Erregimen Orokorra

Babestutako egoera

Babes-egoeratzat jotzen da gurasoek, adopzio-hartzaileek edo  adoptatu aurreko  elkarbizitzarako zaintza ordezkatzen duen familia-hartzaileek edo hartzaile iraunkorrek egindako lanaldi murrizketa, soldataren jaitsiera proportzionalarekin, biek lan egiten badute, uztailaren 29ko 1148/2011 RDaren eranskinaren zerrendan jasotzen den bestelako gaixotasuna duen ardurapeko adingabea zaintzeko, arreta zuzena, jarraitu eta iraunkorra eskatzen duen iraupen luzeko  ospitaleratzea ekartzen badu,  gaixotasunaren tratamendu jarraitua egiteko.

Halaber, iraupen luzeko ospitaleratzetzat hartzen da tratamendu medikoa jarraitu behar badu, edo diagnostikoa egindako eta gaixotasun larriarengatik ospitaleratuta egonda, adingabea etxea zaindu behar badu. 

Babes-egoera egiaztatzeko, baita arreta eta diagnostikoa zerbitzu mediko pribatuek  egin duten kasuetan ere, adingabearen arretaz arduratzen den |SPSko edo Autonomia-erkidegoko administrazio-organo sanitarioko medikuak betetako aitorpenaren bidez egingo da. Adingabearen minbiziaren edo gaixotasun larriaren diagnostikoa eta tratamendua zerbitzu mediku pribauten bidez egin denean, adingabearen arretaz arduratutako zentroko medikuak ere aitorpena betetzea eskatuko da.

Halaber, babes-ekintzat jotzen da, familia-adopzio eta -harrera kasuetarako ezarritako baldintza beretan, adingabearen gaineko babesa sortzea, pertsona fisikoa izendatuz, tutorea, legedi zibilaren arabera, adingabea adoptatu ezin zuen senidea bada.

Minbizia edo gaixotasun larria duen adingabea berriro gaixotzen bada, ez da berriz ospitaleratu behar izango. Hala ere, beste aitorpen mediku baten bidez, egiaztatu beharko du, diagnostikoa eginda eta ospitaleratuta,  adingabeak tratamendu medikoa jarraitu behar duela, eta baita gurasoen, adopzio-hartzailearen edo hartzailearen zainketa zuzen, jarraitu eta iraunkorra ere. 

Eragileak

Onuradunaren seme-alabak edo hark bere gain hartutako adingabeak, betiere:

  • 18 urtetik beherakoak badira.
  • Minbizia edo iraupen luzeko ospitaleratzea eskatzen duen gaixotasun larri bat badute.
  • Eta, gainera, gurasoen, adopzio-hartzaileen edo adopzio aurreko hartzaileen zuzeneko zainketa, iraunkorra eta etengabea behar badute.

Onuradunak / Baldintzak

Onuradunak izango dira besteren konturako edo bere konturako langileak eta antzekoak, edozein dela haien sexua, betiere:

  • Lanaldia, gutxienez, % 50 murrizten badute iraupenean. Laguntza, langileek izaten duten lanaldiak duen murrizketa-ehunekoaren proportzioan onartuko da.

    Laguntza jasotzeko, lanaldi-murrizketaren ehunekoa, langile bera edo antzekoa egiten duen enpresa eta lantoki bereko lanaldi oso konparagarrian duen langile baten lanaldiari dagokio, eta bestelako lanaldi murrizketarik kontuan hartu gabe zenbatuko da, hala dagokionean, adingabeen edo senideen legezko zainketa arrazoiengatik edo bestelako arrazoi batengatik langileen gozatzen dituztenak.

    Lanaldi partzialean kontratatutako langileen kasuan ez du laguntza jasotzeko eskubiderik izango, lanaldi partzialaren benetako iraupena lanaldi osoko langile baten lanaldiaren % 25a bera edo hori baino txikiagoa bada. Hala ere, langileak lanaldi partzialeko bi kontratu edo gehiago izango balitu, lanadi eraginkorrak batu egingo dira, aipatutako muga zehazteko.
  • Afiliatuta eta alta egoeran badaude Gizarte Segurantzaren erregimenen batean.

    Familia-unitate bakoitzaren barruan, gurasoek, adopzio-hartzaileek edo hartzaileek, Gizarte Segurantzaren erregimen publikoren batean afiliatuta edo alta-egoeran daudela egiaztatu behar dute, edo batek bakarrik, bestea, lanbide-jarduerari begiratuta, dagokion elkargo profesionalak ezarritako gizarte-aurreikuspeneko mutualitateari derrigorrez atxikita badago. 

    Baldintza hori betetzat hartuko da prestazioaren onuraduna ez den adingabearen gurasoak, adopzio-hartzaileak edo hartzaileak, hitzarmen berezi bat sinatuta badu Gizarte Segurantzaren Sisteman, Gizarte Segurantzako nazioarteko tresnarik ez dagoen herrialde batean lan-jarduera egiteagatik.

  • Eskatutako kotizazio-aldia egiaztatzea kasu bakoitzean:
     
    • Lanaldi murrizketa hasten duten egunean, 21 urtetik beherakoak badira: Ez zaie eskatzen kotizazio denborarik.
    • 21 urte beteta badituzte eta 26 urtetik beherakoak badira lanaldi murrizketa hasten duten egunean: 90 egun kotizatuta, egun horren aurreko 7 urteen barruan. Aipatutako baldintza betetzat hartuko da, lan-bizitzean zehar 180 egun kotizatuta egiaztatzen baditu, adierazitako egunaren aurretik.
    • 26 urte beteta badituzte lanaldi murrizketa hasten duten egunean: 180 egun egun horren aurreko 7 urteen barruan. Aipatutako baldintza betetzat hartuko da, lan-bizitzean zehar 360 egun kotizatuta egiaztatzen baditu, adierazitako egunaren aurretik.

Lanaldi partzialeko langileak badira, lanaldi murrizketa hasi aurreko denbora-tartea, non eskatutako gutxieneko kotizazio-aldia egon behar baitu, langileak egindako lanaldiaren eta dagokion jardueraren ohiko lanaldiaren artean dagoen alderantzizko proportzioan handituko da, tarte horretan, ohikoaren azpitik egondako lanaldia egin badu.

  • Langileen zuzeneko erantzukizuna diren kuoten ordainketak eginak izatea, nahiz eta prestazioa aitortu, kotizazioen elkarrekiko zenbaketaren ondorioz, besteren konturako langileen erregimenean.

    Ondorio horietarako, aplikatuko den mekanismoa abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 |artikuluan aurreikusitako ordaintzera gonbidatzeko mekanismoa aplikatuko da, edozein dela ere interesdunaren Gizarte Segurantzako erregimena, prestazioa jasotzeko edo sorrarazteko unean. 
  • Enplegu-aniztasuneko egoeretan, laguntzaren onarpena, enpleguen lanaldiaren guztizkoak izaten duen murrizketa-ehunekoaren proportzioan egingo da.
  • Enplegu-aniztasuneko egoeretan, beharrezko baldintzak betetzen dituen Gizarte Segurtasuneko erregimen guztietako diru-laguntzak jaso ahal izango dira.

    Erregimen bateko diru-laguntzak bakarrik jasotzeko baldintzak egiaztatzen badituzte, diru-laguntza bakarra onartuko da, eta erregimen horretarako ordaindu diren kotizazioak bakarrik hartuko dira kontuan.

    Eskubidea lortzeko baldintzak ez badira erregimen baterako ere ez betetzen, guztietan kotizatutakoa batuko da, gainjartzen ez direnean, eta kotizazio-egun gehien dituen erregimeneko diru-laguntza emango da.

Pertsona onuraduna zehaztea

  • Gurasoek, adopzio-hartzaileek edo hartzaileek eskubidea jasotzeko eskubidea badute, bietako bati bakarrik onartuko zaio.

  • Banantze judizial, baliogabetasun edo dibortzio kasuetan, bi gurasoek, adopzio-hartzaileek edo hartzaileek laguntza jasotzeko eskubidea balute, elkar adostutako pertsonaren alde onar daiteke. Akordiorik eta berariazko aurreikuspen judizialik ez balego, onuradun baldintza emango zaio adingabearen babesa ematen zaionari, eta partekatua bada, lehendabizi eskatzen duenari. Paragrafo honetan zehaztutakoa enkontzaren antzeko afektibitate harremanetan oinarritutako familia-unitatearen haustura kasuetan aplikatuko da.

  • Bi gurasoek, adopzio-hartzaileek edo hartzaileek, ezarritako baldintzak betetzen badituzte, bien eta enpresen arteko akordioaren bidez, laguntza txandaka dezakete beraien artean, hilabetetik gorako aldietan. Kasu horretan, laguntza etengo da beste gurasoari, adopzio-hartzaileari edo hartzaileari beste laguntza bat onartzen zaionean.

    Prestazioa jasotzen txandakatzeko akordioa, edozein unetan eska daiteke prestazioak irauten duen bitartean.

Eskubidea martxan jartzea / Iraupena

Eskubidea hasiko da lanaldi-murrizketa hasten duen egunean, betiere eskaera, murrizketa gertatu zen egunetik 3 hilabetera egin badu. Epe hori igarotakoan, laguntzaren eragin ekonomikoek, gehienez, 3 hileko atzeraeragina izango dute.

Laguntza, hasiera batean, 1 hilabetekoa izango da, eta beste 2 hilabetez luza daiteke adingabeak zainketa zuzena, etengabea eta iraunkorra behar badu. Behar hori egiaztatzeko, Osasun Zerbitzu Publikoaren (OZP) medikuaren edo dagokion autonomia-erkidegoko administrazioko osasun-organoaren (edo INGESA Ceuta eta Melillan) deklarazioa aurkeztuko da, adingabeak 18 urte bete arte.

Adingabeak, xede horretarako aitorpen medikoan egiaztatzen denaren arabera, 2 hilabete baino gutxiagotan zainketa zuzen, jarraitu eta iraunkorra behar badu, txosten horretan jasotzen den aldi jakinerako onartuko zaio laguntza.

Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa

  • Prestazioa, egunero sortzen den kontingentzi profesionalek sortutako aldi baterako ezintasuneko (ABE) prestaziorako ezarrita dagoen oinarri arautzailearen (OA) % 100ekoaren baliokidea den laguntza edo, hala badagokio, kontingentzia arruntek sortutakoa, izango da, kontingentzia profesionalen estalduraren bidez eta lanaldiaren murrizketaren arabera hartu ez bada.

Langileak, prestazioa onartu behar duen erregimenean AEB kontingentzia estalita ez badu, kontingentzia arruntengatiko kotizazio-oinarria izango da OA.

OA, dagozkion kotizazio-oinarrien aldi berean aldatu eta eguneratuko da.

  • Lanaldi partzialean kontratatutako langileen kasuan, laguntzaren eguneko OA hau izango da: enpresan, lanaldi-murrizketaren hasiera dataren aurreko 3 hiletan egiaztatutako kotizazio-oinarriak zati aldi horretako egun natural kopurua. Oinarri horri, dagokion lanaldi-murrizketaren ehunekoa aplikatuko zaio.

    Enpresan, antzinatasuna txikiagoa bada, OA hau izango da: egiaztatutako kotizazio-oinarriak zati aldi horretako egun natural kopurua.
  • Enplegu-aniztasun egoeran, OAren ondorioetarako, enpresa edo jarduera bakoitzari dagozkion kotizazio-oinarriako kontuan harutko dira, eta kotizazio-ondorioetarako ezarritako gehieneko muga aplikatuko da.

Eskubidea etetea edo iraungitzea

Laguntza eten egingo da:

  • ABE egoeretan, amatasun edo aitatasunagatiko atseden-aldietan, haurdunaldi eta edoskitze naturalean zehar dauden arrisku-kasuetan, eta, oro har, minbizia edo bestelako gaixotasun larria duten adingabeak zaintzeagatiko lanaldi murrizketaz gain, lan-harremana eteteko beste arrazoi batekin batera gertatzen bada.

    Osasun-arrazoiak direla eta, adingabea ardurapean zuen pertsonak ezin badu artatu eta ABE egoeran edo seme-alaba jaiotzeagatik derrigorrezko amatasun-atseden aldian badago, beste gurasoari, adopzio-hartzaileari edo hartzaileari laguntza berria onartu ahalko zaio; betiere, laguntzarako eskubidea izateko baldintzak betetzen baditu.
  • Gurasoen, adopzio-hartzaileen edo hartzaileen artean txandaka jasotzen badute laguntza, eten egingo da beste guraso, adopzio-hartzaile edo hartzaileari laguntza onartzean aintzatetsia duen pertsonarena.  

Laguntza jasotzeari utziko dio:

  • Lanera guztiz itzultzeagatik edo onuradunaren lan-jarduera guztiz hasteagatik, adingabeak zaintzeagatiko lanaldiaren murrizketari utziz, edozein dela uzte horren arrazoia.
  • Adingabearen zainketa zuzena, jarraitua eta iraunkorraren beharra desagertzeagatik, osasun-egoera hobetu delako edo alta medikoa jaso duelako, Osasun Zerbitzu Publikoaren (OSP) txostenaren edo dagokion adingabearen osasun-laguntzaz arduratzen den autonomia-erkidegoko administrazioko osasun-egoeraren txostenaren arabera.
  • Adingabearen gurasoetako batek, adopzio-hartzaileek edo hartzaileek lan-jarduerari uzten badiote, berriz hastean, onuradunak, eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen badu eta adingabeak, zainketa zuzen, jarraitu eta iraunkorra behar badu oraindik kontuan hartuta.
  • Adingabeak 18 urte betetzen baditu.
  • Adingabea hiltzen bada.
  • Prestazioaren onuraduna hiltzen bada.

Onuradunek dagokion erakunde kudeatzaileari edo mutuari diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen edo kentzen dion edozein egoera jakinarazi beharko dizkiote, derrigorrez.

Edozein unetan, dagokion erakunde kudeatzaileak edo mutuak beharrezko jarduerak egin ditzake, laguntzaren hartzaileek, hura onartzeko eskatutako baldintzak betetzen jarraitzen dutela egiaztatzeko.

Kudeaketa / Ordainketa

Prestaziaoren kudeaketaz  arduratuko da:

  • Dagokion erakunde kudeatzaileak edo Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileak, langilearen kontingentzia profesionalak estaltzen dituena.
  • Ez badu laneko arriskuen estaldurarik , erakunde kudeatzaileak edo kontingentzia arrutengatiko ABEren estaldura bere gain hartzen duen mutuak izango du eskumena.
  • Prestazio ekonomikoa onartzen den Gizarte Segurantzaren erregimenean, langileak ABEren estaldura ez badu aukeratu, Gizarte Segurantzaren dagokion erakunde kudeatzaileari egokituko zaio kudeaketa.

Laguntzaren ordainketa erakunde kudeatzaileak edo dagokion mutuak egingo du, prestazioaren eragin ekonomikoak hasten diren egunean, amaitutako hilabeteka.

Ordainketaren erantzukizunak, formalizatutako lotzeko eta estaltzeko dokumentuaren mugaegunera arte jarraituko du. Mugaegunaren datan kontingentzia profesionalak edo komunak estaltzen dituen erakundearen aldaketa gertatzen bada, erakunde berriak hartu du bere gain ordainketa, 12 hiletan eta ondorengoetan, hala dagokionean, estaldura horrekin jarraitzen duen bitartean.

Lanaldi partzialean kontratatutako langileen kasuan, laguntzaren sortzapena egun naturalen araberakoa izango da, nahiz eta ordainketa hilero egin.

[Enpresaburuak Gizarte Segurantzan bere kargurako egindako kotizazioari dagozkion ekarpenak eta hala izanez gero bilketa bateratuaren kontzeptuak baino ez ditu ordaindu beharko].

Eskubidearen aitorpena

Prestazio-eskaera:

Subsidioa onartzeko prozedura langilearen eskaeraren bidez hasiko da. Bizitokia duen probintziako erakunde kudeatzailearen eskumeneko zuzendaritza probintzialean edo dagokion Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzailean egin beharko du.

Eskaerak egiteko, dagokion erakunde kudeatzaileak edo Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileak xede horretarako onartutako ereduen bidez egingo dira, eta administrazio publikoen eta administrazio-prozedura erkidearen erregimen juridikoari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. artikuluak ezarritako datuak jaso beharko ditu (azaroaren 27ko BOE).

Eskaerarekin batera, han adierazten diren agiriak ere egiaztatu, edo hala dagokionean, ekarri behar dituzte. 

Ebazpena eta jakinarazpena:

Aurkeztutako datuak eta agiriak ikusita, eta behin baldintza formal, gertaera eta laguntza lortzeko eskatutako baldintza guztiak egiaztatuta, dagokion erakunde kudeatzaileak edo mutuak berariazko ebazpena egingo du. Horrela, 30 eguneko epean jakinaraziko du, eskaera jaso denetik zenbatzen hasita, prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea onartu ala ezeztatu duen.

Aurreko paragrafoan aipatutako 30 eguneko epea igarotakoan, berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, eskaera ezeztatutzat hartuko da, LGSSren testu bateginaren hogeita bosgarren xedapen gehigarriaren 2. atalaren arabera.

Erakunde kudeatzaileak edo mutuak egindako berariazko edo ustezko ebazpenen kontra helegitea aurkez daiteke, gizarte-jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 71. artikuluan aurreikusitako moduan. 

Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak

(Konpultsatzeko kopia edo fotokopia konpultsatua erantsita daraman jatorrizkoa aurkeztu beharko dira; nortasun agirientzat jatorrizkoa erakustea nahikoa izango da)

KASU GUZTIETAN:

  • Interesdunen nortasun-agiriak (baita eragilearena ere 14 urte baditu), indarreko dokumentazio honen bidez:
    • Espainiarrek: Nortasun agiri nazionala (DNI).
    • 2. Atzerritarrek: Pasaportea edo jatorrizko herrialdean indarrean den nortasun-agiria eta NIE (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) AEAT eskatutakoa, ordainketetarako.
  • Enpresaren ziurtagiria, non langilearen kontingentzia profesionalengatik, edo hala dagokionean, kontingentzia arruntengatik, kotizazio-oinarriaren zenbatekoa jasotzen den, lanaldi mrurizketa hasten den egunaren aurreko hilabeteean, eta hala badagokio, egun horren aurreko urtean zehar ordaindutako aldizkakoa ez den laguntza kopurua.
  • Enpresaren ziurtagiria, Langileen Estatutuaren 37,5 artikuluaren 3. paragrafoan aurreikusitako langilearen lanaldi-murrizketaren hasiera-dataren gainean, lanaldi murrizketa hori finkatuta geratu den ehunekoa adierazita. 
  • Kotizazioari dagokion dokumentazioa:
    • Artista eta Zezenketetako profesionalentzat: Jardueren aitorpena eta TGSS aurkeztu ez diren jardueren ziurtagiriak.
    • Kuotak ordaindu behar duten langileak: Azken bi hilabeteetako kuoten ordainagiriak.
  • Etxeko langile finkoentzat, langilearen benetako lanaldi-murrizketari buruzko familiaren arduradunaren aitorpena ekarriko da.
  • Osasun Zerbitzu Publikoaren aitorpena. Ziurtagiri horretan, adingabeak minbizia edo iraupen luzeko ospitaleratzea eskatzen duen bestelako gaixotasun larria duela jasoko da. Horrez gain, ospitaleratzearen gutxigorabeherako iraupena eta adingabeak, ospitaletik kanpo, gaixotasunaren tratamendu jarraitua behar duen eta haren gutxigorabeherako iraupena ere adieraziko dira.
  • Familia-liburua edo hura egon ezean, seme-alabak Erregistro Zibilean izena eman duten ziurtagiria edo adopzioaren ebazpen judiziala.
  • Adoptatu aurreko familia-hartzea eman den ebazpen judizial edo administratiboa, edo hala badagokio, adingabearen babesa.

KUOTAK SARTZEAZ ARDURATZEN DIREN LANGILEEN KASUAN BAKARRIK (bere konturako langileak edo autonomoak eta antzekoak, eta aldizka lan egiten duten etxeko langileak):

  • Aitorpen bat aurkeztu beharko dute, lanbide-jardueraren murrizketaren ehunekoa berariaz adieraziz, 40 orduko asteko lanaldiarekin.

Beste dokumentu batzuk

  • Gurasoak elkarrekin ez badira bizitzen, eta akordiorik egon ezean jaso behar duten prestazioaren inguruan: adingabea noren ardurapean dagoen edo nork babesten duen egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Guraso bakarreko familien kasuan: Guraso bakarra dagoela adierazten duen familia-liburua edo bi guraso baldin badaude, horietako baten heriotza-ziurtagiria, edo bietako batek familia utzi duela aitortzen duen ebazpen judiziala.
  • Beste gurasoa Gizarte Segurantzaren Sistemaren barruan ez badago, hala badagokio, hauek aurkeztu beharko ditu:

    • Haren lantokiko langileen unitateak emandako ziurtagiria, Klase Pasiboen Sistemako lan-jarduera egiten duela adieraziz, edo
    • Dagokion Elkargo Profesionaleko ziurtagiria, jarduera profesionala bada.
  • BERE KONTURAKO LANGILE EDO LANGILE AUTONOMOENTZAT BAKARRIK: langile autonomoak murrizten duen lanaldi profesionalaren zatiari dagokion jardueraren egoeraren aitorpena.
  • BESTE GURASOA FUNTZIONARIOA BADA BAKARRIK, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren (LPOE) apirilaren 12ko 7/2007 Legearen aplikazio-esparruan barne hartutako dagoena: bere lantokiko langile-unitateak egindako ziurtagiria, LPOE legea aplikatzen zaion, lege horren 49.e) artikuluan ezarritako baimena gozatzen duen eta zer administrazio-egoeran dagoen adieraziz.
Complementary Content
${loading}