Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Erretiro malgua

Aplikazio esparrua

Aplikatuko zaie Gizarte Segurantzako Erregimen guztiei,  Estatuko Funtzionario Zibilen  Erregimen Bereziak, Indar Armatuenak eta Jusitzia Administrazioko langileei izan ezik. .

Kontzeptua

  • Erretiro egoera malgutzat hartzen da erretiroagatiko pentsioa, eragin ondoren, lanaldi partzialeko kontratu batekin bateragarri egiteko aukera, |LEaren 12.6 artikuluan aipaturiko lanaldi mugen baitan, pentsioa konpara daitekeen lanaldi osoko langile bati dagokionarekin alderatuta pentsiodunaren lanaldiari aplikagarri zaion murrizketaren alderantzizko proportzioan txikituta.
  • Ondorio horietarako, "konpara daitekeen lanaldi osoko langile"-tzat hartzen da enpresa eta lantoki bereko lanaldi osoko langile bat, lan kontratu mota bera duena eta lan berdina edo antzekoa egiten duena. Enpresan ez badago konpara daitekeen lanaldi osoko langilerik, aplikagarri den hitzarmen kolektiboan aurreikusitako lanaldi osoko jarduna edo, bestela, legezko gehienezko jarduna hartuko da kontuan.
  • 2013-03-17tik aurrera, lanaldia murrizteko muga gutxienez % 25etik hasi eta gehienez % 50era bitartekoa izango da. Horrenbestez, erretirodunak lanaldi osoko jardunaren % 75 eta % 50 bitarteko lanaldia egin behar du.

Jardueren jakinarazpena / Etenaldi partziala / Ondorioak

  • Erretiro pentsiodunak, lanaldi partzialeko kontratuaren bidezko jarduerei ekin aurretik, dagokion Erakundeari egoera horren berri eman beharko dio.
    • Jaso beharreko pentsioaren zenbatekoa murriztuko da pentsiodunak burutzen duen lanaldia handitzen den heinean, konpara daitekeen lanaldi osoko langile bati dagokionez.

    • Pentsioaren zenbatekoaren beherapenak ondorioak izango ditu jarduerei ekiten dien egunean.

    • Aipatutako baldintzen arabera jakinarazpena ez egiteak honako ondorioak izango ditu:
      • Pentsioa ez da behar bezala jasoko, lanaldi partzialeko jardueraren zenbatekoari dagokionez, dena delako jarduerei ekiten zaien egunetik.

      • Bidegabe jasotakoa itzuli egin beharko da, jarri beharreko zigorrak alde batera utzi gabe, gizarte esparruko zigorren eta isunen Legean ezarritakoari jarraiki.

      Bateragarritasuna / Bateraezintasun

      • Erretiro malguko pentsioak bat egingo du garatutako jarduerari egoki dakizkiookeen ezintasun iraunkorreko pentsioekin, erretiroko pentsioa aitortu ondoren, horiek sortzen diren Erregimena edozein delarik ere.
      • Erretiro malguko pentsioa jasotzeko aukerak bat egingo du  lanaldi partzialean  burutako jarduerak eratorritako aldi baterako ezintasuneko edo amatasuneko prestazioekin.

      Jardueren etetea / Ondorioak / Pentsioak berriro kalkulatzea

      Erretiro pentsioa aldi baterako eten den bitartean burututako jardueren kotizazioek ondorioak izango dituzte pentsioa hobetzeko, lana uzten denetik aurrera.

      Ondorio hauetarako, Erakunde kudeatzaile eskudunari jarduerak egiteari utzi zaiola jakinarazi ondoren, berriro jasoko da erretiro pentsioaren zenbateko guztia,   zenbatekoa kalkulatuta, ondorengo arauei jarraiki:

      • Oinarri arautzailea berriro kalkulatuko da, kotizazio berriak kalkulatuz eta jarduera eten denean indarrean zeuden arauak aplikatuz, salbuespen batekin: arau honetan ezarritakoa aplikatzean, aurreko oinarri arautzailea murrizten bada izan ezik, Horrelakoetan, azken oinarria mantenduko da. Horretaz gain, pentsioaren zenbatekoari aplikatuko zaizkio oinarri arautzailea zehaztu zenetik lana utzi arte bitarteko aldian sortutako balio handitzeak.
      • Egindako kotizazioak, erretiro pentsioaren zenbatekoa murriztu ondoren:
        • Oinarri arautzaileari aplikatu beharreko ehunekoa aldatuko da, egiaztatutako kotizazio aldi berriaren arabera.

        • Ondorioak izango dituzte, murrizteko edo dagokionean desagerrarazteko aurreko erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea sortzen zenean aplikatu zen koefiziente murriztailea, mutualista izaera izateagatik edo ez izateagatik.

        • Langilea hilko balitz, erretiro malguaren aldian, dagozkion heriotza edo biziraupen prestazioak kalkulatzeko, onuradunek aukeran izango dituzte ondorengo egoeretan kalkulatzen diren horiek:
          • Eragilearen aktibo egoeratik.

          • Edo, dagokionean, pentsiodunaren egoeratik. Horrelakoetan, oinarri arautzaile gisa hartuko da erretiro pentsioa ezartzeko erabili zena, dagokion oinarri arautzailea zehaztu zenean sortutako balio goratzeak aplikatuz.

          Beste ondorio batzuk

          Erretiro malgua jasotzen den bitartean, horren titularrek pentsiodun izaera izango dute, osasun prestazioak aitortzeko eta jasotzeko.

          Complementary Content
          ${loading}