Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Onuradunak

  • Bilobak eta anai-arrebak, umezurtzak aita eta amaren aldetik, gizonak zein emakumeak, baldin eta heriotza-datan baldintza hauek betetzen badituzte:
    • 18 urtetik beherakoak izatea edo, adinekoak izatekotan, lanerako gaitasuna murriztuta izatea, ezintasun iraunkor absolutuan edo elbarritasun handian baloratutako ehunekoarekin.
    • 22 urtetik behera izatea, baldin eta irabazizko lan bat egiten ez badu edo, halakorik egitezkotan, urteko diru-sarrerek une oro indarrean dagoen urteko lanbide arteko gutxieneko soldataren %75eko muga gainditzen ez badute.
  • Ama eta amonak, alargunak, ezkongabeak, ezkonduak, 60 urte baino gehiagoko senar ezindua dutenak, eta judizialki bananduak edo dibortziatuak.
  • Aita eta aitonak, 60 urte beteta edo edozein lanetarako ezinduak.
  • Seme-alabak eta anai-arrebak, erretiroagatiko edo ezgaitasun iraunkorragatiko pentsiodunenak, biak bere kontribuzio-mailan, edo hiltzerakoan erretiroagatiko edo ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioa jasotzeko eskubidea aintzatesteko baldintzak betetzen zituzten langileenak (ezgaitasun iraunkorraren espedientea ebazteke zegoenean), 45 urte baino gehiagoko gizon edo emakumeak, baldin eta ezkongabeak, alargunak, judizialki bananduak edo dibortziatuak badira, betiere kausatzailea luze zaintzen zutela egiaztatzen badute.

Onuradun guztiek, gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Kausatzailearekin elkarbizi eta bere kontura bizi izatea hura hil baino 2 urte lehenago, edo hura hil baino lehen elkarbizitzako familiartekoaren heriotza datatik, berau aipatu epealdian gertatu bazen.
  • Pentsio publikorako eskubiderik ez izatea.
  • Biziraupenerako baliabiderik ez izatea, lanbide arteko gutxieneko soldataren pareko edo gutxiagoko diru-sarrerak izateagatik, eta elikagaiak emateko beharra eta aukera duten familiartekoak izateagatik.

Kode Zibilaren 142 eta 143 artikuluetan ezarritakoaren arabera, elikagaiak emateko betebeharra dute ezkontideek, aurrekoek eta ondorengoek; anai-arreben kasuan “bizitzarako ezinbesteko laguntza" bakarrik eman behar dute, beraz ez daude behartuta elikagaiak ematera.

Complementary Content
${loading}