Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Lekualdatutako langileak

Oro har, haien lana burutzen ari diren herrialdeko Gizarte Segurantzaren legeria jarraituko dute lekualdatutako langileek.  Hori bai, aldi baterako desplazamendua bada Espainiako Gizarte Segurantzako araudia manten dezakete, ondoren aipatutako termino eta baldintzetan:

Edozein nazionalitateko langileei aplikatzen zaie.

Hasierako Lekualdatzea

Espainiako enpresa batean jarduera  egiten duten eta enpresak aldi batez jarduera Estatu Batuetan egitera bidaltzen dituen besteren konturako langileentzat, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialean edo haren Administrazioetan dagokion lekualdaketaren ziurtagiria eskatuko da.

Norbere konturako langileek ezin dute atal honetan xedatutakoaz baliatu, 90 egun baino gehiagoko Estatu Batuetara egindako lekualdaketetan Espainiako Gizarte Segurantzaren legeria manten dezaten. Dena dela, bere eskaera "Bestelako salbuespenak" atalean ezarritakoaren arabera egin dezake.

Izapidetu beharreko inprimakia

Enpresak TA.300 ereduaren bidez, "Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazioaren Eskaera" egingo du, eta, horrekin batera, E/USA-1 inprimakia, "Legeria aplikagarriaren Ziurtagiria" aurkeztuko du, hiru aletan beteta.

Zuzendaritza Probintzialak edo dagokion Administrazioak igorritako inprimakiak egiaztatzen du langilea herrialde horretarako lekualdaketan Gizarte Segurantzako Espainiako legeriaren mende dagoela, eta ondorioz, Estatu Batuetako Gizarte Segurantzan kotizatzeaz salbuetsita dagoela.

Erregimen Orokorreko edo Autonomo diren artisten lekualdaketetarako, Estatu Batuetan biran dabiltzanean, herrialdeko jarduerak laurogeita hamar eguneko epea gainditzen ez duenean, E/USA-1A inprimakia igorriko da, aipatutako epea baino laburragoa den epean jarduera egiten dutenentzat esklusiboa.

Baimendu beharreko epea

Lekualdaketa gehienez bost urtekoa izango da.

Ohiko luzapena

Herrialde horretara egindako lekualdaketa hasieran aurreikusitako bost urte baino gehiagoz luzatu behar bada, baimendutako epea amaitu baino lehen (denbora nahikoarekin) enpresariak Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko luzapenaren eskaria bideratu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusian.

Izapidetu beharreko inprimakia

Luzapenaren eskaera TA.300 ereduaren bitartez egin beharko da, "Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazioaren Eskaera", eta hari E/USA-1 inprimakia gehituko zaio. Aplikagarria den legeriaren ziurtagiria.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak, aurretiaz enplegu-emaileak eta langileak hitzartuta, E/USA-1 inprimaki bat igorriko du, Amerikako Gizarte Segurantzaren baimenaren beharrik gabe.

Baimendu beharreko epea

Luzapenerako gehieneko epealdia bi urtekoa da.

Bestelako Lekualdaketak


Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Erakunde eskudunak izango dira hauen inguruko lekualdaketak baimentzeko:

  • Espainian egoitza duten eta jarduera bi herrialdeetan garatzen duten aireko garraio enpresetako langile ibiltariak.
  • Espainiako bandera duten ontzietako tripulazioko kideak.

Baimena E/USA-1 ereduaren bidez igorriko da, "Legeria aplikagarriari dagokion Ziurtagiria". Enpresak, betetako inprimaki honen hiru aleez gain, |TA -300 eskaera aurkeztuko du.

Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusia.

Lekualdaketa hauetarako:

  • Estatu Batuetan Espainiako kontsul Bulegoetan edo Misio Diplomatikoetan edo Espainiako Gobernuaren mendeko beste Erakunde batzuetan jarduera garatzen duten espainiarrak.

Gizarte Segurantzaren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak, bidalketaren Erakunde Publikoak hala eskatuta, E/USA-1 inprimakia igorriko du

Beste salbuespen batzuk

Beste salbuespenezko kasu batzuen eskaeren izapideak Afiliazio, Kotizazio eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Orokorrean egin behar dira.

Enpresak edo norberaren konturako langileak TA.300 ereduaren bitartez egingo dute eskaera; "Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio Eskaera".

Estatu Batuetako Gizarte Segurantzak adostasuna ematen duen unean, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak E/USA.1 inprimakia igorriko du, langilea baimendutako epealdirako Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe dagoela egiaztatzen duena.

Komunikabideetako langileen inguruko eskaerak Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusian izapidetzen dira, eta hark E/USA.1 inprimakia igorriko du. Lekualdaketen gehieneko epea bederatzi urtekoa da.

Jarduera bi herrialdeetan egiten duten eta egoitza Espainian izateagatik Espainiako legeriaren mende dauden langileentzat Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak E/USA.1 inprimakia igorriko du beste herrialdera egindako lekualdaketetarako, denbora mugarik gabe, baina betiere Estatu Batuetan bizitokia izatera behartuta ez daudenean.

Complementary Content
${loading}