Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kontzeptua

  • Ordaindutakoaren araberako modalitatean, ezintasun iraunkorra honakoa da: langileak, agindutako tratamendupean egon ostean, murriztapen anatomiko zein funtzional larriak azaltzen ditueneko egoera, baldin eta murriztapenen zehaztapen objektiboa egin badaiteke, behin betiko aurreikusten badira eta lanerako gaitasuna txikiagotzen edota ezerezten badute. Kalifikazio horretarako ez da oztopoa izango baliaezinaren lanerako gaitasuna leheneratzeko aukera, medikuek aukera hori zalantzagarritzat edota epe luzean gertatuko dela jotzen badute.

    Interesduna Gizarte Segurantzan afiliatu zeneko murriztapen anatomiko zein funtzionalak ez dira oztopo izango ezintasun iraunkorreko egoera aitortzeko, minusbaliotasuna duten pertsonak badira eta afiliazioaren ondoren murriztapenak larriagotu badira eta murriztapenek beraiek edota lesio zein patologia berriekin batera agertzeagatik afiliazio-unean interesdunak zuen lanerako gaitasuna txikiagotu edota ezereztu badute.
  • Ordaindutakoaren araberakoa ez den modalitatean, baliogabetasuna aitortzeko onargarriak izan daitezke behin betiko aurreikusten diren urritasun fisiko zein psikikoak, sortzetikoak izan zein ez izan, baldin eta jasaten dituztenen gaitasun fisiko, psikiko edota sentsoriala ezerezten edota aldatzen badute.
  • EI aldi baterako ezintasuneko egoeratik eragin beharko da, ABEri begira babesik ez dutenei dagokienean izan ezik; babesik eza horren arrazoiak izan daitezke: barnean hartzen ez duen altarekin parekatutako egoeran egotea, egoera bera gertatzen deneko besteren konturako langileen egoerarekin parekatutako batean egotea zein EIra ez-alta egoeratik heltzea.
Complementary Content
${loading}