aplikatzeko eskatzen diren baldintzak, COVID19 delakoak eragindako ezinbesteko ABEEE bidezko salbuespenak aplikatzeko, maiatzerako eta ekainerako.
        8/2020 Errege Lege Dekretuarekin ez bezala, 18/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritako salbuespenak aplikatzeko, ezinbesteko ABEEEak eragindako langileak identifikatu beharko dira, JARDUERA EZ-MOTA eremuko balioak jakinaraziz, eta, gainera, 4. artikuluko 3. paragrafoan ezarritakoaren  arabera, enpresak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari honen berri eman beharko dio:
          • COVID-19aren ondoriozko ezinbesteko egoeran dagoela, 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. artikuluan aipatzen diren arrazoiek bere jarduera berriro hastea eragozten dutelako, edo
          • COVID-19aren ondoriozko ezinbesteko egoera partzialean dagoela, 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. artikuluan jasotako arrazoiek jarduera hein batean berreskuratzea ahalbidetzen duten unetik.
            Jakinarazpen hori erantzukizuneko aitorpen baten bidez egingo da, RED Sistemaren bidez, ezinbesteko egoera osoarekin jarraitzeari –kotizazio-berezitasunaren arrazoia: 058– edo ezinbesteko egoera partzialaren hasierari buruz –kotizazio-berezitasunaren arrazoia: 059–. Erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko da, kotizazio kontuaren kode eta sortzapen hilabete bakoitzerako, dagokion kuoten likidazioa kalkulatzeko eskaera egin baino lehen.
            Erantzukizuneko aitorpen hori aurkeztu ezean, salbuespenak ez dira aplikatuko.
      3. 24/2020 Errege Lege Dekretuaren 4.1 artikuluan jasotako COVID19 delakoaren ondorioz ezinbesteko ABEEE salbuespenak aplikatzeko baldintzak, uztail, abuztu eta irailerako.
        Maiatzerako eta ekainerako  salbuespenak aplikatzeko 18/2020 Errege Lege Dekretuak ezartzen duen bezala, 24/2020 Errege Lege Dekretuak erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztea eskatzen du, ezinbesteko egoera osoari buruz –Kotizazio-berezitasunaren arrazoia: 58–, edo ezinbesteko egoera partzialari buruz –Kotizazio-berezitasunaren arrazoia: 59–.
        Erantzukizuneko aitorpen horiek RED Sistemaren bidez aurkeztu beharko dira.
      4. 24/2020 Errege Lege Dekretuaren 4.2 artikuluan jasotako ekonomia-, teknika-, antolamendu- edo ekoizpen-arrazoiengatik ABEEE salbuespenak aplikatzeko eskatzen diren baldintzak
        Errege Lege Dekretu hau indarrean jarri aurretik martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 23. artikuluan aipatzen diren berezitasunekin zerikusia duten COVID-19arekin zerikusia duten ekonomia-, teknika-, antolamendu- edo ekoizpen-arrazoiengatik kontratuak etetea edo lanaldia murriztea erabaki duten enpresek erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko dute, enplegu-erregulazioko espedientearen indarraldiari eusten diotela adieraziz. Kotizazio-berezitasunaren arrazoia: 60.
        Beraz, ekainaren 26ko 24/2020 Errege Lege Dekretua indarrean jarri ondoren COVID-19arekin  zerikusia duten ekonomia-, teknika-, antolamendu- edo ekoizpen-arrazoiengatik kontratuak etetea edo lanaldia murriztea erabaki duten enpresek, ez dute salbuespenerako eskubiderik izango eta ez dute erantzukizuneko aitorpenik aurkeztu beharko.
        Erantzukizuneko aitorpen hori RED Sistemaren bidez aurkeztu beharko da.
      5. 24/2020 Errege Lege Dekretuan jasotako ekonomia-, teknika-, antolamendu- edo ekoizpen-arrazoiengatik ABEEE salbuespenak aplikatzeko eskatzen diren baldintzak, baldin eta 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. artikuluan oinarritutako ezinbesteko kasuko enplegu-erregulazioko espedientea amaitu ondoren hasten bada.
        Ekonomia-, teknika-, antolamendu- edo ekoizpen-arrazoiengatik -ETOP- enplegu-erregulazioko espedienteren bat duten enpresek, baldin eta espediente horrek COVID-19arekin zerikusia badu, eta espediente horren ondorioak 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako arrazoian oinarritutako enplegu-erregulazioko espediente bat amaitu ondoren hasi badira, erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko dute - Kotizazio-berezitasunaren arrazoia: 61.
        Erantzukizuneko aitorpen hori RED Sistemaren bidez aurkeztu beharko da.
      6. 2020ko uztailaren 1etik aurrera hasitako ezinbesteko kasuko ABEEE salbuespenak aplikatzeko eskatzen diren baldintzak, 24/2020 Errege Lege Dekretuaren lehen xedapen gehigarriaren 2. atalean xedatutakoaren arabera
        2020ko uztailaren 1etik aurrera beren jarduera garatzeko eragozpenak dituzten enpresa eta entitateek, beren lantokiren batean ezartzen diren murrizketa edo euspen-neurri berriak hartu izanagatik, Langileen Estatutuaren 47.3 artikuluan aurreikusitakoaren arabera ezinbesteko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea baimendu ondoren, erantzukizuneko aitorpena aurkeztu  beharko dute – Kotizazio-berezitasunaren arrazoia: 62.
        Erantzukizuneko aitorpena CASIA aplikazioaren bidez aurkeztu beharko da. Horretarako, erabiltzailearen eskura jarritako inprimakia bete beharko da.
        Erantzukizuneko aitorpenaren inprimakiarekin batera, ezinbesteko enplegu-erregulazioko espedienteari baimena ematen dion lan arloko agintaritzaren ebazpena aurkeztu beharko da.


      Eskura dauden ekintzak
    • 13. Zer gertatzen da lan-kontratua eteten zaien edo Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente horiek direla-eta lanaldia murrizten zaien langileen zenbateko finkoko hobariekin?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Lanaldi murrizketa kasuan (ABEEE partziala), zenbateko finkoko hobariak salbuetsi ez den kuotan aplikatuko dira eta gehiegizkoak salbuetsitako kuotan.

      Eskura dauden ekintzak
    • 14. Nola jakinarazi behar zaio Diruzaintzari enplegu-erregulazioko espedienteari uko egin zaiola?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      Lan-agintaritzaren aurrean enplegua erregulatzeko espedienteari uko egin dioten enpresek espresuki jakinarazi  beharko diote uko-egitea Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari, RED sistemaren bidez: Kotizazio-berezitasunaren arrazoia: 63.


      Berariazko uko egitearen jakinarazpenarekin, ez da beharrezkoa izango enplegu-erregulazioko espedienteak ukitutako langile bakoitzaren lan-kontratuaren etenduraren edo lanaldi-murrizketaren amaieraren berri ematea, eta JARDUERA EZAREN MOTA eremua edukirik gabe utziko da, ekintza hori automatikoki sistemak egingo baitu.

      Eskura dauden ekintzak
    • 15. Nola jakinarazi behar zaio Diruzaintzari dibidenduak banatu behar dituzten merkataritzako enpresa edo sozietateen salbuespenari uko egiten dietela?
      Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

      5. artikuluko 2. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, merkataritzako sozietateak edo beste pertsona juridiko batzuk aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientearen babespean badaude, eta egoera horrek COVID-19arekin zerikusia badu, eta horietara bideratutako baliabide publikoak erabiltzen badituzte, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente horiek irauten duten zerga-ekitaldiari dagozkion dibidenduak ezin izango dituzte banatu, salbu eta Gizarte Segurantzako kuotei aplikatutako salbuespenari dagokion zenbatekoa aurretik ordaintzen badute eta hari uko egiten badiote.

      Dibidenduak banatzeko salbuespenei uko egiten zaiela Diruzaintzari jakinarazteko, CASIA aplikazioa erabiliko da. Horretarako, erabiltzailearen eskura jarritako inprimakia bete beharko da.

      Jakinarazpen hori CASIA aplikazioaren bidez aurkeztu beharko da. Horretarako, erabiltzailearen eskura jarritako inprimakia bete beharko da.

      Uko-egite hori aurkezteak berarekin ekarriko du Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari eskatzea likidazio horiek eguneratzea, egindako kalkulu berriaren ondoriozko zenbatekoak ordaindu ahal izateko.

      Dibidenduak banatzeko muga hori ez zaie aplikatuko 2020ko otsailaren 29an Gizarte Segurantzan alta egoeran dauden - edo horien parekoak diren - berrogeita hamar langile baino gutxiago dituzten entitateei.

      Eskura dauden ekintzak
      • Ostalaritzako hobariak

        • 1. Zein enpresak jaso dezake hobaria hori?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

          Sektore publikokoak izan ezik, turismo-sektoreko jardueretan aritzen diren enpresak, bai eta merkataritzakoak eta ostalaritzakoak ere, baldin eta turismo-sektore horri lotuta badaude, otsailean, martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean ekoizpen-jarduera sortzen badute, eta hilabete horietan zehar aldizkako kontratu finkoak dituzten langileen okupazioari ekiten badiote edo horiek alta egoeran mantentzen badituzte.

          Eskura dauden ekintzak
        • 2. Zertan datza hobaria?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

          Enpresek Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntengatik ordaindu beharreko kuoten % 50ekoa izanen da hobaria, bai eta langabezia, Fogasa eta lanbide heziketaren baterako diru-bilketaren kontzeptuengatik ere.

          Eskura dauden ekintzak
        • 3. Hobari hau Espainiako lurralde osoan aplika daiteke?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

          7/2020 Errege Lege Dekretuaren 13. artikuluan  araututako eta 25/2020 Errege Lege Dekretuaren laugarren  xedapen gehigarrian luzatutako hobaria Estatu osoan aplikatuko da, 2020ko otsailean, martxoan, apirilean, ekainean, uztailean, abuztuan, irailean eta urrian, Balear Uharteetako  eta Kanarietako autonomia erkidegoetan izan ezik; Tomas Cook enpresa-taldearen kaudimengabezia-prozedurak irekitzearen ondorioak arintzeko presazko neurriak hartzen dituen urriaren 11ko 12/2019 Errege Lege Dekretuko 2. Artikuluan ezarritako hobaria aplikatuko da horietan 2020ko otsailean eta martxoan.

          Eskura dauden ekintzak
        • 4. Zer egin behar da kuoten likidazioan hobaria kalkulatzeko?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

          Kolektibo honetarako ezarritako hobaria aplikatu ahal izateko, enpresak erantzukizuneko aitorpena aurkeztu beharko du aldez aurretik. Erantzukizuneko  aitorpen horretan, 017 balioa jasoko da -TURISMO-MERKATARITZA - OSTALARITZA ALD. K/FIN.TURISMOST.AL.K.FIN.- KOTIZAZIO-BEREZITASUNAREN ARRAZOIA eremuan, dagokion CCC eta sortzapen-hilabete bakoitzerako.
          Artikulu honetan azaldutako erantzukizuneko aitorpenak aurkezteko, ESS/484/2013 Aginduak arautzen duen Gizarte Segurantzaren datuak elektronikoki igortzeko Sistema (RED Sistema) erabiliko da.

          Halaber, aplikatu beharreko langileei dagokienez, 420 balioa adierazi beharko da EGOERA GEHIGARRI MOTA eremuan, honako berezitasun hauekin:

          • Balear Uharteetako eta Kanarietako autonomia erkidegoetan ez dauden enpresetako langileak, 2020ko otsailean, martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan, irailean eta urrian zehar (7/2020 ELDa eta 25/2020 ELDa):
            • Nahikoa izango da erregistro bakar bat komunikatzea SAA 420 MOTAREKIN, eta NOIZTIK eremuan otsaila adieraztea. SAA 420 MOTAKO erregistro bat ere jakinaraz daiteke adierazitako hilabete bakoitzean. Hau da, elkarren artean independente idatzi ahal dira.
          • Balear Uharteetako eta Kanarietako autonomia erkidegoetan kokatuta dauden enpresetako langileak:
            • Arau horretatik (7/2020 ELDa) kanpo geratzen da Balear Uharteetako eta Kanarietako Autonomia Erkidegoetan kokatutako enpresei otsaileko eta martxoko pizgarriak ematea, dagoeneko hobariak jaso badituzte, Tomas Cook enpresa-taldearen kaudimengabezia-prozedurak irekitzearen ondorioak arintzeko presazko neurriak hartzen dituen urriaren 11ko 12/2019 Errege Lege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoaren arabera.
            • 7/2020 Errege Lege Dekretuaren eta 25/2020 Errege Lege Dekretuaren babesean, 2020ko apirileko, maiatzeko eta ekaineko, uztaileko, abuztuko, iraileko eta urriko hobariak aplikatuko zaizkie. 2020ko apiriletik ekainera bitarte alta egoeran dauden langileak identifikatzeko, nahikoa izango da SAA MOTA eremuan 420 balioa adierazi izana, non NOIZTIK eremuan otsaila edo martxoa den. Halere, adierazi bezala, hobaridun hilabete bakoitzean SAA 420 MOTAKO erregistro bat jakinarazteko aukera ere badago.


          Eskura dauden ekintzak
        • 5. Nork idatzi behar du 017 balioa KOTIZAZIO-BEREZITASUNAREN ARRAZOIA eremuan?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

          Enpresek 017 balioa idatzi beharko dute - TURISMO-MERKATARITZA - OSTALARITZA ALD. K/FIN., RED SISTEMAREN bidez, JARDUERA EKONOMIKOA (EJSN) eremuan 79xx balioa duten CCCetan.


          Aldiz, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza  Orokorraren edo IGIren erabiltzaileek idatziko dute balio hori EJSN eremuko merkataritza eta ostalaritzaren sektoreko jarduerak dituzten CCCetan (55xx eta 56xx).


          Salbuespen gisa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoko CCCak dituzten enpresek 017 balioa jaso ahal izango dute EJSNko balioak dituzten CCCen KOTIZAZIO-BEREZITASUNAREN ARRAZOIA eremuan. 79xx, 46xx, 47xx, 55xx eta 56xx.

          Eskura dauden ekintzak
        • 6. Noiz egongo da erabilgarri balio horren idatzoharra?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak
          • Balio hori martxoaren 25etik aurrera idatzi ahalko da.
          • 2020ko otsailean eta martxoan, jakinarazteko epea 2020ko apirilaren 29ra arte luzatuko da.
          • Eta 2020ko apirilerako, maiatzerako eta ekainerako, komunikazio-epeak hauexek izango dira:
            Aldez aurreko jakinarazpena: SAA 420 MOTAKO erregistroaren NOIZTIK eremuko datatik eta 60 egunera arte
            Gainerako komunikazioak: NOIZTIK eremuko datari dagokion hilabete natural osoan zehar eta ordaintzeko arauzko epearen azken-aurreko egunera arte.
          Eskura dauden ekintzak
        • 7. Beste jardueraren bat egin behar al dut kuoten likidazioan hobaria kalkulatzeko?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

          Ez, sistemak automatikoki kalkulatuko du hobaria, 420 egoera gehigarria jakinarazi ondoren. Likidazioa berretsita badago, egoera gehigarria mekanizatu eta likidazioaren zuzenketa eskatu beharko du, likidazio horri hobaria aplikatzeko.

          420 balorearen idatzoharra eskuragarri dagoen unean ezin izan bada aurreko paragrafoan adierazitako jarduketa egin, kuoten itzulketa eskatu ahal izango da.

          Eskura dauden ekintzak
        • 8. Zertan datza balioaren idatzoharra?
          Kategoria: COVID-19aren egoera bereziari buruzko galderak > Gaia: Enpresak

          RED baimenduen eskutik, 420 balioa duten erregistroen idatzoharra erantzukizunpeko adierazpena da, onura hori lortzeko beharrezko eskakizun guztiak betetzen direla bermatzen duena, eta ez ditu biltzen harentzako sarbidea ukatuko luketen baztertzeak.

          420 balioko erregistroen idatzoharra egingo da soilik aipatutako 7/2020 Errege Lege-dekretuko 13. Artikuluan adierazitako baldintza eta eskakizun guztiak betetzen badira, edo   25/2020 Errege-lege dekretuko laugarren xedapen gehigarrian, baita aplikagarria den gainerako araudian kuoten murrizketarako sarbidea eta mantentzea eskuratzeko, edo eskuratu nahi den onuraren baztertzerik ez badago.

          Eskura dauden ekintzak
Complementary Content
${loading}