Kategoria:
> Gaia:
Aldi berean norbere eta besteren konturako jardueretan, Gizarte Segurantzako bi erregimen desberdinetan, alta emanda izan eta kotizatu behar da bi erregimenetan.
Hasiera batean, langilearen egoera Langile Autonomoen Araubide Berezian sartu behar den ala ez zehaztu behar da. Langile Autonomoen Araubide Berezia (RETA) arautzen duen abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 2. artikuluak honela definitzen du norberaren konturako edo langile autonomoa: irabazi asmoa duen jarduera ekonomikoa bat egunero, pertsonalki eta zuzenean egiten duen langilea, lan-kontraturik gabe eta nahiz eta beste pertsonen soldatapeko zerbitzua erabili. Nolanahi ere, dagokion Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Administrazioa izango da, RETAren barruan sartu behar den ala ez zehazten duena.
Kotizazioari dagokionean, Gizarte Segurantzaren egungo araubideak ez du inolako deskonturik arreikusten kotizazioan, lan-jarduera dela eta derrigorrean Erregimen Orokorrean eta Autonomoen Erregimenean izan behar bada.
Kotizazio bikoitzak edo jarduera anitzak, altan deneko Erregimen bakoitzagatik prestazioen sortzapen eskubidea sor dezake, dagozkien gainjarritako kotizazioak egiaztatzen direnean eta beti ere Erregimen bakoitzak prestazio hauek jasotzeko eskubidea izateko eskatu baldintzak betetzen direnean.