MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Osasun laguntza » Europako joan-etorriak » Europar Osasun Txartela (EOT)

Europar Osasun Txartela (EOT)


Europako Osasun Txartela (EOT) agiri pertsonal eta besterenezina da, eta eskubidea ematen du ikuspuntu medikotik beharrezkoak diren osasun zerbitzuak jasotzeko, Europako Eremu Ekonomikoan (1) edo Suitzan egindako aldi baterako egonaldietan. Aintzat hartuko da prestazioen izaera eta aurreikusitako egonaldiaren iraupena, helmuga herrialdeko legeriaren arabera, eta egonaldiaren arrazoia turismoa, jarduera profesionala edo ikasketak izanda ere.

Europako Osasun Txartelak (EOT) ez du balio joan-etorriaren helburua tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion formularioa igorri behar du, Osasun Zerbitzuaren aldeko txostena jaso ondoren. Bestalde, dokumentuak ez du balio zuk bizilekua beste Estatu kide batera aldatuz gero.

Kasu batzuetan osasun laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Herrialdeko asegurudunek dituzten baldintza berekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

Gehiago jakiteko, Interneteko helbide honetan begiratu: http://ec.europa.eu/social/



Espainiako legeriak eta Gizarte Segurantzako Erkidegoko Araudiak eskatzen dituzten baldintzak betetzen dituzten eskubideen titularrak eta haien ardurapean dauden onuradunak.

                              



Internetez, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bitartez (sede.seg-social.gob.es). Ez da beharrezkoa ziurtagiri digitala izatea zerbitzu hori erabiltzeko.

Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentroak (CAISS), aurretik hitzordua eskatuta hautatutako CAISSen, edota Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Probintzia zein Tokiko Zuzendaritzetan, osasun prestazioak esportatzeko eskubidea frogatzeko dokumentuak eman behar direnean.

EOT eskatzeko modua edozein dela ere, gehienez ere 10 eguneko epean bidaliko da Gizarte Segurantzaren Datu Basean gordeta dagoen helbidera. Horregatik, ezinbesteko baldintza da datu hori eguneratuta edukitzea, agiria ez baita inoiz eskura emango.

EOT igortzea posible ez denean edo lekualdatzea berehala gertatuko denean, EOTren Behin Behineko Ordezko Ziurtagiria eskatu ahalko duzu.

                              



Europako Osasun Txartelak (EOT) bi urtez balio du, eta iraungitze-data txartelak berak adieraziko du. Indarraldian EOT txartela erabili ahal izateko, hura jasotzeko momentuan erabiltzaileak zituen baldintzak mantendu beharko dira. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Garrantzitsua da Europako Eremu Ekonomikoko (1) edozein herrialdetara edo Suitzara joan aurretik EOT bat duzula egiaztatzea, eta itzultzeko aurreikusi duzun data haren indarraldiaren barruan sartzen dela. Hala ez bada, eskatu EOT berri bat zure egonaldian osasun estaldura ziurtatzeko.

(1) EOT onartzen duten herrialdeak:

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Suitza.


IGO



Copyright © Seguridad Social 2017. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra