Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Informazio Orokorra

Sarrera

Gizarte Segurantzako kuota eta bestelako finantzaketa-baliabideen ordainketa, ordainketa egiteko obligazioa dutenek eta Gizarte Segurantzarekin dituzten zorren ordainketen erantzuleek egingo dute nahitaezko bilketa-epean. Obligazio hau betetzen ez bada, bilketa betearazte-bidearen bidez egingo da.

Ondorioz, Gizarte Segurantzako Sistemako kuota eta bestelako baliabideengatiko zorren bilketa exekutiborako prozedura bat ezarriko da eta hori burutzeko egitura organiko egokiak, baliabide pertsonalak eta material egokiak izatea eskatzen du.

Zergak biltzen dituen Gizarte Segurantzako Sistemako kuota eta bestelako baliabideengatiko zorren etearazte-bideko bilketa-prozedura administratiboa da soilik. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia hauek ulertzeko eta gertakari guztiei irtenbidea aurkitzeko eskuduna da, Gizarte Segurantzako Sistemako bilketa-funtzioaren titular izaera izatean.

Prozeduraren hasiera

Betearazte-bideko bilketa-prozedura automatikoki hasten da borondatezko ordainketa epea igarotzen denean zorra oraindik kitatu gabe dagoenean eta interesdunek aurkeztu dezaketen administrazioarekiko auzietako helegitea aparte utzita.

Betearazte-bidearen hasierak dagokion %20ko edo %35eko errekarguaren aplikazio automatikoa zehazten du egoeraren arabera.

Prozedura hau ofiziozkoa izan daiteke bere izapide guztietan eta behin hasita dagoenean honako kasu hauetan eten daiteke:

  1. Zorraren atzerapena ematen duen ebazpenaren bidez.
  2. Helegite baten bidez, aldi berean zorra behar adinako abal batez bermatzen bada edo bere zenbatekoa gordailu gisa uzten bada. Dagozkien interesak, premiamenduaren errekargua eta hasierakoaren %3a eta arauz ezarritako kostuengatik kontuan izandako errekargu eta interesak ere barne hartzen dira.

Betearazte-bideko bilketa-prozeduran gertatutako ekintzak eta zerga-bilketa alorreko beste edozein ekintzak zigortu egin daitezke.

Premiamendu-Probidentzia

Betearazte-bidea hasi denean, Titulu exekutiboan adierazitako borondatezko aldian ordainketa epea ordainketa egin gabe bukatzen denean, premiamendu-probidentzia iraungi egingo da eta horren bidez zordunaren ondarearen aurkako exekuzioa abiaraziko da.

Premiamendu-probidentzia, dagokion exekuzio tituluan adierazten den ordaindu gabeko zorrarekin lotuta egongo da eta bertan zordunari jakinaraziko zaio horren ordainketa hamabost eguneko epean egin ezean, errekargu, berandutzeagatik sortutako interes eta bere kasuan, prozeduraren kostuengatiko zorra ordaintzeko besteko bere ondasunak enbargatzen hasiko direla.

Zorra ordaintzen den arte berandutzeagatik sortutako interesak galdagarriak izango dira premiamendu-probidentziaren jakinarazpen ondoko hamabost egunak igaro ondoren.

Berandutzako interes tasa sortzapen-epearen une bakoitzean indarrean dagoen legezko diru-interesa %25ean handituta izango da, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak beste bat ezartzen duenean salbu.

Interesen sortzapenari dagokionez, honakoa bereizi behar da:

  1. Arauzko ordainketa bukatzen denetik aurrera zorrak sortzen dituen interesak.
  2. Premiamendu-probidentzia jakinarazten den uneko hurrengo hamabost egunetatik aurrera sortzen diren errekargu-interesak.

Premiamendu-prozedurako kostuak nahitaezko exekuzio-prozesuan zehar sortzen direnak izango dira. Sortutako kostuak premiamendupekoaren kontura izango dira eta honi eskatuko zaizkio.

Honako gastuak joko dira kostutzat:

  1. Zordunaren ondarea osatzen duten elementuak ikertzean eta miatzean sortutakoak.
  2. Perituen eskubideak eta prozeduran parte hartzen duten pertsonei eman behar zaizkien bestelako ordainsariak eta enbargatutako ondasunen balorazio eta besterentzeak sortutakoak.
  3. Prozeduraren izapidetze egokikarako eskatu behar diren kopia, ziurtagiri, ohar, testigantza eta antzeko dokumentuengatik ordaindu beharreko muga-zerga eta eskubideak, doan ematen dituzten erregistro eta protokoloek eman dituztenean izan ezik.
  4. Enbargatutako ondasunen gordailu eta administrazioak sortutakoak, desmuntaketa, paketatze, egokitze, garraio, biltegiratze, mantentze eta kontserbazioa barne.
  5. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzial eskudunak aldez aurretik baimendutako beharrezko gastuak.

Zordunari premiamendu-probidentziaren berri emango zaio honako datuak izango dituen eta berari zuzendutako jakinarazpenaren bidez:

  1. Zorren ordainketaren subjektu erantzulearen identifikaziozko datuak.
  2. Oraindik ordaindu gabeko errekarguagatiko zorraren zenbatekoa eta kontzeptua eta dagokion denboraldia.
  3. Zorra ordaindu ez delako adierazpena.
  4. Igorpen data.
  5. Ordainketa jakinarazpenaren ondoko hamabost egun naturaleko epearen barruan egiten ez bada, arauzko ordainketa-epea bukatu ondoren sortutako berandutzeagatiko interesak galdagarriak izango direla esaten duen ohartarazpena.
  6. Ordainketa egin gabe premiamendu-probidentzia administrazio-bidean irmo dagoenean, bermeen administrazio-exekuzioa hasiko dela eta bere kasuan, premiamendupekoaren ondasunak enbargatuko direla adierazten duen oharra. Prozedurak sortutako eta gizarte Segurantzari egindako ordainketa edo esleipenaren unera arte sortuko diren zor, errekargu eta interes eta kostuak estaltzeko adina ondasun enbargatuko dira.
  7. Premiamendu-prozeduraren aurka, ondoren zehazten diren ezarritako eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, soilik gorako helegitea onartuko dela adierazten duen aipamena:
    • Ordainketa
    • Preskripzioa
    • Zorra zehatzeko errakuntza material edo aritmetikoa
    • Zorren barkamena, atzerapena edo prozeduraren etetea.
    • Zorraren erreklamazioaren ohartarazpen falta, zor hau kitapen-aktaren, edo zorrek edo kuoten autolikidazioek sortutako ebazpenek sortutakoak direnean.

Helegite-aurkezpenak premiamendu-prozedura etengo du, bermerik aurkeztu beharrik gabe, honen ebazpena jakinarazten den arte.

Hiru hilabeteko epean ebazpenik eman ez denan, aurkeztutako helegitea ezetsi egin dela ulertu daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 25eko 30/1992 Legearen 43. eta 44. artikuluetan aurreikusitako era eta ondorioen arabera.

Euren aurka helegiterik aurkeztu ez den premiamendu-probidentziak eta euren aurka helegiteak aurkeztu baina ezetsi diren premiamendu-probidentziak dagokion Nahitaezko Diru Bilketa Atalari jakianaraziko zaizkio ebatzi duen exekuzio titulua adieraziz, zordunaren ondasunak enbargatzen hasteko eta burutu beharreko premiamendu-prozeduraren ekintzekin jarraitzeko.

Ondasunen enbargoa

Nahitaezko Diru Bilketa Atalak Erregistro Publikoetako zordunen, Erakunde edo pertsona publiko edo pribatuen eta ordainketa egiteko obligazioa duenaren ondasunei buruzko informazioa eta egokiak irizten zaizkion bideen bidez ikertuz lortu dezakeen edozein informazio lortu ahal izango du.

Aurrekoa alde batera utzi gabe, premiamendupeko zordunak, Diru-Biltzaile Betearazleak eskatuz, bere ondasun eta eskubideei buruzko aitorpena egingo du, bere erantzunkizunak bermatzeko beharrezkoa den zehaztasunarekin.

Zordunak betebehar hau beteko ez balu, preterizioa edo ondasunen enbargoko lehentasun-ordenaren aldaketa ezingo da prozeduraren inpugnazio gisa hartu.

Gizarte Segurantzako Diru-Biltzaile Betearazleak eta euren laguntzaileak enbargatu beharreko ondasunak atzemateko beharrezkoak diren jarduerak burutzeko ahalmenduta daude, baita ezezko, oztopatze, inhibizio edo zordunaren edo ondasunen gordailuzainaren absentzia errepikatuen kasuetan ere.

Enbargatutako ondasunak trabatuta geratzean, dauden leku edo erakundeetan gordailatuko dira, Gizarte Segurantzako diru-biltzaile betearazlearen iritziz segurtasuneko bermeak eta kaudimen bermeak eskaintzen badituzte. 

Gordailuzaina ondasun horiek zaintzeko eta mantentzeko, diru-biltzaile betearazle atalak xedatzen duenean erakusteko eta diru-biltzaile betearazleak izandatutako pertsonari emateko obligazioa du. Funtzio hauek arreta handiz bete beharko ditu. Era berean, gordailuzainak diru-bilketa organoek agindutako kontuak betetzeko eta ondasunak hobeto administratzeko eta mantentzeko, organo horiek ebatzitako bideak betetzeko eginkizuna du.

Enbargatutako Ondasunen Besterentzea

Enbargatutako ondasunak merkatuko prezioen eta baloraziorako ohiko irizpideen arabera baloratuko dira.

Nahitaezko Diru Bilketako Atalak zordunari balorazioaren berri emango dio eta honek, desadostasun egoeran, kontraesanezko balorazioa aurkeztu ahal izango du hamabost eguneko epean. Epe hau luzatu egin ahal izango da elkarturiko egoerek horrelaxe eskatzen dutenean. Bien arteko diferentziak txikienaren %20 gaindituko ez balu, ondasunen balioa tasazioa handiena duenarena dela hartuko da kontuan.

Alderdien artean adostasunik ez dagoenean, bilketa-organoak  Porfesionalen  Elkargo edo lanbide- edo merkataritza-elkarteei eskatuko die beste peritu tasatzaile bat izendatzea eta honek balorazio berri bat egin beharko du bere izendapenaren ondoko hamabost eguneko epearen barruan. Balorazio hau aurrerago aipatutako mugen artean egin beharko da eta behin betiko aplikatuko da.

Baloraziorako zenbatekoak enkante edo lehiaketarako tasa gisa balioko du eta horri Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko zuzenbidearen aurreko eta lehentasunezko benetako izaerako kargak murriztuko zaizkio, egon izanez gero.

Ondasun higigarrien kasuan loteen balorazioa eta osaketa egin ondoren, zordun baten ondasunak besterentzeari hasiera emango zaio eta hau enkante publiko edo  lehiaketa bidez egingo da:

  1. Enbargatutako ondasunak diru bihurtzeko erabiliko den prozedura arrunta enkante publikoa izango da.
  2. Zuzendaritza Probintzialak lehiaketa bidezko besterentzea baimendu ahal izango du ondasun higigarri edo aziendaren kasuan, elkarturiko egoerak edo ondasunen bolumen edo balioak horrelaxe eskatzen dutenean. 

Ondasunak erosleari emango zaizkio itundutako zenbatekoa diru bihurtzen duenean.

Premiamenduzko Espedientearen Amaiera

Premiamendu-prozedura zorrak ordaintzen direnean bukatuko da, errekargu, interesak eta kostuak barne.

Complementary Content
${loading}