Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Bateragarritasunak / Bateraezintasunak / Iraungipena

Bateragarritasunak

Erretiro partzialeko pentsioa honako hauekin bateragarria izango da:

  • Enpresan lanaldi partzialean lan egitearekin, eta, kasu horretan, erretiro partziala hartu aurretik, lanaldi partzialean egindako lanarekin, beti ere, lanaldia luzatzen ez denean Lanaldia luzatzen den kasuetan, erretiro partzialaren pentsioa kendu egingo da.
  • Beste enpresetan aurretik egindako lanak utzi eta erretiro partziala hartu ondoren hitzartutako denbora partzialeko lanekin, beti ere, ordura arte egindako lanaldia luzatzen ez denean. Lanaldia luzatzen den kasuetan, erretiro partzialaren pentsioa kendu egingo da.
  • Alarguntzako pentsio, langabeziagatik jasotako laguntza eta erretiro partziala hartu aurretik hitzartutako lanaldi partzialeko soldaten ordezko laguntzekin, aurreko paragrafoan adierazi diren zehaztapenetan, hurrengo atalean adierazten denarekin izan ezik.

Bateraezintasunak

Erretiro pentsio partziala honakoekin bateraezina izango da:

  • Ezintasun iraunkor absolutuko eta baliaezintasun handiko pentsioak.
  • Erretiro patziala ekarri duen kontratuaren ondorioz emandako lanerako ezintasun iraunkor osoko pentsioa.
  • Beste lanaldi partzialeko kontratuan burututako jarduerari dagokion erretiro pentsioa.

Iraungipena

Erretiro partzialeko pentsioa arrazoi hauengatik iraungitzen da:

  • Pentsioduna hiltzea.
  • Erretiro arrunta edo aurreratua aitortzea, legeak ezarritako edozein modalitateri jarraiki.
  • Bateraezintzat jotako ezintasun iraunkorreko pentsioa aitortzea.
  • Partzialki erretiratutakoak egiten duen lanaldi partzialeko kontratua iraungitzea, erretiro partzialarekin bateragarria den langabezia laguntza, edo bertan jasotzen zuen soldataren ordezko beste laguntzak jasotzeko eskubidea izatean izan ezik, kasu horietan, horiek amaitzen diren egunean iraungiko baita erretiro partziala.
  • Aurreko paragrafoan adierazitakoa ez da ezarriko bidegabetzat jotako lan kontratuak amaitzean, kasu horietan, erretiro partziala hartzeko eskubidea mantenduko da, enpresari legalki ezarritako betebeharrei kalterik egin gabe.

Complementary Content
${loading}