Osasun-laguntza

Nork jaso ahal du Gizarte Segurantzako osasun-laguntza?

Gizarte Segurantzaren osasun-laguntzako prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute, besteak beste:

  • Aseguratu moduan, langabezia-prestazioaren edo -laguntzaren hartzaile moduan hartzen diren langileak (afiliatuak eta alta egoeran daudenak edo altaren antzeko egoeran daudenak), pentsiodunak eta aldizkako prestazioak jasotzen dituztenak), eta, prestazioa eta langabezia-laguntza agortuta izanda, langabezia-egoeran daudenak.
  • Aurrekoen kargurako familiarteko edo antzekoak:
    • Ezkontidea edo afektibitate-harreman antzekoa duen pertsona, ofizialki izena emanda badago.
    • Aseguratuaren kontura dagoen ezkontide ohia, edo pentsio konpentsatzailerako eskubidea duena.
    • Haren ondorengoak eta antzeko pertsonak, 26 urtetik beherakoak, edo % 65eko edo hortik gorako ezgaitasuna badute eta izatezko hartuta badaude.
    Guztiek bete behar dituzte ondoko baldintzak:
    • Titularrarekin bizi izatea (bananduak eta dibortziatuak izan ezik) eta haien kargura egotea (ezkontidea eta izatezko bikotea izan ezik).
    • IPREM adierazlearen bikoitza baino gehiagoko errentak ez jasotzea.
    • Titulu ezberdinagatik prestazio honetarako eskubiderik ez izatea.
  • Nazionalitate espainiarra, Europar Batasuneko nahiz Europako Eremu Ekonomikoko kide den Estatu bateko nazionalitatea edota nazionalitate suitzarra duten eta Espainian bizi diren pertsonak, eta Espainian bizitzeko baimena indarrean duten atzerritarrak.
  • Hitzarmen Berezia sinatuta duten pertsonak.

Langile baten Gizarte Segurantzako kartillan onuradun bezala dagoenak, prestazio-sanitarioetarako titularrak dituen eskubide berberak ditu?

Oro har, prestazio-sanitarioek eduki bera dute aseguratuarentzat (langileak eta pentsiodunak) zein bere kargura dituen onuradunentzat, kontingentzia lan-istripua edo laneko gaixotasuna izan denean izan ezik; izan ere, kasu hauetan asistentzia konplexuagoa da (kirurgia plastikoa eta konpontzailea...).

Dibortziatutako langilea, ezkondu gabe bere bikotearekin bizi dena. Sar dezake bere bikotea onuradun Gizarte Segurantzako kartilan, oraindik bere emazte ohia bertan bada lan egiten ez duelako?

Oro har, eskatutako baldintzak betetzen badira, aseguratuaren ezkontidea ez izan arren, antzeko afektibitate-harremana duen eta ofizialki izena emanda dagoen pertsonak osasun-laguntza jasotzeko eskubidea du.

Pertsona hau onuradun sartzeak, ez du ustezko ezkontide ohiaren osasun-laguntzarako eskubidea aldatzen.

Complementary Content
${loading}