Gehienekoak eta Gutxienekoak
Gizarte Segurantzako Sistemako kotizazio-oinarriak ezingo dute Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ekonomia-ekitaldi bakoitzerako ezarritako eta finkatutako gehieneko muga absolutua gainditu.
Gehieneko muga hau bakarra izango da Erregimen bakoitzeko jarduera eta kontingentzia guztientzat eta lan egindako ordu kopurua kontuan hartu gabe aplikatuko da, enplegu-aniztasun egoerak barne, baina ez ordea jarduera-aniztasun egoerak.
Kotizazio-oinarrien gutxieneko muga une bakoitzeko Lanbide Arteko Gutxieneko Soldataren zenbateko osoa izango da, seiren bat gehituta.