Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Bateragarritasunak / Bateraezintasunak

Zurztasunagatiko pentsioa bateragarria da gertaera eragilearen ezkontide edo izatezko bikote izan denaren beste edozein lan errentarekin; baita, dagokionean, berak jaso dezakeen alarguntzagatiko pentsioarekin.

Zurztasun-pentsioa bateragarria da umezurtzak norbere edo besteren konturako lan bat egitearekin, edozein direla ere lan horretatik jasotzen dituen diru-sarrerak, baldin eta 21 urte baino gutxiago baditu edo lanerako gaitasuna ezintasun iraunkor absolutu edo ezintasun handi gisa baloratutako portzentaje batean murriztuta badu. Bestelako kasuetan, lortutako diru-sarrerak urteko zenbaketan LGSrako indarrean dagoen zenbatekoa baino txikiagoak direnean bakarrik izango da bateragarria, baita urteko zenbaketan ere (aparteko ordainsariak barne), horiek iraungitzeko ezarritako arrazoietako bat gertatu arte.

Aurrekoa aplikatuz, kontuan hartu behar da:

  • 21 urte bete aurretik pentsioa jasotzen ari bazen eta onuradunak besteren konturako edo bere konturako lana egiten bazuen, diru-sarrerek lanbide arteko gutxieneko soldataren % 100 gainditzen dutenean, pentsioa eten egingo da, eta adin hori betetzen den egunean izango ditu ondorioak.
  • Zurztasunagatiko pentsioa izateko eskubidea aitortutakoan, edo, hala balitz, hura luzatutakoan, bertan behera geratuko da 21 urte edo gehiagoko zurtz onuradunak norbere edo besteren kontura lanen bat egiten duenean, eta hari esker diru-sarrerak lortzen dituenean (kontuan hartuko dira Gizarte Segurantzaren ordainsariak eta prestazioak -langabezia, aldi baterako ezgaitasuna, haurdunaldiko arriskua, adingabearen jaiotza eta zaintza edo haurdunaldiko arriskua edo edoskitze naturalean edo horien ordezkoetan gertatutakoak), baldin eta urteko zenbaketan diru-sarrera horiek uneoro finkatzen den LGSren %100etik gorakoak direnean. Oro har, eteteko arrazoia gertatu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak eteteak.

Pentsioa jasotzea bateragarria da sektore publikoko lanpostu bat betetzearekin, sektore pribatuko baldintza eta betebehar berberekin.

Zurztasun-pentsiorako eta erabateko zurztasun-kasuetarako aurreikusitako gehikuntzarako eskubidea mantendu ahal izango da emakumearen aurkako indarkeriaren ondorioz hildako kausatzailearen seme-alabak adoptatzen direnean, baldin eta bizikidetza-unitateko errendimenduak, kideen kopuruarekin zatituta, adoptatutako umezurtzak barne, ez badira, urteko zenbaketan, une bakoitzean indarrean dagoen LGSren % 75 baino handiagoak, aparteko ordainsarien zati proportzionala kanpo utzita. Muga hori gaindituz gero, pentsioa eta aipatutako igoera jasotzeko eskubidea eten egingo da.

Era berean, pentsioa eragin duen pertsona emakumearen aurkako indarkeriagatik hil bada eta heriotzaren eragilea ez bada bere seme-alaben gurasoa, zurztasun-pentsioa jasotzeko eskubidea aitortuko zaio, dagokion gehikuntzarekin, baldin eta osatzen duten bizikidetza-unitatearen etekinek ez badute gainditzen aurreko lerrokadan ezarritako ehuneko bera. Bestela, prestazioa jasotzeko eskubidea eten egingo da.

Aurreko kasuetan, etendurak ondorioak izango ditu etetea eragin duen arrazoia gertatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Oro har, araubide bereko pentsioek ez dute bat egiten, onuradun bakar bat denean, legeak edo arauak kontrakoa aipatu izan ezik. Bateraezinak badira, bi edo pentsio gehiagorako eskubidea duenak bat aukeratuko du.

Ezgaitasun iraunkorragatiko/erretiroagatiko pentsioarekin:

  • Zurztasunagatiko pentsiorako eskubidea duten zurtzek, laneko gaitasuna murriztua baldin badute ezintasun iraunkor absolutu graduan edota elbarritasun handiko graduan baloratutako portzentajean, eta ezintasun horren ondorioz Gizarte Segurantzatik beste pentsio bat jasotzen badute, hauetariko bat hautatu beharko dute.
  • Zurtza lan egiteko ezindua denean 18 urte baino gutxiagorekin, jasotzen ari zen zurztasunagatiko pentsioa bateragarria izango da hark eragin dezakeen ezgaitasun iraunkorrarekin, 18 urte bete ondoren, zurztazunagatiko pentsioa eragin zuten lesioak ez diren beste lesioen ondorioz denean, edo norberaren edo besteen kontura egindako lanaren ondoriozko erretiroagatiko pentsioarekin.

Alarguntzagatiko pentsioarekin:

Ezkondu den zurtz ezinduak jasotzen duen zurztasunagatiko pentsioa, beranduago hartzeko eskubide izango dezakeen alarguntzagatiko pentsioarekin bateraezina izango da, eta beraz hauetariko bat hautatu beharko du.

Zurztasunagatiko pentsioarekin:

  • Bateragarriak dira gurasoetako bakoitzak sortutako zurztasunagatiko pentsioak, araubide berekoak izan arren, hala ere, bat bakarrik handitu ahal izango da alarguntza-ehunekoarekin.
  • Eragilea ez balego altan edo altaren egoera baliokidean heriotza datan, bateraezina izango da beste zurztasunagatiko pentsio bat aitortzearekin, edozein dela ere Gizarte Segurantzako erregimena; erregimen bakoitzean akreditatutako kotizazioak gutxienez 15 urtez gainjartzen badira salbu.
Complementary Content
${loading}