Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Gutxienekoagatiko osagarriak

Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ekitaldi ekonomiko bakoitzerako ezarritako babesaren gutxieneko zenbatekora iristen ez diren klase pasiboen pentsioak zenbateko horretaraino osatu ahal izango dira, erregelamendu bidez zehaztutako moduan, baldin eta onuradunak Espainiako lurraldean bizi badira.

Osagarri ekonomikoaren zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu ekitaldi bakoitzean modalitate ez-kontributiboko erretiro- eta baliaezintasun-pentsioetarako ezarritako zenbatekoa, eta bateraezina izango da pentsiodunak aipatutako legean horretarako finkatutako urteko diru-sarrerak baino handiagoak jasotzearekin.

Bestalde, alarguntzagatiko pentsio ezin izango da gutxienekoetara osatu, pentsio horren zenbatekoa banantze- edo dibortzio-unean legokiokeen konpentsazio-pentsioaren baliokidea bada.

Osagarri ekonomikoak bateraezinak dira pentsiodunak lan-etekinak jasotzearekin, bere kontura edo besteren kontura, eta/edo kapitala, edo horien ordezko beste edozein etekin jasotzearekin (hala nola gainbalioak edo ondare-irabaziak), ordainsari guztien batura, osatu beharreko pentsioa alde batera utzita, 2025ean hau baino handiagoa denean:

  • Ardurapeko ezkontiderik edo pertsona bakarreko familia-unitaterik gabe: 9.193 euro urteko.
  • Ardurapeko ezkontidearekin: 10.723 euro urteko

Gutxienekoetarako osagarriaren ondorio ekonomikoek 2025eko urtarrilaren 1era arteko atzeraeragina izango dute, edo pentsioa abiarazi zen egunera artekoa, data hori urtarrilaren 1a baino geroagokoa bada.

2025eko ekitaldian bermatutako hileko gutxieneko zenbatekoak, pentsio motaren arabera:

Pentsio mota Zenbatekoa €/ hil
Erretiroa, ardurapeko ezkontidearekin
1.127,60
Erretiroa, ardurapeko ezkontiderik gabe: pertsona bakarreko unitate ekonomikoa
874,40
Erretiroa, ardurapean ez dagoen ezkontidearekin
830,00
Alarguntza
874,40
Beste senide batzuei*
852,35/n

*Onuradun bat baino gehiago egonez gero, pentsio indibidualaren zenbatekoa kopuru hori jasotzaile-kopuruarekin zatitzearen emaitza izango da; onuradun bakoitzeko gutxieneko zenbatekoa hilean 267, 46 € hilean edo 525,80 izango da 18 urtetik beherako umezurtza bada eta % 65eko desgaitasuna edo handiagoa badu, betiere aipatutako diru-sarreren mugaren baldintza betetzen badu.

GUTXIENEKOETARAKO OSAGARRIEN ESKAERA:

Jaso beharreko pentsioa edo pentsio publikoen batura, behin errebalorizatuta, gutxieneko horiek baino txikiagoa denean, osagarri ekonomiko bat aitortzen da, interesdunak aldez aurretik eskatuta, pentsio mota bakoitzerako adierazitako gutxieneko zenbatekora iristeko.

Complementary Content
${loading}