Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Gorako Errekurtsoa

Helburua:

Bide administratiboari amaiera ematen ez dieten TGSSaren administrazioko ekintza guztiak, prozedurarekin jarraitzea eragozten duten edo babes eza dakarten tramite ekintzak barne.

Errekurtsoaren gutxieneko edukia:

  • Errekurtsogilearen nortasun-datuak.
  • Dagoenean, ordezkariaren nortasun-datuak.
  • Errekurritu den ekintzaren identifikazioa eta zergatik aurkaratu den.
  • Lekua, data eta errekurtsogilearen sinadura, edo dagoenean, ordezkariarena, eta jakinarazpenak helarazteko helbidea.
  • Zein organo, zentru edo administrazio-unitateri zuzentzen zaion.
  • Ordezkari bidez egingo denean, hari emandako ordezkapena ziurtatu beharko da.

Eskaera ereduak

En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Ordezkaritza esleipena aurkezpen bidez Descargar documento Ordezkaritza esleipena aurkezpen bidez. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Ordezkaritza esleipena aurkezpen bidez. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,135 KB) 18/05/2012
Gora Jotzeko Errekurtsoa Descargar documento Gora Jotzeko Errekurtsoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Gora Jotzeko Errekurtsoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,216 KB) 09/01/2020
Zorraren Erreklamazioaren aurkako Gorako Helegitea Descargar documento Zorraren Erreklamazioaren aurkako Gorako Helegitea. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Zorraren Erreklamazioaren aurkako Gorako Helegitea. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,138 KB) 18/05/2012

Aurkezteko modua eta lekua:

  • Zure eskaera aurrez aurre aurkez dezakezu, Zuzendaritza Probintzialen edota Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra osatzen duten Administrazio nahiz Eraikinetako edozein erregistrotan; bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak ezartzen dituen lekuetan ere aurkez dezakezu. Lege hori Administrazio Publikoen eta Ohiko Administrazio-prozeduraren Araubide Juridikokoari buruzkoa da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak bildu bezala (B.O.E. 1999/01/14koa).
  • Ziurtagiri digitala baduzu, eskaera elektronikoki aurkez dezakezu Egoitza Elektronikoan, TGSSren aurrean aurkaratze-idazkiaren aurkezpena izapidearen bitartez. Ondoren, eskaeraren egoera kontsultatu ahal izango duzu TGSSren aurrean aurkeztutako aurkaratze-idazkien segimendua zerbitzuaren bitartez.

Erakunde Eskuduna:

Epeak:

Aurkezteko:

  • Hilabete, errekurritzen den ekintza berariazkoa bada, jakinarazpena jaso edo argitaratu ondorengo egunetik zenbatzen hasita.
  • Hiru hilabete, administrazio isiltasunaren ondorioak eragin eta ondorengo egunetik zenbatzen hasita. Iraungitze hilabetean zenbaketa hasten den egunaren baliokide den egunik ez balego, epea hileko azken egunean amaitzen dela ulertuko da.

Epe horiek igarotakoan, egintza irmoa izango da eta soilik administrazioarekiko auzi errekurtsoa edo, hala badagokio, berraztertzeko ezohiko errekurtsoa jarri ahal izango da.

Indargabetzeko:

  • Hiru hilabete, errekurtsoa TGSSren edozein erregistrotan sartzen den egunetik zenbatuta.

Eragina:

Errekurtsoa jarri delako:

Errekurtsoa jartzeak ez du inpugnatutako ekintzaren gauzapena bertan behera uzten, diru-bilketako kudeaketa ekintzetan behar adinako abala bermatzen ez bada edo eskatzen den zorraren zenbatekoa TGSSri gordailu gisa uzten ez bazaio, errekarguak, interesak eta prozeduraren kostuak barne, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 30.5. eta 34.4. artikuluekin bat etorriz.

Errekurtsoa aurkezteko gutxieneko baldintzak falta direnean:

"Errekurtsoaren gutxieneko edukia" atalean zerrendatutako eta, hala badagokio, aplikagarri den legeria espezifikoak eskatutako baldintzaren bat edo batzuk bete ezean, interesdunari errekerimendu bat helaraziko zaio, hamar eguneko epean akatsa zuzendu edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkez ditzan. Hala egin ezean, errekurtsoan atzera egin duela ulertuko da.

Legezko epean ebazpena falta delako:

Gaitzetsi egingo da, errekurtsoa hasierako eskaera baten administrazio isiltasunarengatik gaitzestearen aurkakoa ez bada, epea igaro delako. Kasu horretan, errekurtsoa onartutzat  hartuko da.

Hori eskatu delako:

  • Guztiz onestea.
  • Partzialki onestea.
  • Gaitzestea.
  • Izapidetzeko ez onartzea.

Beste datu interesgarri batzuk:

  • Araudi Erregulatzailea:
    • Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikulua eta ondorengoak.
    • Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 30. eta 34. artikuluak eta Hogeita Bosgarren Xedapen Gehigarria.
    • Ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Diru-bilketaren Araudi Orokorraren 46. artikulua.
    • Kotizazioari eta Gizarte Segurantzaren beste eskubide batzuk Ordaintzeari buruzko Araudi Orokorraren 91. artikulua, abenduaren 22ko 2064/1995 Errege Dekretuak onartua.
    • Enpresen Izen-emateari eta Afiliazioari buruzko eta Alten, Bajen eta Gizarte Segurantzako Langileen Datuen Aldaketei buruzko Araudi Orokorraren 63. artikulua.
  • TGSSren aurrean egindako aurkaratzeen segimendua
Complementary Content
${loading}