Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez profesionalak, maiatzaren 11ko 615/2007 EDk (12ko BOE ) araututako prestazio ekonomikoaren hartzaileak badira.
Erregulazio berria: 2019ko martxoaren 1eko 6/2019 Errege Dekretu Legearen 4. artikuluko hamabigarren eta hamahirugarren puntuak, eta martxoaren 8ko 8/2019 Errege Dekretu Legearen azken xedapenetako bigarreneko hirugarren puntua.
Oro har, prestazio hau eskatzeko zaintzaileak honako baldintza hauek bete beharko ditu: ezingo da lanaldi osoan Gizarte Segurantzaren edozein erregimenetan alta egoeran egon, ezingo da langabezian egon edo ezingo ditu prestazio zehatz batzuk jaso.
GARRANTZITSUA:
Araudi berriaren arabera, 2019ko apirilaren 1etik aurrera, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaile ez-profesionalen hitzarmen bereziei dagokien kuota (mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzaileen Gizarte Segurantza arautzen duen maiatzaren 11ko 615/2007 Errege Dekretuan aurreikusten direnak), Estatuko Administrazio Orokorrak ordainduko du. Halaber, egun, 2019ko apirilaren 1ean, indarrean dauden hitzarmenek horrela dirautela ulertuko da, eta ordaindu beharreko kuota Estatuko Administrazio Orokorraren kontura izango da.