Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Ordainketa modalitateak

Pentsio kontributiboak euren titularrei ordainduko dira aukeratutako kobratze-modalitatearen bidez, 18 urtetik beherako onuradunak edo judizialki ezgaitutzat jo izan diren onuradunak izan ezik. Horrelakoetan, pentsioa eurak zaintzeaz arduratzen direnei ordainduko zaie, behar bezala mantentzen edo hezten badituzte, edo euren zainketa edo babesa duenei.

Entitate ordaintzailea hautatzea

Hasierako aukera:

Erakundearen hasierako aukera pentsioaren eskaerarekin batera egiten da.

Aldaketak:

  • Banku-kontua pentsiodunak alda dezake, edo, bestela, finantza-erakundeak bere izenean jakinaraz dezake, edozein unetan, eta aldaketarako eskaera egin eta bigarren hilabeteko lehenengo egun baliodunean sartuko da indarrean.

  • Aldaketaren eskaera egin daiteke Gizarte Segurantzaren web orrian eskura dagoen ereduaren bidez.

Ordaintzeko moduak

Pentsiodunak hurrengo ordainketa-modalitateak izango ditu aukeran:

  • Finantza-erakundeen bidez: Bankuak, Aurrezki Kutxak eta Rural Kutxak eta Kreditu Kooperatibak, hala nola finantza erakunde horien taldeak edo elkarteak. 

    Kontua edo libreta izan daiteke:

    • Mugatutako kontu korrontea edo libreta, holakoetan hartzailea izango da bertako titular bakarra eta erabiliko dira soilik titularraren pentsioa ordaintzeko.

    • Ohiko kontu korrontea edo aurrezki libretak, holakoetan titularra hartzailea izango da, baina oraingo honetan titulartasuna indibiduala edo taldekoa izan daiteke. Azken kasu horretan, onuraduna edo bere ordezkoa bertako titularretako bat izango da. Kasu horretan, finantza erakundeak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio, pentsioa iraungi ondorengo hilabetean edo hilabeteetan ordaindu diren hilerokoak, alde batera utzi gabe erakunde kudeatzaileak, aipatutako pentsioak behar ez bezala jaso dituztenen aurkan jarduteko duen eskubidea.

  • Gizarte graduatuen bidez:
    • Pentsiodunei ordainketak egiten dizkien gizarte graduatu bakoitzak aukeratu behar du pentsio horiek ordaintzeko funtsak jasotzeko erabili nahi duen finantza erakundea, taldea edo elkartea. Horretarako, aurretik erakunde kudeatzailearen adostasuna lortu behar du, eta horretatik ordainketa egiteko beharrezko dokumentazio guztia jasoko du.

    • Ordainketak egin ondoren, gizarte graduatuak, hilabete bakoitzaren 16a baino lehen, finantza erakundeari itzuliko dizkio hartzaileen zerrenda eta dagokion likidazioa egingo du.

    • Gizarte graduatuak behar ez bezala jasotako prestazioen erantzule izango dira, finantza erakundeentzat ezarritako modu berean.

    • 2007-03-30ean Kolaboratzaileen Erregistroan izena emana duten gizarte graduatuek pentsioen ordainketekin eta haiek kudeatzen dituzten aldikako beste prestazio ekonomikoekin kolaboratzen jarraitu ahal izango dute, eta data horretatik aurrera prestazio berririk ordainduko ezingo dute.

  • Gizarte Segurantzako pentsiodunen egoitzak administratzen dituztenen bidez, bertan plaza okupatzen dituzten titularrei dagokionez:
    • Administratzaileek aukeratuko dute dagozkion nominen fondoak jasotzeko erabili nahi duten finantza erakundea. Gizarte graduatuen izapide eta baldintza berdinak bete beharko dituzte.

    • 2007-03-30 ean Kolaboratzaileen Erregistroan izena emana duten administrariek pentsioen ordainketekin eta haiek kudeatzen dituzten aldikako beste prestazio ekonomikoekin kolaboratzen jarraitu ahal izango dute, eta data horretatik aurrera prestazio berririk ordainduko ezingo dute.

Aldian-aldian egiten ez diren ordainketak / lehen ordainketa

  • Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruaren (ZBDA) erretiro eta zahartzaroko pentsioa: 

Pentsioaren eskaerako ebazpena eta ordainketa egin behar da aukeztu ondorengo hilabetetearen azken eguna baino lehen. Jardunean egotetik pentsiodun izaerara pasatzean ez da errentak jasotzeari utziko.

Nolanahi ere, ebazpena eta jakinarazpena egiteko epea 90 egunekoa izango da.

  • Alarguntza, zurztasun eta senitartekoen aldeko pentsioak  eta ZBDA-ren alarguntza:

Alarguntza eta Zurztasun pentsioetaako eskaeren ebazpena eta ordainketa egin behar da aurkeztu ondorengo hilabetearen azken eguna baino lehen, hartara,  hildakoak, jarduneko langile bezala edo pentsiodun bezalako azken hilabetean jaso dituen errenten ondoren, jarraipeneko soluziorik gabe, etorriko dira pentsio hauetako onuradunen pentsiodun gisako lehen hilekoaren errentak.   

Nolanahi ere, ebazpena eta jakinarazpena egiteko epea 90 egunekoa da. 

  • Ezintasun iraunkorreko eta baliaezintasuneko pentsioak ZBDA :

Ebazpena eta jakinarazpena egiteko epea 135 egunekoa da.

Aldian-aldiko ordainketak / hilekoak

Pentsioaren lehen ordainketa egin ondoren, hilekoen ordainketen zenbatekoak hartzaileen kontuan adierazi edo onuradunaren esku egon behar dira finantza erakunde laguntzailean ordainketa egiten den hilabetearen lehen astegunean eta, nolanahi ere, hilabete horren laugarren asteguna baino lehen .

Lekuz aldatu direnen edo atzerrian bizi direnen ordainketa

Horri dagokionez hitzartutakoari estu lotuko zaio, eta hitzarmenik egon ezean,   aitortutako prestazioak ordainduko dira ordainketa baliabideen bidez, eta herrialde bakoitzak, bere Gizarte Segurantzako sistemaren prestazioak bertako onuraduneei ordaintzeko ezarrita duten   prozeduren bitartez. 

Lekuz aldatu denari edo atzerrian bizi denari aitortutako prestazioa jasotzen duenak eskatzen badu, ordainketa hiru hileko edo sei hileko naturalen bukaeran egin daiteke, nahiz eta prestazioa hilero sortu. Inolaz ere, ez da onuradunaren aldeko interesik sortuko.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko ordainketak egiteko, finantza erakundeekin eta gaiontzeko erakunde laguntzaileekin akordio batera iritsi ahal izango da, hura gomendatzen duten gertaerak jazotzen direnean, horien funtzionamendu ona bermatzen duten ordainketa formak edo prozedura zehatzak ezarriz.

Ordaintzeko beste modu batzuk

Salbuespenez, eskudirutan egindako ordainketa onartuko da, egoera behar bezala egiaztatua dagoenean eta erakunde kudeatzaileak baimendu duenean.

Complementary Content
${loading}