Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Besteren konturako nekazaritzako langileen sistema berezia

Informazio orokorra

Irailaren 22ko 28/2011. Legeari jarraituz (23ko BOE), 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, hots, lege hau indarrean sartzen den egunetik aurrera, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 2011ko abenduaren 31n Gizarte Segurantzaren Nekazaritzako Erregimen Berezian zeuden besteren konturako langileak, sistema berezi bat sortuz; baita zerbitzuak ematen dizkieten enpresaburuak ere.

Halaber, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira nekazaritza-lanak egiten dituzten langileak, berez nekazaritzakoak, basogintzakoak edo abeltzaintzakoak badira, edo haien osagarriak nekazaritza-ustiategietan, eta baita zerbitzuak ematen dizkieten enpresaburuak ere.

Besteren konturako nekazaritzako langileen eta zerbitzuak ematen dizkieten enpresaburuen kotizazioak, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean indarrean dagoen arautegiaren araberakoak izango dira, berezitasun hauekin:

Nekazaritzako Besteren Konturako Langileen Sistema Berezian Gizarte Segurantzaren kotizazioaren ondorioetarako, jarduera-aldiak eta jarduerarik ezeko aldiak bereiziko dira.

Jarduera-aldien kotizazioa

Kotizazioa, eguneroko oinarrien arabera egin ahalko da, enpresariak hautatuta, egindako benetako lanaldien arabera, edo hileko oinarrien arabera. Enpresariak aukera hori berariaz erabiltzen ez badu, hileko kotizazio-oinarrien modalitatea aukeratu duela ulertuko da.

Hileko oinarrien araberako kotizazio-modalitate hori derrigorrez aplikatu beharko dute behin betiko kontratua duten besteren konturako nekazaritzako langileek, haien artean kontuan hartu gabe aldizkako izaera finkoarekin zerbitzuak ematen dituzten langileak, izan ere, kasu horretan, aukerakoa izango da.

2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, Sistema Berezi honetan sartuta dauden langileei aplikatu beharreko hileko kotizazio-oinarriak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 147. artikuluan ezarritakoaren arabera zehaztuko dira.

Kotizazioa eguneko oinarrien arabera egiten bada, aurreko paragrafoan adierazitakoa benetan egindako lanaldi bakoitzari dagokio, eta ezin da izan legez ezartzen den eguneko gutxieneko kotizazio-oinarria baino txikiagoa.

Sistema Berezi horretan barne hartutako langileei ez zaie aplikatuko aparteko orduen kotizazio osagarria.

Ez eta kontingentzia arruntengatiko ehuneko 36ko enpresa-kuotaren igoera ere, zazpi egun baino gutxiagoko aldi baterako kontratuetan ezarritakoa.

Jarduera-ezeko aldien kotizazioa

2017. urtean, Sistema Berezi honetan sartuta dauden besteren konturako langileen hileko kotizazio-oinarria, jarduerarik gabeko aldietan, 825,60 eurokoa izango da, eta kotizazio-tasa ehuneko 11,50ekoa.

Denboraldi horietako kotizazioa ondorengo formula ezarriz zehaztuko da:

C=[(n/N) - (jr x 1,304/N)]bc x tc

Horretan:

C= Kotizazioaren Zenbatekoa.

n = Sistema Berezian hileko kotizazio-oinarrien arabera kotizatu gabe egon den egun kopurua.

N= Hilabete naturalean Sistema Berezian sartuta egon den egun Kopurua.

jr= Hilabete naturalean benetan lan egin den egun Kopurua.

bc= Hileko kotizazio Oinarria.

tc= Kotizazio Tasa aplikagarria.

Arestian aipatutako formula hori aplikatzeak ezingo du eragin, inolaz ere, C zerotik beherakoa izatea.

Langileak hilabete natural osoan Sistema Berezian alta egoeran ez daudenean, hilabete horretan altan egon diren egunekiko modu proportzionalean kotizatuko da lan egin gabeko aldietan.

Hilabete natural baten barruan langabezia denboraldiak daudela ulertuko da hilabetean lan egindako egun-kopurua langilea hilabete horretan Sistema Berezian alta emanda agertzen den egun naturalen kopuruaren %76,67koa baino txikiagoa baldin bada.

Aurrekoan eraginik izan gabe, ez da egongo jarduera-ezeko aldirik baldin eta hilabete natural berean, langileak enpresari berarentzat, gutxienez, 5 lanaldi lan egiten baditu astean, aplikagarria den hitzarmen kolektiboaren arabera.

Ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotzen den bitartean, Sistema Berezi honetan kotizatu behar den kasuetan, kotizazio-oinarria otsailaren 9ko ESS/106/2017 Aginduaren 8. artikuluan zehaztutakoa izango da. Egoera horretan, kotizazio-tasa ehuneko 11,50ekoa izango da.

Kotizazioen arduradunak

Nekazaritzako besteren konturako langileei dagozkien kotizazioak sartzean dagoen erantzukizunari dagokionez, berezitasun hauek daude:

a) Jarduera-aldietan, enpresaburua arduratuko da kotizatzeko beharra betetzeaz, eta bere ekarpenak nahiz langileenak osorik sartu beharko ditu. Horrez gain, langileek, arauz zehazten den epean egindako benetako lanaldiak jakinarazi beharko ditu.

Xede horretarako, enpresaburuak, ordainsariak ematean, bakoitzari dagokion ekarpena deskontatuko die enpresaburuei.

Une horretan deskontatuko ez balu ezingo du beranduago egin, eta beraz kuotak osorik bere kargura ordaindu beharko ditu.

Aldi horietan, kontigentzia profesionalengatiko kuoten likidazioa egiteko eta ordaintzea enpresaburuari dagokio.

b) Jarduerarik ezeko aldietan, langilearen esku egongo da kotizatzearen eta dagozkion kuotak ordaintzearen betebeharra betetzea.

c) Aldi baterako ezintasun-egoeran, haurdunaldi bitarteko arrisku-egoeran eta edoskitzeko naturalaren bitarteko arrisku-egoeran, nahiz jarduerarik ezeko aldien amatasun- eta aitatasun-egoeretan, enpresaburuak bere kargura dauden ekarpenak bakarrik ordaindu beharko ditu.

Langilearen konturako ekarpenak, adierazitako egoerei dagozkien prestazioak zuzenean ordaintzen dituen erakundeak sartuko ditu.

Kuotak ordaintzea

 

Kuoten ordainketa:

Erantzulea:
Bi kotizazio-modalitateetan, hileko oinarriena (hilean altan egondako egunen arabera) eta eguneko oinarriena (egindako lanaldien arabera), enpresaria arduratuko da kuota osoa ordaintzeaz, bai bere ekarpenari bai langileek egindako ekarpenari dagokiena; horretarako, langileek egindako ekarpena atxikiko du ordaintzen zaien soldatan.

Hileko lehen sei egunetan, beren langileek (eguneko kotizazioaren modalitatea dutenak) benetan lan egindako lanaldien berri eman beharko dute nekazaritzako enpresek.

Epeak:
Kuotak dagokion hurrengo hilean ordainduko dira.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Kotizazio Buletina (TC-1/8) eta Langileen Nomina Zerrenda ( TC-2/8 ).

Dokumentuen igorpen elektronikoa (RED)
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Nagusiak baimena eman ahalko du langileen TC-2/8 nomina zerrendan dagoen informazioa bide elektronikotik, informatikotik edo telefono bitartez igortzeko. Aipatutako bideak erabiliz datuak komunikatzeak, arauzko epean kotizazio-dokumentuak aurkezteari jarraiki, obligazioa betetzen den zehaztuko du.

RED Sistema erabiltzeak kuotak ordainketa elektroniko bitartez edo banku helbideratze bitartez egiteko aukera ematen du.

Enpresak ordainketa elektronikoaren modalitatea aukeratzen badu, Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duen finantza erakundeetako batean egin ahal izango du ordainketa Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako agiriarekin, RED sistemaren bitartez.

Banku-helbideratzea bakarrik egin nahi bada, kargua egiteko kontuaren zenbakia adierazi beharko da, finantza-erakundera gerturatu beharrik gabe.

Lekua:
Kuoten ordainketa egiteko kotizazio-dokumentuak Bulego Biltzaile gisa jarduteko baimenduriko edozein Erakunde Finantzariotan (Banku, Aurrezki Kutxa, Kreditu-kooperatiba edo Baserritarren Kutxa) aurkeztu daitezke.

Dokumentuak epe barruan aurkeztearen ondorioak
Kotizazio-dokumentuak epe barruan aurkezteak honako ondorio hauek izango ditu:

    • Dokumentuak aurkezteaz gain, dirua arau barruan sartzen bada, murriztapen edo hobariengatik dagozkien kendurak ezarri ahalko dira.
    • Larritzat hartutako arau haustearen komisioa saihestuko da, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako R.D.-aren 22. artikuluak, Ordena Sozialean edo kasu batzuetan ekarri lezakeen erantzukizun penalean Arau hauste eta Zigorren Legearen testu bategina onartzen duenak, larritzat jotako arau haustearen komisioa.

Errekarguak eta berandutzeagatiko interesak

Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketarako arauzko epea igarotakoan, ordaindu ez badira, luzamenduetarako ezarritako berezitasunei kalterik egin gabe, ondoko errekarguak sortuko dira:

  • Kotizazio-dokumentuak arauzko epearen barnean aurkeztea:
    • Zorraren %20ko errekargua, kuotak arauzko epea igaro ondoren ordaintzen badira.

  • Kotizazio-dokumentuen aurkezpena epearen barruan egin gabe:

    • Zorraren %20ko errekargua, zor zituen kuoten ordainketa zorraren erreklamazioan edo kitapen-aktan ezarritako ordainketa-epea bukatu aurretik eginez gero.
    • Zorraren %35eko errekargua, zor zituen kuoten ordainketa ordainketa-epe hori bukatu ondoren eginez gero.

  • Berandutzako interesak:

    Berandutzeagatiko interesak sortuko dira kuotak ordaintzeko arauzko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera; eta zorra ordaindu gabe baldin badago, eskatu ahal izango dira premiazko probidentzia jakinarazi edota zorduntze-prozedura jakinarazi eta hamabost egunera.

    Era berean, interes horiek galdagarriak izango dira zorren erreklamazio edo kitapen-akten aurka aurkeztutako helegiteen ezetsitako ebazpenetan ezarritako epean zorraren zenbatekoa ordaindu ez denean, ebazpen horiek gauzatzea haien kontra aurkeztutako administrazioarekiko auzietako helegitearen izapideetan etengo balitz.

    Berandutzako interes galdagarriak zorra duen lehenengoak arauzko ordainketa-epea iraungi ondoren sortu dituenak izango dira. Era berean, ordainketaren unean, errekargu aplikagarriak sortu dituenak eta aurreko paragrafoaren arabera galdagarriak direnak ere izango dira.

    Berandutzeagatiko interes-tasa sortzapen-epearen une bakoitzean indarrean dagoen legezko diru-interesa %25ean handituta izango da, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak beste bat ezartzen duenean salbu. 2017. urterako, %3,75.

Complementary Content
${loading}