Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Nobedadeak

Langileen Estatutuko jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioa

Enpleguan eta okupazioan emakume eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko neurri urgenteei buruzko martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-Dekretuak prestazio berri bat sortu du: jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioa, eta amatasun eta aitatasunagatiko prestazioak ordeztu eta biltzen ditu.

Langileen Estatutua aplikatzen zaien langileentzat jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioak 16 astez iraungo du guraso bakoitzeko erditzerik bada; horietatik erditu eta berehalako 6 asteak derrigorrezkoak izango dira (aitatasunagatik enpresen kargura izaten ziren bi egunak desagertzen dira), eta jarraian eta lanaldi osoko bezala hartu beharko dira. Geratzen diren beste 10 asteak, lanaldi osoko edo partzialeko bezala hartu ahal izango dira, asteka, lehenengo aldiarekiko metatuta edo jarraitua, eta lehenengo 6 asteak amaitu ostean seme-alabak 12 hilabete dituen arte hartu ahal izango dira. Asteko aldi edo aldi metatu bakoitzaren berri eman beharko zaio enpresari, gutxienez 15 egun lehenago, eta enpresa-ziurtagiri bat aurkeztu beharko da baimen-aldi bakoitzeko. Ama biologikoak 4 astez aurreratu ahal izango du prestazioa, erditzea aurreikusten den data baino lehenago.

Langileen Estatutua aplikatzen zaien langileentzat, jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioak, adopzio, familia-harrera edo adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza kasuetanguztira 16 aste iraungo ditu guraso bakoitzarentzat; horietatik 6 aste derrigorrezkoak, jarraituak eta lanaldi osokoak izango dira, eta ebazpen judiziala edo erabaki administratiboa gauzatu eta berehala hartu beharko dira. Geratzen diren beste 10 asteak, asteka, metatuta edo etenda hartu ahal izango dira, ebazpen judiziala edo erabaki administratiboa gauzatu eta hurrengo 12 hilabetetan.

Bai erditzerik bada, bai  adopzio, familia-harrera edo adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza kasuetan,  prestazioa luzatu egin hala izango da motibo hauek medio:

  • Aste 1 guraso bakoitzarentzat, seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, jaiotza, adopzio, edo familia-harrera anitza bada.
  • Aste 1 guraso bakoitzarentzat seme-alaba desgaitua bada.
  • Erditze goiztiarra eta erditze osteko ospitaleratzea bada (7 egun baino gehiago izan beharko dira), gehienez 13 aste.

Prestazio berri hau indarrean jarriko da 2019ko apirilaren 1az gero jaiotza, adopzio, adoptatzeko helburuarekin egiten diren zaintza eta familia-harrera kasuetarako. Hala ere, pixkanaka aplikatuko da; horiek horrela, 2019rako:

Araudi berria bere osotasunean aplikatuko da erditze kasuetan eta ama biologikoarentzat. Beste gurasoak (erditze kasuetan) 8 asteko prestazioa jasoko du, eta horietatik 2 aste derrigorrezkoak, jarraituak eta lanaldi osokoak izango dira, erditu eta berehala. Geratzen diren beste 6 asteak, jarraituak edo etenak izango dira, asteka, lanaldi osoko erregimenean edo erregimen partzialean. Aukera dago, baita ere, ama biologikoak gehienez 4 aste emateko beste gurasoari.

2019rako adopzio, familia-harrera edo adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza kasuetan, guraso bakoitzak 6 aste izango ditu, derrigorrezkoak, jarraituak eta lanaldi osokoak, eta ebazpen judiziala edo erabaki administrazioa gauzatu eta berehala hartu beharko dira. Beste 12 aste boluntarioak dira eta bi gurasoen artean banatu ahal dira (jarraituak, ebazpen judiziala edo erabaki administratiboaren ondorengo 12 hilabetetan), eta kontuan hartuko da 12 aste horietatik guraso bakoitzak indibidualki gehienez lanaldi osoko edo partzialeko 10 aste hartu ahal izango dituela.

Erantzunkidetasuna bularreko haurraren zaintzan

Enpleguan eta okupazioan emakume eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko neurri urgenteei buruzko martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-Dekretuak aldatu du urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua onartzen duen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren II. Tituluaren VII. Kapitulua. Horiek horrela, prestazio berri bat sortu da: Erantzunkidetasuna bularreko haurraren zaintzan, eta Erakunde Kudeatzaileak ordainketa zuzenaren bidez gauzatzen du.

Prestazio berri hau bat dator Langileen Estatutuaren 37.4. artikuluarekin. Honek ezartzen du jaiotza, adopzio, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza edo familia-harrera kasuetan, langileek eskubidea dutela lanetik kanpo ordu bete egoteko; denbora hau, bi zatitan zatitu ahal izango dute, bata bularreko haurrak bederatzi hilabete dituen arte zaintzeko edo bestea horren ordez lanaldia ordu erdiz murrizteko.

Bi guraso, adoptatzaile, zaintzaile edo harrera-emailek eskubide hau iraupen eta erregimen berean erabiltzen badute, gozamen-aldia luzatu egin ahal izango da bularreko haurrak hamabi hilabete bete arte, baina soldata modu proportzionalean murriztuko da bederatzi hilabete bete ondoren.

Bularreko haurra zaintzeko erantzukidetasunaren inguruko prestazio berri honek bi aita-amek, adoptatzaileek, adoptatzeko helburua duten zaintzaileek edo hartzaile iraunkorrek bularreko haurra zaintzeko lanaldia ordu erdiz murriztea babesten du iraupen eta erregimen berdinean, biek lan egiten duten kasuan, bularreko haurrak bederatzi hilabete betetzen dituenetik hamabi hilabetera arte. Hala ere, prestazioa jasotzeko eskubidea bietako bati soilik aintzatetsiko zaio.

Bularreko haurra zaintzeko erantzukidetasunaren inguruko prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea izateko, jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestaziorako ezartzen diren baldintza berdinak bete beharko dira.

Prestazioa, kontingentzia arruntek eragindako aldi baterako desgaitasunagatiko prestaziorako ezarrita dagoen oinarri arautzailearen %100 baliokidea  izango da, eta lanaldian egin den murrizketaren araberakoa. Gehienez 3 hilabetez iraungo du (adingabeak 9 hilabete betetzen dituenetik 12 hilabete dituen arte).

Prestazio hau Langileen Estatutua aplikatzen zaien langileentzako da soilik. Enplegatu publikoen Oinarrizko Estatutua aplikatzen zaien administrazio publikoetako langileak arau honen 48 f) artikuluan ezarritakoaren baitan egongo dira.

Enpresa lankideen tratamendua

Gaixotasun arruntagatik eta lanekoa ez den istripuagatik jazotzen diren aldi baterako ezgaitasunengatiko prestazio ekonomikoei dagokienez (ABE) enpresek Gizarte Segurantzaren kudeaketan egiten duten lankidetza boluntarioa ezeztatu da 2019ko apirilaren 1etik aurrera.

Abenduaren 28ko 28/2018 RDLaren bigarren azken xedapenak aldatu zuen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren (TRLGSS) 102 artikulua. Horren ondorioz, gaixotasun arruntagatik eta lanekoa ez den istripuagatik jazotzen diren aldi baterako ezgaitasunengatiko prestazio ekonomikoei dagokienez (ABE) enpresek Gizarte Segurantzaren kudeaketan egiten duten lankidetza boluntarioa ezeztatu da 2019ko apirilaren 1etik aurrera.

Neurri hau aplikatzean, beharrezkoa da neurriak hasi dituen ABEetarako prozesu berrietan eragin dituen ondorioak desberdintzea, nahiz eta aurreko ABE prozesu baten izan edo ez, baita aipatu datan indarrean zeuden ABE prozesuetakoak ere.

Apirilaren 1etik aurrera hasi diren ABE prozesuetan, enpresen erantzukizuna izango da  beren langileentzako ABE prestazioaren ordainketa eskuordetua, bajaren hamabosgarren egunetik aurrera. Beraz, kendu egin daitezke, Gizarte Segurantzan kotizazioak likidatu edo sartzerakoan, langileek ABEagatiko prestazioagatik ordaindutako eta jasotako zenbatekoak, baldin eta prestazioaren ordainketa eskuordetuaren modalitatea mantentzen bada.

Alderantziz, apirilaren 1a baino lehenago hasi diren ABE prozesuetan, enpresak zuzenean ordaintzen jarraitu beharko du -orain arte egin bezala eta prozesua amaitu arte- ABEagatiko prestazioaren zenbatekoa, eta ez du aukerarik izango aipatu zenbatekoak konpentsatzeko Gizarte Segurantzari kotizazioak likidatu edo sartzerakoan.

Azken kasu horretan, enpresak zuzenean ordaintzen dituen ABEengatiko prestazioen zenbatekoak (aukerarik ez duenean aipatu zenbatekoak konpentsatzeko Gizarte Segurantzari kotizazioak likidatu edo sartzerakoan) kontuan hartuko dira Gizarte Segurantzaren kudeaketan enpresek egiten dituzten lankidetza boluntarioaren inguruko eragiketak likidatzerakoan.

Apirilaren 1a baino lehenago hasi diren ABE prozesuetan, INSSari jakinarazi beharko zaizkio 365 eguneko iraupen metatuta duten zenbatekoak, INSSak TRLGSSaren 170.2 artikuluan ezarritako eskumenak erabiltze aldera.

Udaltzainak

ERRETIRO-ADIN BERRIA

2019ko urtarrilaren 2tik aurrera, salbuespenez lan nekeza eta arriskutsu gisa sailkatzen diren jarduera profesionalen artean dago Udaltzaingoaren lana; adin jakin batetik aurrera bereziki nekeza izan daitekeela ulertzen da gainera. Horregatik, erretiro arrunterako adina murriztu egin zaio kolektibo honi.

Ildo horretan, udaltzainek erretiro arrunta 73 egun baliokidez aurreratu dezakete urtero, baldin eta modu eraginkorrean udaltzain moduan egiten bada lan: 25 urtez lan eginda gehienez 5 urtez aurreratu ahal izango da adin arrunta, edo 6 urtez  udaltzain moduan 37 urtez jardun bada modu eraginkorrean.

Adina murrizteko koefizientea (0,20) aplikatuko da baldin eta interesdunak gutxienez 15 urtez kotizatu badu Gizarte Segurantzan udaltzain moduan.

Erretiroa hartzeko adina murrizteko aldia eta kotizazio-aldia berdinak dira pentsioaren zenbatekoa kalkulatzerakoan.

Udaltzainek duten onura hau aplikatzeaz gainera, kontuan hartu behar da  Gizarte Segurantzan %10,60eko osagarria kotizatuko dutela; hortik %8,84 administrazioak ordainduko du eta %1,76 funtzionarioak.

Manufaktura-industria

ERRETIRO PARTZIALA.

Lantaldeak gaztetzeko, kontratazio mugagabea sustatzeko eta produktibitatea areagotzeko manufaktura-enpresen sektorean, indarrean jarri zen 2018ko abenduan erretiro partzialeko modalitate berri bat,  izaera normaleko kontratuek dituzten baldintza  malguxeagoak dituzten txanda-kontratuekin.

Ildo horretan, industrietako makinaria fabrikatzeko, konpontzeko  edo muntatzeko arreta-maila edo ahalegin fisiko maila altua eskatzen duten lanpostuetako langileek erretiro partziala izateko aukera dute 61 urtetik aurrera. Hala, laneguna %80an murriztu ahal izango dute gehienez, baldin eta enpresak lanaldi osoan txandaka arituko den langile bat kontratatzen badu mugagabe, erretiratu partzialak erretiratu baino lehenago zuen oinarriaren %65eko kotizazio-oinarriarekin gutxienez, eta langileen %70a kontratu mugagabea duten langileak badira.

Erretiro partziala hautatzen duen langileak egiaztatu beharko du enpresan lan egin duela erretiratu baino lehenagoko sei urteetan eta 33 urtez kotizatu duela Gizarte Segurantzan.

Erretiro partzialean zehar, langilea altan egongo da enpresan lanaldi partzialeko lan-kontratu batekin, %20ko lanaldiarekin gutxienez eta lanaldiaren arabera kotizatzeko betebeharrarekin (enpresak zein langileak).

Erretiroari buruzko legeriaren luzapena, 27/2011 Legea baino lehenagokoa

2019. ekitaldian, 2013ko apirilaren 1a baino lehenago lan-harremana iraungi zaien langileek edo 2020ko urtarrilaren 1a baino lehenago iraungi edo eten zaien besteei, bai enplegu-erregulazioko espedienteetan hartutako erabakiengatik, bai enpresako hitzarmen edo akordioengatik, bai lehiaketa-prozeduretako erabakiengatik, betiere, 2013ko apirilaren 1a baino lehenago onartuak, sinatuak edo aitortuak badira, erretiroa izateko aukera izango dute onuragarrien zaien legedia oinarri; hau da, egungo legedia edo abuztuaren 1eko 27/2011 Legea baino lehenago indarrean zegoena aukera dezakete, baldin eta aipatu bi legedietako baldintzak betetzen badituzte.

Bi legedien artean desberdintasunak daude bai erretiroa izateko baldintzetan, bai pentsioa kalkulatzeko arauetan.

Hala ere, eskatzen den erretiro-modalitatea izateko (erretiro arrunta / erretiro aurreratua) bi legedietan ezartzen diren baldintzak betetzen baditu interesdunak, langileari onuragarrien zaion legediak ezartzen duen pentsioa aintzatetsiko dio erakunde kudeatzaileak, pentsioaren zenbatekoa kontuan hartuta eta interesdunak berak berariaz aukerarik egin gabe.  


Informazioa enpresa-ziurtagiriei buruz jaiotza eta adingabeen zaintzagatiko prestazioetarako

Jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioaren derrigorrezko eta/edo borondatezko atsedenaldia hastearen enpresa-ziurtagiria atsedenaldia hasten den datatik aurrera baino ezingo da igorri. Atsedenaldia hasi ez bada, ezingo da ziurtatu.

Aldi baterako ezintasunaren parteei buruzko araudiaren aldaketak

2023ko apirilaren 1etik aurrera, 1060/2022 Errege Dekretuan eta 2/ISM/2023 Aginduan sartutako berrikuntzak sartuko dira indarrean. Hauek dira berrikuntza aipagarrienak:

  • Langileak enpresarako zen aldi baterako ezintasunaren medikuaren agiriaren kopia jaso eta aurkeztu beharra kentzea.
  • Enpresek ez diote GSINi informazioa eman behar hurrengo berrespen eta alta parteetan. Baja-parteetan bakarrik bidali behar dituzte datu ekonomikoak GSINera.

Ohiko galderetan informazio gehiago lor dezakezu esteka honetan: FAQak


Jaiotzagatiko eta adingabea zaintzeagatiko prestazioa, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren arabera

Enpleguan eta okupazioan emakume eta gizonen arteko tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko neurri urgenteei buruzko martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege-Dekretuak prestazio berri bat sortu du: jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioa, eta amatasun eta aitatasunagatiko prestazioak ordeztu eta biltzen ditu.

Aldatu egiten da Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 7. artikuluan adierazten denez, jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazio berriaren ondorioetarako, administrazio publikoen zerbitzura dauden langile guztiak (funtzionarioak zein lan-kontratuko langileak) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan ezarritakoaren arabera arautuko dira.

Beraz, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua aplikatzen zaien langileentzat, jaiotzagatiko eta adingabea zaintzeagatiko prestazioak honako erregulazio hau du:

a) Ama biologikoak 16 asteko baimena izango du, eta horietatik 6 aste nahitaezkoak eta etengabeak izango dira, lanaldi osokoak, erditu eta berehala. Gainerako 10 asteak metatuta edo etenda hartu ahal izango dira, asteka, baldin eta bi gurasoek lan egiten badute, lanaldi osoan edo partzialean, nahitaezko aldia amaitzen denetik semeak edo alabak 12 hilabete bete arte. Atsedenaldia eteten bada, gutxienez 15 egun lehenago jakinarazi behar duzu.

b) Adopzioagatiko, harreragatiko edo adopzio-helburuko zaintzagatiko baimenak 16 asteko iraupena izango du, eta horietatik  6 aste nahitaezkoak eta etenik gabekoak izango dira, lanaldi osoan, ebazpen judizialaren edo administrazio-erabakiaren ondoren. Gainerako 10 asteak metatuta edo etenda hartu ahal izango dira, asteka, baldin eta bi gurasoek lan egiten badute lanaldi osoan edo partzialean, nahitaezko aldia amaitzen denetik semeak edo alabak 12 hilabete bete arte. Adoptatutako adingabea 12 hilabetetik gorakoa bada, 10 aste horiek etenik gabe hartuko dira.

Nazioarteko adopzioaren kasuan, gurasoek aldez aurretik joan behar badute, bi hilabetera arteko baimena hartzeko eskubidea izango dute, eta aldi horretan oinarrizko ordainsariak baino ez dituzte jasoko. Nolanahi ere, adopzio-, zaintza- edo harrera-baimena ebazpen judiziala edo administrazio-erabakia baino 4 aste lehenago hasi ahal izango da.

c) Ama biologikoa ez den gurasoak 16 asteko baimena izango du seme edo alaba baten jaiotzagatik, adopzio-helburuko zaintzagatik, harreragatik edo adopzioagatik. Aste horietatik, gertaera eragilearen ondorengo 6 asteak nahitaezkoak, etengabeak eta lanaldi osokoak izango dira. Gainerako 10 asteak metatuta edo etenda hartu ahal izango dira, lanaldi osoko edo partzialeko asteko aldietan, baldin eta bi gurasoek lan egiten badute, lanaldi osoan edo partzialean, ama biologikoarentzat nahitaezkoak diren sei asteak amaitzen direnetik edo jaiotzagatiko edo adopzioagatiko, adopzio-helburuko zaintzagatiko edo harreragatiko baimenak amaitu ondoren.

Kasu guztietan, baimena honako arrazoi hauengatik luzatuko da:

  • Aste 1 guraso bakoitzarentzat, seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, jaiotza, adopzio, edo familia-harrera anitza bada.
  • Aste 1 guraso bakoitzarentzat seme-alaba desgaitua bada.
  • Erditze goiztiarra eta erditzearen ondorengo ospitaleratzea, gehienez 13 astez (erditzearen kasuan soilik).

 

Prestazio berri hau indarrean jarriko da 2019ko apirilaren 1az gero jaiotza, adopzio, adoptatzeko helburuarekin egiten diren zaintza eta familia-harrera kasuetarako. Hala ere, pixkanaka aplikatzen ari da. a) eta b) puntuak osorik aplika daitezke indarrean sartzen direnetik. c) puntuan jasotako erregulazioa honela aplikatuko da 2019an:

Ama biologikoa ez den beste gurasoaren baimenak (jaiotza, adopzio-helburuko zaintza, harrera edo adopzioa) 8 asteko iraupena izango du.  Aste horietatik, gertaera eragilearen ondorengo 2 asteak nahitaezkoak, etengabeak eta lanaldi osokoak izango dira. Gainerako 6 asteak metatuta edo etenda hartu ahal izango dira, lanaldi osoko edo partzialeko asteko aldietan, baldin eta bi gurasoek lan egiten badute, lanaldi osoan edo partzialean, ama biologikoarentzat nahitaezkoak diren sei asteak amaitzen direnetik edo jaiotzagatiko edo adopzioagatiko, adopzio-helburuko zaintzagatiko edo harreragatiko baimenak amaitu ondoren.

Zerikusia duen informazioa
Complementary Content
${loading}