Kategoria:
> Gaia:
Pentsioa kalkulatzeko oinarri arautzaileari aplikagarria den portzentajea aldagarria da Gizarte Segurantzan kotizatutako urteen arabera, eta honako eskala hau aplikatzen da: hasieran,15 urte kotizatuta izanda, %50, 16 urtetik aurrera %0,19 handituko da kotizatutako gehigarrizko hil bakoitzeko, 1 eta 248 hilen artean, eta %0,18 hil bakoitzeko, 248 hiletik gora, oinarri arautzaileari aplikagarria den portzentajeak %100 gainditu gabe, pentsioa lortzeko unean aplikagarria dena baino adin handiagoa dutenen kasuetan izan ezik.
2027. urtera arte, portzentaje horien aplikazioa mailaz mailakoa eta pixkanakakoa izango da.