Valore este contenido
Zer da Atzerapena?
Erreguzko izaera duen administrazioko jarduera da; horren bidez, Gizarte Segurantzako zorrak sartzeko arauzko epetik kanpo ordaintzeko baimena ematen da, interesen sortzapenarekin eta zordunari, eskatutako baldintzak betetzen baditu, atzeratutako zorrak egunean jartzea ahalbidetzen dio.
- Atzeratu daitezkeen zorrak:
- Eremu horretan bilketako kudeaketako xede den Gizarte Segurantzako edozein zor, kuotak, mota ugaritako helegiteak edo aurrekoen gaineko gainordainak izan.
- Segurtasun eta garbitasun neurriak ez izateagatik sortutako lan istripuak eta gaixotason profesionalengatik jasotako prestazio ekonomikoen errekarguak, abal batekin guztiz bermatzen direnean soilik atzeratu daitezke.
- Atzeratu ezin daitezkeen zorrak:
- Lan istripu eta gaixotasun profesionalen kuotak.
- Besteren konturako edo antzeko langileen ekarpenak.
Atzeratu ezin daitezkeen kuotak, aurrez egin gabe badaude, atzerapena onartzen duen ebazpena jakinarazten den egunetik hilabete bateko gehinezko epean sartu beharko dira.