Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Informazio linguistikoa

Ongi etorri Gizarte Segurantzaren Web orrira. Hemen aurkituko dituzu une honetan dugun informazio eta dokumentu guztiak.

Gizarte Segurantzaren Webgune honen helburua ahalik eta pertsona gehienei iristea da eta, ondorioz, haren politika linguistikoa hiritarrei ahalik eta eduki gehienak itzulita eskaintzean oinarritzen da.

Gizarte Segurantzaren Webgunearen edukiak berehala eman behar direla eta, gazteleraz beti aurkituko dituzu. Horrez gain, eta aipaturiko helburua betetzeko, 2005 urteaz geroztik, beste sei hizkuntza hauetara itzulita ere aurki ditzakezu: lau hizkuntza koofizialak, ingelesa eta frantsesa.

Itzuli beharreko edukiak ugari dira eta aldika haietako asko eguneratu beharra dago. Ondorioz, hizkuntza horietan pixkanaka eskaintzen dira. Gizarte Segurantzaren Webgunearen xedea Guneko hizkuntza guztietan ahalik eta gehien eskaintzea da.

Badira zenbait eduki, "Araudia" izeneko atala, esaterako,-zeinetan Gizarte Segurantzaren funtzionamendu eta eskuduntasuneko arauak bildu diren- segurtasun juridikoa dela eta itzuli gabe uzten direnak eta Webgunean BOE bezala argitaratzen direnak.

Honela aukeratzen da hizkuntza:

Gaztelaniaz gain beste hizkuntza batzuetan arakatu ahal bada orrietan, web gunearen goiko eskuineko angeluan goitibeherakoa agertuko da, hizkuntza aukeratzeko. Honela agertzen da:

Aukera bakoitza sakatzean aukeratutako hizkuntzan egingo da nabigazioa saio osoan, edukiak itzulita baldin badaude. Aukeratutako hizkuntzara itzulita ez badago, hiritarrari gazteleraz ikusteko aukera emango zaio.

Complementary Content
${loading}