Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Beste estatu kide batean programatutako tratamendu medikoa

  • 883/2004 eta 987/2009 Europako Erkidegoko Erregelamenduak aplikatuz, baldintza jakinbatzuen pean , eskubidea izan dezake tratamendu mediko programatua jasotzeko EBko beste estatu batean, Europako Esparru Ekonomikoan edo Suitzan. Baldintza nagusia da tratamendua interesduna bizi den estatuan aurreikusitako prestazioen artean egotea eta, bere osasun egoera eta gaixotasunaren bilakaera kontuan hartuta, ikuspuntu medikotik justifika daitekeen epean ezin ematea. Tratamendu hori aldez aurretik baimendu behar da, eta E-112-ES (S2) inprimakiaren bidez jaso behar den herrialdeko osasun-erakundean egiaztatzen da.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011/24/EB Zuzentaraua, 11/03/09koa, mugaz gaindiko osasun-laguntzan gaixoen eskubideak aplikatzeari buruzkoa, aplikatuz. Osasun Ministerioak aukera horren berri eman du bere webgunean: Mugaz gaindiko Osasun Laguntza EBn.

Zalantzak

Beste zalantzaren bat izanez gero, kontsulten postontziaren bidez helaraz diezagukezu, “Nazioarteko osasun-laguntza” gaia hautatuta.

Osasun Ministerioaren Harremanetarako Puntu Nazionalari kontsulta egin behar badiozu, sartu inprimaki honetan.

Zein ez da beharrezkoa E-112-ES (S2) inprimakia eskatzea?

Giltzurrun-dialisia, oxigenoterapia, asmaren tratamendu berezia, ekokardiografia gaixotasun kroniko autoimmuneen kasuan eta kimioterapia. Kasu horretan, asistentzia Europako Osasun Txartelaren edo Ordezko Behin-behineko Ziurtagiriaren bidez beteko litzateke. Horretarako, aseguratutako pertsonaren aldi baterako egonaldian tratamendua eskuragarri egongo dela bermatzeko, aldez aurretik ados jarri beharko litzateke haren eta tratamendua ematen duen unitatearen artean.


Non?

Osasun Zerbitzu Publikoan. Beste Estatu kide batean programatutako tratamendu medikoa baimentzea  Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun  Zerbitzu Publikoari dagokio, eta, hala badagokio, “E112 / S2 inprimakia emateko baimena” emango du.

Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean. Baimena eman ondoren, Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentro batera edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Zuzendaritza Probintzialera jo behar duzu, E-112-ES (S2) inprimakia eman diezazuten.
Eskabidea aurrez aurre aurkezteko, hitzordua eska dezakezu Gizarte Segurantzaren  Egoitza Elektronikoaren bidez: https://sede.seg-social.gob.es/  eta sakatu  Hitzordua prestazioetarako eta bestelako kudeaketetarako. Halaber, eguneko 24 orduetan, aurretiko hitzorduaren zerbitzu automatizatuan: 901 10 65 70. Hitzordua errazago lortzeko, komenigarria da deia egitean zure identifikazio datuak (AIZ) eta posta kodea lehenbailehen ematea.

Nork eska dezake E-112-ES (S2) inprimakia?

Espainiar legediak eta Gizarte Segurantzaren Erkidegoko Araudiek zehazten dituzten eskakizunak betetzen dituzten eta osasun-laguntzarako eskubidea duten titularrak eta haien kargura dauden onuradunak

Complementary Content
${loading}