Kategoria:
> Gaia:
Ehuneko honetarako eskubidea izango da, betiere jasotzen den epe osoan , aldiberean ondoko baldintzak betetzen badira:
-
Familia-unitatearen diru-sarrerek, pentsiodunarenaz gain, osatzen duten kideen zenbatekoarekin zatituta, ez dutenean gainditzen, urteko zenbatekoan, indarrean den
LGS %75, aparteko pagen zati proportzionala kontuan izan gabe.
-
Alarguntza-pentsioa diru-sarrera nagusia edo bakarra denean, baldintza hau betetzen dela kontuan hartuko da pentsioaren zenbatekoa pentsiodunaren diru-sarrera guztien %50 baino handiagoa denean.
-
Pentsiodunaren urteko diru sarrerek ezarri muga gainditzen ez dutenean; hau da, ekitaldi bakoitzean kotizaziopeko pentsioen gutxienekoak aitortzeko aurreikusitako mugari, ekitaldi bakoitzean pentsiodunaren adinaren araberako gutxieneko alarguntza-pentsioaren urteko zenbatekoa gehituta, aipatu muga ganditzen dutenean.
Alarguntza-pentsioek urteko zenbatekoan, gehi pentsiodunaren urteko diru-sarrerek ezingo dute ezarritako diru-sarreren muga gainditu. Bestela, alarguntza-pentsioaren zenbatekoa gutxitu egingo da aipatu muga ez gainditzeko.
Baldintzaren bat ez betetzeak %52ko ehunekoaren aplikazioa dakar, baldintza betetzeari utzi zion osteko hilabeteko 1go egunetik aurrera.