Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Informazioa Brexit-i buruz

Brexitaren ondoren Europako Batasunaren eta Erresuma Batuaren artean Merkataritza eta Lankidetza, Informazioaren Segurtasun eta Lankidetza Nuklearreko Akordioek, aplikatzekoa den Gizarte Segurantzaren legediaren arloan, artikulu bat jasotzen dute, beste estatu bateko bandera-ontzietan ontziratutako langileen kasuan, 883/2004 (EE) Erregelamenduaren 11.4 artikuluaren oso antzekoa dena. Hona hemen artikulu horren edukia:


Titulu honen ondorioetarako, besteentzako jarduera edo norberaren konturako jarduera itsasontzi batean denean, ontziak daraman Estatu-kidearen banderari dagokion Estatu-kidean egindako jardueratzat hartuko da. Izan ere, itsasontzian besteen kontura lan egingo duen pertsonari,  ontziak Estatu-kidea denaren bandera duenean, eta hari ordaintzen dion enpresa edo pertsonaren egoitza edo helbidea beste Estatu-kide batean badago,  azken honen legedia aplikatuko zaio Estatu horretan bizi bada. Diru ordainketa justifikatuko duen enpresa edo pertsona enpresaria izango da lege horren aurrean.


Horrenbestez, kasuan kasuko akordioak indarrean sartzen direnetik aurrera, Britainia Handiko bandera-ontzi batean besteren kontura lan egiten duten langile espainiarrak Espainiako legediaren mende egongo dira, baldin eta egoitza edo helbidea Espainian duen enpresa edo pertsona batek ordaintzen badie eta Espainian bizi badira.


Itsas Osasunaren arloan, eta Brexitaren ondorioz Erresuma Batua Europako Batasunetik atera denez, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, Espainiako bandera-ontzi batean lan-jarduera bat egin nahi duten herritar britainiarrek itsasoratzeko mediku-azterketa bat eskatu nahi badute, Europako Batasuneko kide ez diren herrialdeetako herritarrei eta Europako Esparru Ekonomikoko Hitzarmenean sartuta ez dauden herrialdeetako herritarrei eskatzen zaizkien baldintzak bete beharko dituzte. Horrek esan nahi du atzerritarren nortasun-zenbakia, pasaportea edo egoitza-txartela, lan-baimena edo baimen baliokidea eta oinarrizko  prestakuntza-ikastaroa edo baliokidea gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko dituztela, STCW-78/95 Hitzarmenaren Prestakuntza Kodearen A-VI/1 atalaren arabera.


Gaur egun, Erresuma Batuko nazionalitateko 93 pertsona daude Itsasoko Langileentzako Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian afiliatuta, 54 langabezian eta 5 jarduera etenean.


Itsasoko Langileentzako Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziko afiliatu guztietatik, 312 altako langile Erresuma Batuko bandera duten 31 ontzitan ari dira lanean. Halaber, 25 langile daude Erresuma Batuko banderako 12 kirol- eta aisialdi-ontzitan engaiatuta.

Itsasoko Langileentzako Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko pentsiodunei dagokienez, Erresuma Batuko nazionalitatea duten 31 daude. Gehienak Espainian bizi dira, eta 70 pentsiodun Erresuma Batuan. Horietatik 66k Espainiako nazionalitatea dute.

Complementary Content
${loading}