Edoskitze naturala bitarteko arriskua
Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.
Prestazioak ondoko egoerak eragindako diru-sarrera galera betetzea du helburu: 9 hilabete azpiko adingabekoaren edoskitze naturala bitarteko arriskua dela eta, langileari lan-kontratua eteten zaionean, eta lanpostuz edo bere egoerarekin bateragarria den batera aldatu behar denean, aldaketa hau ezinezkoa denean edota egiaztatutako arrazoiengatik ezin denean eskatu.
Prestazio berri hau Gizarte Segurantzaren Sistemaren erregimen guztien babes-ekintzaren barne dago eta 07-03-24tik aurrera aitortu ahal izango da, nahiz eta erditzea aurretik gertatu, beti ere edoskitzaileak 9 hilabete bete ez baditu.