Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Prestazioetako gorabeherak ebazteko prozedura: ACRASS-Acredit@ Gizarte Segurantzako gorabeheren kudeaketa

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) sortutako INSS EMPRESAS zerbitzu berriari esker, zure enpresak fitxategi bat deskargatzeko aukera izango du, SILTRA edo EDITRAN bidez. Bertan aurkituko dituzu Institutuaren epe motzeko prestazioen (subsidioak) datu baseetan egon litezkeen aldaketak, langile kaltetuaren identifikazioa, horri dagokion Kotizazio Kontu Kodea eta egin den aldaketaren izaera.

Kontuan izan behar da, igortzen den informazioa behar bezala interpretatze aldera, honako hau:

  • INSSaren datu basean  egiten diren aldaketen berri emango da une horretara arte dauden datuak aldatzen badituzte.
  • Edonola ere, eta egon litezkeen aldaketa-kopurua edozein dela ere, zein datu ezarri diren jakinaraziko da jakinarazpena egiten den unean.

Desadostasunak egongo balira aipatu fitxategiaren bidez jakinarazitako datu baseetako aldaketen eta enpresan dauden aurrekarien artean, ustezko gorabeherak daudela adierazi ahal izango zaio Institutuari, zuzendu beharrekoak zuzentzeko, dagokion kuoten likidazio-aldiari itxaron beharrik izan gabe.

Desadostasuntzat hartuko da enpresaren eta INSSaren datu basean dauden datuen arteko identitate falta, baldin eta epe motzeko prestazioa aintzatestea eta/edo ordaintzea edo langile batek Gizarte Segurantzan likidatu behar dituen kuotak ekidin edo aldatzen baditu, datu base horiek subsidioei buruz duten informazioa homogeneoa ez izatea arrazoi.

Antzemandako gorabeherak ACRASS aplikazioaren bidez bidali ahalko dira. Internet bidez sar daiteke aplikaziora. Aplikazio hau ziurtagiri digitala duten eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren RED Sisteman baimenduta dauden erabiltzaileentzat da.

ACRASS aplikazioak, bere WEB zatian, aukera ematen die enpresei edo autonomoei alta eman eta honelako gorabeherak kontsultatzeko: IT (Aldi baterako Ezgaitasuna), NYCM (Adingabearen Jaiotza eta Zainketa), RE (Haurdunaldiko arriskua), RL (Edoskitzaroko arriskua), CL (Erantzunkidetasuna edoskitzaroan) eta CM (Minbiziak eragindako adingabearen zaintza). Halaber, horietako bakoitzaren txostena inprimatzeko aukera egongo da enpresariak edo autonomoak gorabeheraren datuak paperean izan ditzan.

Kontsultaren funtzionalitateak aukera ematen du kontsultatu nahi diren gorabeherak zenbait irizpideren bidez aurkitzeko. Kontsultan bertan ere aldatu edo ezeztatu ahal izango dira.

WEB aplikazioak funtzionaltasun guztiak eskaintzen ditu, izen hauek dituen fitxa-sistema baten bidez:

  • Gorabeheren alta.
  • Gorabeheren kontsulta.

Langile kaltetua Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezian barne hartzen bada, gorabeherak ohi bezala jakinaraziko dira, hau da, langileak etxea duen probintzian zuzenean, Acredit@ IGI POSTONTZIAK atalean dagoen postontziaren bidez.



Acredit@ ISM postontziak

Alacant                               acredita.ism-alacant.empresas@seg-social.es

Almería                               acredita.ism-almeria.empresas@seg-social.es

Balear Uharteak                       acredita.ism-baleares.empresas@seg-social.es

Bartzelona                           acredita.ism-barcelona.empresas@seg-social.es

Cádiz                                    acredita.ism-cadiz.empresas@seg-social.es

Castelló                            acredita.ism-castello.empresas@seg-social.es

A Coruña                            acredita.ism-a-coruna.empresas@seg-social.es

Gipuzkoa                          acredita.ism-gipuzkoa.empresas@seg-social.es

Huelva                                 acredita.ism-huelva.empresas@seg-social.es

Lugo                                     acredita.ism-lugo.empresas@seg-social.es

Madril                                acredita.ism-madrid.empresas@seg-social.es

Cartagena                          acredita.ism-cartagena.empresas@seg-social.es

Málaga                                acredita.ism-malaga.empresas@seg-social.es

Asturias                               acredita.ism-asturias.empresas@seg-social.es

Las Palmas                         acredita.ism-las-palmas.empresas@seg-social.es

Pontevedra                       acredita.ism-pontevedra.empresas@seg-social.es

Villagarcia                           acredita.ism-villagarcia.empresas@seg-social.es

Tenerife                              acredita.ism-tenerife.empresas@seg-social.es

Kantabria                            acredita.ism-cantabria.empresas@seg-social.es

Sevilla                                  acredita.ism-sevilla.empresas@seg-social.es

Tarragona                           acredita.ism-tarragona.empresas@seg-social.es

Valentzia                              acredita.ism-valencia.empresas@seg-social.es

Bizkaia                                 acredita.ism-bizkaia.empresas@seg-social.es

Ceuta                                   acredita.ism-ceuta.empresas@seg-social.es

Melilla                                  acredita.ism-melilla.empresas@seg-social.es

 

Zerbitzu Zentralak         acredita.ism-sscc.empresas@seg-social.es


ACRASS lasterbidea

Esteka honen bidez, ACRASS aplikaziora zuzenean sartzen da: ACRASS

ACRASS Erabiltzailearen Eskuliburua

Esteka honetatik ACRASS Erabiltzailearen Eskuliburura sar zaitezke. Estekaren bidez, aplikazioa erabiltzeko gida bat ematen zaie erabiltzaileei:

ACRASS Erabiltzailearen Eskuliburua

Erabiltzailearen Eskuliburuak ataletik ere sar zaitezke: Hasi / Informazio erabilgarria / Sistema RED / GSIN


Complementary Content
${loading}