Eskola Aseguruaren Erregimen Berezia
Eskola Aseguruen kuota finkoen dirua Irakaskuntza-zentroen bidez bildu ohi da, baldin eta aplikazio-eremuan barne hartutako irakasgaiak irakasten badituzte, eta kopuru hori ikasturteari dagokion matrikularen zenbatekoarekin batera kobratzen dute.
Irakaskuntza-zentroek ikasleei kobratutako kuotak honako epe hauen barruan sartuko dituzte: Ikasleak kuotak sartzen dituen egunetik matrikulatzeko epea bukatzen den egunaren hurrengo hileko azken egunera arte, Zentroa dagoen probintziako Bulego Zergabiltzaile gisa baimendutako edozein Finantza Erakundetan.
Kitapenei dagokienez, Irakaskuntza-zentroak kobrantza-saria dela eta, baimenduta daude 0,02 euro atxikitzera matrikulatutako ikasle eta ordaindutako kuota bakoitzeko.
Dagokien matrikula ordaintzean ikasleek zenbateko kuotak ordaindu dituzten jakindakoan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Ebaluazio eta Lurralde Lankidetzako Zuzendaritza Nagusiari haiei dagozkien kuotak eskatuko dizkio. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Espainiako Bankuan duen kontu korrontera igorriz sartuko ditu Ekonomia eta Ogasun Ministerioak kuota horiek.
Kotizazioari buruzko Araudiaren 60.4 artikuluaren arabera, ikasturte berean hainbat zentrotan izena ematen duen ikasleak zentro horietako batean soilik ordainduko du kuota.
Legezko Xedapenak | Ondorioak | Kuota Finkoa Ikasturteko | ||
---|---|---|---|---|
Ikasleak | Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa | GUZTIRA | ||
1633/85 R.D. , abuztuaren 28koa (irailaren 14ko BOE) | 1985/1986 ikasturtetik aurrera | 1,12 € | 1,12 € | 2,24 € |
2017ko ekainetik aurrera, bi zerbitzu berri ezarri dira Eskola Aseguruaren inguruko betebeharrak elektronikoki kudeatu ahal izateko. Zerbitzu horiek RED Sisteman edo Egoitza Elektronikoan aurkituko dituzu.
Hauek dira zerbitzuak:
- Eskola Aseguruetako kuota-likidazioren ordainagiriak bidaltzea: ordainketa elektronikorako aseguru eskolako kuota-likidazioen ordainagiriak bidali ahal izango dira.
- Eskola Asegururako matrikulatutako Ikasleen Zerrenda aurkeztea: matrikulatu diren ikasleen zerrenda telematikoki aurkeztu ahal izango da.
Informazio gehiago izateko “Eskola Asegurua kudeatzeko zerbitzu elektronikoen eskuliburua” kontsulta daiteke webgunean, hain zuzen ere, RED Sistema/Eskola Asegurua atalean .