Nortzuk kotizatu behar dute? Kotizatzeko betebeharraren Hasiera eta Amaiera.
Nortzuk kotizatu behar dute?
-
Enpresaburuak.
- Langileek Ikatzaren Mehatzagintzako Erregimen Berezian daudenean , beren kabuz lan egiten dutenean.
Kotizatzeko betebeharraren Hasiera eta Amaiera.
Kotizatzeko betebeharra lana egiten hasten den unean bertan hasten da, eta ez da eteten enpresariaren eta langilearen arteko lan-harremanak irauten duen bitartean. Aldi baterako ezgaitasun-egoeran, haurdunaldi bitarteko arriskuan, edoskitze naturalaren bitarteko arriskuan, amatasun eta aitatasunagatiko atseden-epeetan eta langilearen probaldi-epeetan irauten du baita ere. Kotizatzeko betebeharra lana ematen amaitzen denean bukatzen da, betiere, langilearen baja-agiria hurrengo hiru (3) egun naturaletan aurkezten bada.