Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

2021eko oharrak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

2021/01/04- RED Baimendunarentzako Arreta-zerbitzuaren (CASIA) etena

Jakinarazten dizugu mantentze- eta eguneratze-lanak direla, eten egingo dela RED Baimendunarentzako Arreta-zerbitzua, CASIA deitua (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako) 2021eko urtarrilaren 4ean 19:00etatik 19:30era.

2021/01/05 - 1/2021 RED Albiste Aldizkaria

1/2021 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 11/2020 Legea, 2021 urterako Estatuaren Aurrekontu Orokorrei (LPGE) buruzkoa. 119. artikulua. Gizarte Segurantzako Kotizazio-oinarriak eta -motak, Langabezia, Jarduera Uzteagatiko Babesa, Soldatak Bermatzeko Funtsa eta Lanbide heziketa 2021. urtean.
  • 11/2020 Legea. 2021 LPGE. Ehun eta Hogeita Bigarren Xedapen Gehigarria. Aldizkako lan-kontratu finkoa duten langileen jarduera-epea luzatzeko laguntza-neurriak, turismo-jarduerari lotutako turismo, merkataritza eta ostalaritzaren esparruetan.
  • 11/2020 Legea. 2021 LPGE. Ehun eta Hogeita Bigarren Xedapen Gehigarria. Haurdunaldian zeharko arriskuagatik edo edoskitze naturalagatik, baita lanbide gaixotasunagatik ere, langilea lanpostuz aldatzen den kasuetan, Gizarte Segurantzaren kotizazioaren hobaria.
  • 11/2020 Legea. 2021 LPGE. Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Bereziaren ordez jarduteko baimena duten Gizarte Aurreikuspeneko Mutualitateak.
  • Hogeita Hemezortzigarren Azken Xedapeneko Bosgarren Zenbakia: Urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateraginaren aldaketa, eta zortzigarren azken xedapena: Ordena sozialeko lege-hauste eta zehapenen Legearen testu-bateginaren aldaketa, abuztuaren 4ko 5/2000 Errege Lege Dekretuak onartutakoa.
  • 11/2020 Legea. 2021 LPGE. Hogeita Hamaseigarren Azken Xedapena. Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateraginaren aldaketa, urriaren 23ko 2/2015 Errege Lege Dekretuak onartutakoa.
  • 11/2020 Legea. 2021 LPGE. Hogeita Hamaseigarren Azken Xedapena. Urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateraginaren aldaketa.
  • 11/2020 Legea. 2021 LPGE. Azken Berrogeita Batgarren Xedapena. Abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuaren aldaketa, pentsio publikoen balioa handitzeko eta gizarte-, lan- eta enplegu-arloko presako beste neurri batzuetarako.
  • 11/2020 Legea. 2021 LPGE. Azken Berrogeita Hirugarren Xedapena. Gizarte Segurantzarekin geroratuz kuota ordaintzeko luzamendua.

2021/01/08- Kontsultak eta Erroreak/Gorabeherak Ofizioz Ixtea

Kudeaketa errazteko eta ebatzi ezin diren kasuen pilaketa saihesteko,  2021/01/07tik aurrera,   Kontsulta eta Errorea/Gorabehera kasuak Ofizioz Itxita egoerara pasatuko dira, baldin eta 20 egun natural igaro badira Irekita/Informazioa eskatuta egoeran daudenetik, eta eskatutako informazioa edo dokumentazioa aurkeztu ez bada. 

Kasua itxi dela jakinarazteko, mezu elektroniko bat bidaliko da harremanetarako datuak Kontsultatzeko/Aldatzeko zerbitzuaren bidez emandako helbidera.


2021/01/14- JARDUERARIK EZAREN MOTA eremuko D6 eta D7 balioen idazketa

JARDUERARIK EZAREN MOTA eremuko D6 eta D7 balioak idaztea, 2020/12/01ean, ziurrenik 2021eko urtarrilaren 18ko astean posible izango da, abenduaren 22ko 35/2020 Errege Lege Dekretuaren 7. artikuluan aipatzen diren CNAEetako CCCko langileen kasuan. Bide honetatik bertatik jakinaraziko da balio horien mekanizazioaren eskuragarritasuna.

2021/1/20- RED Baimendunarentzako Arreta-zerbitzuaren (CASIA) etena

Jakinarazten dizugu mantentze- eta eguneratze-lanak direla eta, RED Baimendunarentzako Arreta-zerbitzua, CASIA deitua (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako) eten egingo dela. Goizez irekiko da.

2021/02/01- Zerbitzuen Itxieraren Abisua

Aplikazioen mantentze- eta eguneratze-lanak direla eta, SLD eta RED directo zerbitzuak itxita egongo dira otsailaren 3ra arte. Egun horretara arte ez da fitxategien prozesatzea hasiko.

2021/02/02- Ostalaritzari oharra 2021

TURISMO, MERKATARITZA ETA OSTALARITZARI LOTUTAKO ALDIZKAKO FINKOEN JARDUERA LUZATZEKO LAGUNTZA

              2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 11/2020 Legearen ehun eta hogeita bigarren xedapen gehigarriak 100eko 50eko hobaria ezartzen du Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntengatik ordaindu beharreko enpresa-kuotetan, bai eta Langabeziaren, FOGASAren eta Lanbide Heziketaren bilketa bateratuko kontzeptuetan ere, 2021eko otsailean, martxoan eta azaroan lanean aritu diren turismo-, merkataritza- eta ostalaritza-sektore aldizkako langileentzat.

              Berezitasun  hori kalkulatu ahal izateko, jakinarazten da dagoeneko eskuragarri dagoela bai 017 KOTIZAZIO BEREZIKO KAUSA jakinarazpena Kotizazioaren Kontu Kodean, bai 420 AFILIAZIOKO EGOERA GEHIGARRIA aukera eragindako langileen lan-harremanen erregistroetan.

              Abenduaren 22ko 35/2020 Errege Lege Dekretuak 2021eko apiriletik urrira bitarteko hiletarako ezarritako hobariei dagokienez, behar den garaian emango da jakinarazpen horien berri.


2021/02/04- 2021 lanpostuz Aldatzeagatik Hobarien Abisua

LANPOSTU ALDAKETA, HAURDUNALDIKO EDO EDOSKITZE NATURALEKO ARRISKUENGATIK EDO LANBIDEKO GAIXOTASUNAGATIK

              2021. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 31ko 11/2020 Legearen ehun eta hogeita hirugarren xedapen gehigarriak 100eko 50eko hobaria ezartzen du gertakizun arruntengatiko enpresa-kotizazioan, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera; indarraldi mugagabea du, eta aplikagarri da haurdunaldian, edoskitze naturalean edo eritasun profesionalean arriskuak direla-eta lanpostua aldatzen denean.

              Ondorioz, jakinarazten da dagoeneko gaituta dagoela LANPOSTU ALDAKETA eremuko 01 eta 02 balioen onarpena, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, kotizazio-berezitasun hori kalkulatzeko behar direnak.


2021/02/05- SILTRA Aplikazioaren Bertsio Berriaren Oharra

Jakinarazten da astelehenean SILTRA 2.3.2ren bertsio berri bat argitaratuko dela, 2021erako benetako lanaldien jakinarazpenean atzemandako arazoa konpontzeko.
 
Gogoan izan SILTRA automatikoki eguneratuko dela bidalketa bat egitean; beraz, ez da eskuzko eguneraketarik egin beharrik. Hala eta guztiz ere, RED Sistemaren software atalean kargatzeko eskura dago.

2021/2/12 - 2/2021 RED Albiste Aldizkaria

2/2021 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 2/2021 Errege-lege dekretua: 1.1. artikulua. EZINBESTEKO ABEEEren luzapena, 8/2020 ELDaren 22. artikulua.
  • 2/2021 ELD: 1.2. artikulua. ERAGOZPENENGATIK ABEEE. 24/2020 ELDaren 2. Ataleko Lehen Xedapen Gehigarria (DA1). Luzapena.
  • 2/2021 ELD: 1.3. artikulua. 30/2020 ELD-AREN ERAGOZPENENGATIK ABEEE. Luzapena.
  • 2/2021 ELD: 1.4. artikulua. MUGAPENENGATIK ABEEE. Luzapena.
  • 2/2021 ELD: 2. artikulua. ERAGOZPENENGATIK EDO MUGAPENENGATIK ABEEE. Berria.
  • 2/2021 ELD: Lehen Xedapen Gehigarria (DA 1). Enpleguaren aldi baterako erregulazioko espedientearen estaldura-tasa handia duten eta jarduera berreskuratzeko tasa txikia duten sektoreetako enpresak.
  • 2/2021 ELD: Eranskina.
  • Erantzukizuneko Adierazpenen Eskema (CPC) eta Langileei buruzko komunikazioak- Jarduerarik eza mota.
  • 2/2021 LED. Beste Alderdi batzuk.
  • 2/2021 ELD: Laugarren Xedapen Iragankorra. Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian eta itsasoko langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian sarturik dauden langile autonomoen gertakizun profesionalengatik eta jarduera eteteagatik aplikatu beharreko kotizazio-tasen aplikazioa etetea.
  • L90 likidazio berriak: Kotizazio-oinarrien Ezberdintasunak.
  • CASIA berriak:
    • Kontsulta eta Errore/Gorabehera kasuen itxiera.
    • Izapide berriak irekitzea.
  • Berrikuntzak Inss-Enpresak (FIE) fitxategiaren bertsio berrian.
  • RED Sistemaren bidezko igorpen elektronikoaren garrantzia, adingabearen jaiotza eta zainketa  aurkezteko, baita epe laburreko gainerako sorospenetarako ere.
  • Erantzun-fitxategiak web orritik deskargatzea.
  • L03 "Soldatak atzeraeraginez ordaintzea" likidazioetan sartzeko arauzko epearen kalkuluaren aldaketa.

2021/2/15- “Zerbitzu berria: “Likidazioen eguneratzean eragindako langileen txostena lortzeko zerbitzua”

Zerbitzu berria: “Likidazioen eguneratzean eragindako langileen txostena lortzeko zerbitzua

Jakinarazten da RED Directo eta RED SLD tresnen erabiltzaileek zerbitzu berri bat dutela eskura: “Likidazioen eguneratzean eragindako langileen txostena lortzeko zerbitzua”. Zerbitzu horren bidez, SLD likidazio jakin bat epez kanpo eguneratzean eragindako langileei buruzko informazioa eska daiteke. Horri buruzko informazio zehatza bide hauetako eskuliburuetan dago jasota:

Hasiera » Informazio erabilgarria » RED Sistema » Likidazio Zuzeneko Sistema » Dokumentuak » Erabiltzailearen Eskuliburuak » Likidazioari lotutako zerbitzuak.

Hasiera » Informazio erabilgarria » RED Sistema » RED Directo » RED Directo Dokumentuak » Erabiltzailearen Eskuliburuak.


2021/02/15- “Erantzukizuneko adierazpenak eta 2/2021 Errege Lege Dekretuaren jakinarazpenak”

Erantzukizuneko adierazpenak eta 2/2021 Errege Lege Dekretuaren jakinarazpenak

Erantzukizuneko adierazpenen aurkezpena eta 02/2021 BNRan aipatzen diren jakinarazpenak, 2/2021 Errege Lege-Dekretuan ezarritakoa betetzeko, ziurrenik otsailaren 26an eskuragarri egongo dira otsailaren likidazio-aldirako.

2021/3/1- Zerbitzuen Itxieraren Abisua

Aplikazioen mantentze- eta eguneratze-lanak direla eta, SLD eta RED directo zerbitzuak itxita egongo dira martxoaren 2ra arte (barne). Egun horretara arte ez da fitxategien prozesatzea hasiko.

2021/03/08- CASIA Itxieraren Abisua

Aplikazioaren mantentze- eta eguneratze-lanak direla eta, baimenduari laguntzeko zerbitzua (CASIA) itxita egongo da martxoaren 8ko 19:00etatik martxoaren 9ko (asteartea) goizeko lehen ordura arte.

2021/03/11 - CASIA berriak

  • Diru-bilketaren materiaren irekiera:

Dirubilketa Materia ireki da Casian dauden materien zerrendan. Horren ondorioz, likidazioen epez kanpoko eguneratzeen egiaztagiriak aurkezteko izapidea birsailkatu egin da “Diru-bilketa” aukerara. Birsailkapen horrek hemendik aurrera irekitzen diren kasuei bakarrik eragingo die, irekita dauden kasuetan ez du eraginik izango. Diru-bilketaren tramiteen katalogoa pixkanaka handituz joango da. 

Oso garrantzitsua da tramite bakoitzaren sailkapen zuzena errespetatzea, Laguntza Unitate eskudunak tramite horiek osatu ditzan. 

  • Egoera itxiko azpi-egoera berriak: Egoera Itxiaren barruan 4 azpi-egoera berri sortu dira, Izapideko kasuei bakarrik aplikatzeko; izan ere, eskabidean planteatutako gaiaren funtsari buruzko ebazpenaren nondik norakoaren berri emateko balioko dute:  Onartua, partzialki onartua, ezetsia, onartugabea.


2021/3/12- Casia Itxieraren Abisua

Mantentze- eta eguneratze-lanak direla eta, Baimenduari Laguntzeko Zerbitzua (CASIA) itxita egongo da martxoaren 14an, igandea, 08:00etatik 12:00ak arte.

2021/03/17- Eragozpenengatik ABEEE mugapenengatik ABEEEra igarotzea, eta alderantziz

Urtarrilaren 26ko 02/2021 Errege Lege Dekretua argitaratzeari eta, horren ondorioz, Afiliazio Fitxategi Orokorrean Erantzukizuneko adierazpenaren eta Jarduerarik Ezaren balio berriak ezartzeari dagokienez (2/2021 BNRan aipatzen dira), argibide hauek eman dira.

Arau horren 2. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eragozpen-egoeratik mugatze-egoerara igarotzeko aukera ezartzen duena, edo alderantziz, aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente berri bat izapidetzeko beharrik gabe, baldin eta 2021eko otsailaren 1a baino lehen eragindako enpresak “Eragozpenengatik” edo “Mugapenengatik” aldi baterako erregulazioko espediente bat aurkezten badu, egoera batetik bestera aldatzen badu, erantzukizuneko adierazpenaren balio berriak aurkeztu beharko ditu: 074- Jardueraren eragozpenengatik ABEEE, 2/2021 ELDaren 2. Artikulua - edo 075- Jardueraren mugapenengatik ABEEE. 2/2021 ELDaren 2. artikulua.

Adibidez, enpresa “Mugapenengatik” ABEEE egoeran egon bada 2021eko otsaileko aurreko aldian, otsailetik aurrera CPC 068-Jardueraren mugapenengatik ABEEE, 30/2020 ELDaren 2.2. artikulua.- aurkezpena mantendu egin beharko da mugapenengatik ABEEE epealdiagatik; eta eragozpenengatik egoerara igarotzean, CPC74- Jardueraren eragozpenengatik ABEEE, 2/2021 ELDaren 2. artikulua - aurkeztu beharko da, eta “Noiztik” eremuan egoeraren aldaketaren data adieraziko da. Halaber, berriro ere mugapenengatik egoerara itzultzen denean, CPC 075- Jardueren mugapenengatik ABEEE aurkeztu beharko da. 2/2021 ELDaren 2. artikulua.


2021/03/22- Apirilean RED datuen aldaketen epeak luzatzea

RED EPEAK

EPE ARRUNTA
EPEA LUZATUA

Benetako lanaldien sarrera

Dagokien hurrengo hilabeteko 6a arte

Dagokien hurrengo hilabeteko 13a arte

ABEEE edo grebagatik jarduerarik eza

FRVaren hurrengo hilabeteko azken-aurreko egunera arte*

Ez da aldatzen

CTP jarduera greban/EEE

FRVaren hurrengo hilabeteko azken-aurreko egunera arte

Ez da aldatzen

Jarduerarik eza (ez  ABEEE, ez eta greba)

FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean.









Baldin FRV martxoan edo apirilaren 1etik  5era  apirilaren 8a arte.



 


Lanaldia murrizketa/CTP

FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean.

KONTRATU MOTA/CTP

FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean.

Atzeraeraginezko CTP aldaketa
Hurrengo hileko lehen hiru egunetan.

Kontratuari lotutako gainerako datuak, ATR45 bidez aldatzen direnak

FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean.

Lanbidea        

FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean.

Kotizazio-taldea        

FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean.

Lanbide kategoria

FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean.

Erretirorako adinaren koefiziente murriztailea.

FRVaren hil osoko sarrera, 3 egun epean.

SAA
FRVaren hil osoan
SAA 420 60 egun lehenagotik, hilabete natural osoan eta hurrengo hilaren 3a arte, erabiltzaileak mekanizatzen duen data errespetatuz

Baldin FRV martxoan edo apirilaren 1etik 5era  apirilaren 8a arte.
SAA 420: 
  • martxoan edo apirilaren 1etik 5era  apirilaren 8a arte.         

* Aldaketaren Benetako Data  

2021/04/14- SLD geldialdi teknikoa

RED Sistemaren datu-basearen mantentze-lanak  direla eta, geldialdi teknikoa egingo da honako egun hauetan:

  • Apirilaren 16an, 21:00etatik 24:00etara, SLD arkitektura gelditu egingo da, eta, beraz, ez dira bidalketak prozesatuko. SLD eta RED directo zerbitzuak irekita egongo dira, baina erroreren bat gerta daiteke.
  • Apirilaren 18an, goizeko 8:00etatik 12:00etara, SLD eta RED Directo zerbitzuak itxiko dira.

2021/05/06- CRAen Komunikazioa Hobetzea

RED DIRECTO baimenduentzat ordaindutako ordainsarien kontzeptuak (“CRA”) komunikatzeko prozeduran hobekuntza bat ezarri da.

Aukeran, aurreko likidazioaldian jakinarazitako CRAk berreskuratu eta  alta egiteko langile bat edo gehiago eta haien ordainsariak aukeratu ahalko  dira.

WEBean  argitaratutako “Conceptos Retributivos Abonados (CRA)” eskuliburua eguneratu da.


2021/05/06- Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Sektoreetako Aldizkako Finkoentzako Oharra

TURISMO, MERKATARITZA ETA OSTALARITZARI LOTUTAKO ALDIZKAKO FINKOEN JARDUERA LUZATZEKO LAGUNTZA 2021

Turismoaren, ostalaritzaren eta merkataritzaren sektoreari zerga-arloan laguntzeko presazko neurriei buruzko abenduaren 22ko 35/2020 Errege Lege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Gizarte Segurantzari kontingentzia arruntengatik ordaindu beharreko enpresa-kuoten 100eko 50eko hobaria ezartzen da, bai eta langabeziaren, FOGASAren eta lanbide heziketaren diru-bilketa bateratuagatik ere, 2021eko apirilaren eta urriaren bitarte lanean aritu diren turismo-, merkataritza- eta ostalaritza-sektore aldizkako kontratu finkoetarako.

Kotizazioan pizgarri hori kalkulatu ahal izateko, jakinarazten da dagoeneko gaituta dagoela bai 017 KOTIZAZIO BEREZIKO KAUSA aukera Kotizazioaren Kontu Kodean, bai 420 AFILIAZIOKO EGOERA GEHIGARRIA aukera eragindako langileen lan-harremanen erregistroan.


2021/05/28 - 3/2021 RED Albiste Aldizkaria

3/2021 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • SLD likidazioen arauzko epetik kanpo egindako eguneratzeei buruzko informazio-zerbitzuak: "Likidazioen eguneratzean eragindako Langileen Txostena Eskuratzeko Zerbitzua" eta "Kalkuluak Kontsultatzeko Zerbitzua".
  • Zordunketa osagarrien informazioa Langile Autonomoen Erregimen Bereziko langileentzat.
  • Ordaindutako Ordainsarien Kontzeptuak (CRA Fitxategia). “Telelana-gastuak” Ordainsari Kontzeptu berria.
  • Ordaindutako Ordainsari Kontzeptuen komunikazio hobea RED Directo-ko baimendunentzat.
  • Enpresaren egoitza sozialaren eta jarduera ekonomikoaren datuak eguneratuta edukitzeko betebeharra (ITSS)
     


2021/06/04 - 11/2021 ELDaren COVID-19 ABEEE berriak.

11/2021 ELDaren COVID-19 ABEEE berriak.

2021/06/04 - 4/2021 RED Albiste Aldizkaria

4/2021 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 11/2021 Errege-lege dekretua: 1.1. artikulua. Ezinbesteko ABEEEren luzapena, 8/2020 ELDaren 22. artikulua.
  • 11/2021 ELD: 1.2. artikulua. Eragozpenengatik ABEEE. 24/2020 ELDaren 2. Ataleko Lehen Xedapen Gehigarria (DA1). Luzapena.
  • 11/2021 ELD: 1.3. artikulua. Eragozpenengatik ABEEE,  30/202 ELD eta 2/2021 ELD. Luzapena.
  • 11/2021 ELD: 1.4. artikulua. Mugapenengatik ABEEE,  30/202 ELD eta 2/2021 ELD. Luzapena.
  • 11/2021 ELD: 2.1 artikulua.- Jardueraren eragozpenengatik edo mugapenengatik ABEEE. Berria.
  • 11/2011 ELD: 2.2, 2.3 eta 2.4. artikuluak Eragozpenengatik ABEEEtik mugapenengatik ABEEEra igarotzea, eta alderantziz.
  • 11/2021 ELD: Lehen Xedapen Gehigarria (DA 1). Enpleguaren aldi baterako erregulazioko espedientearen estaldura-tasa handia duten eta jarduera berreskuratzeko tasa txikia duten sektoreetako enpresak.
  • 11/2021 LED. Beste alderdi batzuk.
  • 11/2021 ELD: CPCren idazketa eta jarduerarik ezaren motak.
  • Erantzukizuneko Adierazpenen Eskema (CPC), Langileei buruzko komunikazioak- Jarduerarik eza mota eta salbuesteko portzentajea.
  • 11/2021 ELD: II. titulua.- Langile autonomoak babesteko neurriak.
  • 11/2021 ELD: Eranskina. EJSN09 kodeen zerrenda, DA 1ak aipatzen dituena.

2021/06/14 - Oharra: Erantzun Bikoitzen Fitxategiak AFI

Afiliazio fitxategiak (AFI) prozesatzean sortzen dira Afiliazioen Erantzun Fitxategiak (FRA), eta azken hauek sortzen dituen sisteman jazo den errore bat medio, gaur, 2021eko ekainaren 14an, goizean, prozesatu diren igorpenetako erantzunak bi aldiz igorri dira. Bi erantzunak berberak dira; beraz, bietako bat bakarrik hartu beharko da kontuan.

Barkatu sortu ahal izan ditugun eragozpenengatik.



2021/06/21- Izapidea: ABEEa dagoela egiaztzen duen dokumentazioa ekartzea

Jakinarazten da “ABEEa dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa ekartzea” izeneko izapidea, aurrez Kotizazio gaian sailkatzen zena, berriz sartu dela katalogoan eta orain “Afiliazioa, altak eta bajak” gaian dagoela.

2021/07/01 - 5/2021 RED Albiste Aldizkaria

5/2021 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • CASIA berriak: Funtzionaltasun berriak:
    • TGSS jatorria duten kasuak irekitzea.
    • Diru-bilketari buruzko kontsulten irekiera:
    • Izapideak ofizioz ixtea.
  • ONLINE afiliazioaren funtzionalitate berria: Gizarte Segurantzako zenbakiaren esleipena.
  • RED ONLINE sistemaren zerbitzu berria: FIER.

2021/07/01 - 11/2021 ELD: CPCren idazketa eta jarduerarik ezaren motak.

Enpleguaren defentsarako, suspertze ekonomikorako eta langile autonomoen babeserako presazko neurriei buruzko maiatzaren 27ko 11/2021 Errege Lege Dekretuan xedatutakoa aplikatzeko,  ekainaren 4ko 4/2021 BNRan aipatzen diren erantzukizuneko adierazpenak eta jakinarazpenak aurkezteko epea honako egun hauetan hasiko da:

  • Erantzukizuneko aitorpenen aurkezpena –CPC-: uztailaren 1a.
  • JARDUERA EZAREN MOTA eremuko balioak jakinaraztea eta berezitasunak kalkulatzea: uztailaren 9a).

Beraz, uztailaren 1etik aurrera, 2021eko ekaineko kuoten likidazioa eskatu aurreko erantzukizuneko aitorpenak aurkeztu ahalko dira.

Halere, uztailaren 9ra arte ezin izango dira jakinarazi, bidezkoa den kasuetan, 11/2021 Errege Lege-Dekreturako berariaz sortutako erantzukizuneko aitorpen berriei –CPC- lotutako JARDUERA EZAREN MOTA eremuko balio berriak.

Halaber, uztailaren 9ra arte ezin izango dira jakinarazi aurreko Errege Lege Dekretuetarako sortutako JARDUERA EZAREN MOTA eremuko aldaketak edo zuzenketak, 11/2021 ELDaren indarraldian aplikatzekoak badira.

Era berean, uztailaren 9ra arte ez dira kalkulatuko 11/2021 ELDan ezarritako salbuespenei dagozkien kotizazio-berezitasunak. Hori dela eta, ez da baieztatu behar 2021eko ekaineko kuotei dagokien kuota-likidazioa, kotizazioan salbuespenak izan baitaitezke data horretara arte, baldin eta aldez aurretik erantzukizuneko adierazpena aurkeztu bada eta, hala badagokio, JARDUERA EZAREN MOTA eremuko balioa jakinarazi bada.

2021/07/09-2021eko ekainean ABEEEk eragindako likidazioen eragina

2021eko ekainerako ABEEEk eragindako langileen likidazioen kalkuluan arazoak izan direla jakinarazten da, 2021eko ekainaren 1etik 8ra bitartean aurkeztu badira. Haiengan beste jarduketarik ez egitea eskatzen da. Jakinarazpen berria egingo da gorabehera konpondu denean.

Halere, gorabehera horrek ez die eragiten gaurtik aurrera lehen aldiz 2021eko ekainerako aurkezten diren likidazioei.


2021/07/09-Jarduera ezaren motak jasotzea

Jakinarazten da jada erabilgarri dagoela 2021eko ekaineko likidazio-aldiari eragiten dion JARDUERA EZA MOTAREN edozein balio jasotzeko aukera.

2021/07/19-FIE – Langile autonomoen sarrera

2021/07/20tik aurrera, INSS EMPRESAS (FIE) fitxategian emango da Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian eta Itsasoko Langileen Erregimen Berezian dauden norbere konturako langileei edo langile autonomoei buruzko informazioa. FIEren 2.0 bertsioa 2021/03/08an abian jarri arte, norbere konturako langileak edo langile autonomoak ziren oraindik FIEn sartuta ez zegoen talde bakarra; beraz, 2021/07/20tik aurrera, FIEk langile-talde guztiak barne hartuko ditu.

2021/09/15-FIER – RED online sistemaren zerbitzu berria 2021/09/20tik

FIER – RED online sistemaren zerbitzu berria 2021/09/20tik


Jakinarazten da 2021eko irailaren 20tik aurrera FIER zerbitzu berria erabilgarri egongo dela RED online sisteman -ikusi RED 5/2021 berrien buletina, 2021eko uztailaren 1ekoa-.


Aplikazio berri honi esker, RED DIRECTO edo RED zuzeneko likidazioko sistemarako baimena duen edozein erabiltzailek, nagusia edo bigarren mailakoa, Excel formatuan deskarga dezake INSS Enpresas (FIE) fitxategiaren 2.0 bertsioko informazioa. Halaber, aldi bateko baterako deskarga egin daiteke, gehienez ere 17 egunekoa eta 300 erregistrokoa kontsulta bakoitzeko.


www.seg-social.es helbidean, Sistema Red/ INSS/ Eskuliburuak atalean, FIERen erabiltzailearen eskuliburua kontsulta daiteke. Eskuliburu horretan, zerbitzuan sartzeko modua, aplikazioaren hasierako pantailan dauden eremuak eta egin daitezkeen ekintzak azaltzen dira. Halaber, FIER zerbitzuaren pantailaren behealdean, aplikazioaren erabiltzailearen eskulibururako esteka dago.


Azkenik, gogorarazten da FIE 2.0 mezuaren erregistro-diseinua www.seg-social.es helbidean kontsulta daitekeela, Sistema Red/ INSS/ Jarraibide Teknikoak atalean.



2021/09/23-Langile autonomoen kuotak kontsultatzeko zerbitzu berria.

Langile autonomoen kuotak kontsultatzeko zerbitzu berria.

RED sisteman zerbitzu berri bat dago erabilgarri: “Kontsultatu autonomoen erregimenean jaulkitako ordainagiriak”. Bulego birtualeko RETA KOTIZAZIOA ataletik sartzen da zerbitzu horretara, eta hilabeteko azken egun baliodunean langile autonomoaren banku-kontuan kargatuko den kuotari buruzko informazioa lor daiteke. Zehazki:

  • Hilaren 26tik aurrera, likidazio-aldi horri dagokion kuota kontsultatu ahal izango da, baita hilabete horretan kontuan karga daitezkeen aurreko aldietako likidazio osagarriak ere.
  • Edozein unetan kontsultatu ahal izango dira kontsulta egin baino lehenagoko likidazio-aldiei dagozkien kuotak, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak dagoeneko jaulki baitzituen, dagokion banku-kontuan kargatzeko. Zerbitzu berrian ikus daitekeen informazioa 2018ko uztailari dagokion likidazio-aldiarena da, une horretan ezarri baitzen zordunketak jaulkitzeko prozedura, SEPA araudian ezarritako baldintzen arabera.

Zerbitzu honen bidez  lortutako informazioa ezin izango da inola ere erabili kuotak ordaintzeko dokumentu gisa, ez eta langileak kuota horiek benetan ordaindu dituela ziurtatzeko ere; beraz, informazio hori ez da onartuko Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekin langileak dituen ordainketa-betebeharretan egunean dagoela egiaztatzeko.

Era berean, zerbitzuko laguntzarako eskuliburua jarri da RED baimenduen eskura, bide hauetan:

Hasiera / RED sistema / RED Directo / RED Directo Dokumentazioa / Erabiltzailearen eskuliburuak / Langile Autonomoen Erregimen Berezia

Hasiera / RED sistema / RED Internet / RED Internet Dokumentazioa / Erabiltzailearen eskuliburuak / Langile Autonomoen Erregimen Berezia



2021/10/01 - Zerbitzuen Itxieraren Abisua

Aplikazioen mantentze- eta eguneratze-lanak direla eta, SLD eta RED directo zerbitzuak itxita egongo dira urriaren 5era arte (barne). Egun horretara arte ez da fitxategien prozesatzea hasiko.

2021/10/08- Epea luzatzea 90 egunetara ABEko parteak ezeztatzeko

Epea luzatzea 90 egunetara ABEko parteak ezeztatzeko

Jakinarazten da luzatu egin dela 90 egunetara RED baimenetako erabiltzaileek ezeztapenak egiteko aldi baterako ezintasuneko prozesuetako baja, berrespen eta alta parteetan RED Online Sistemaren bidez.


2021/10/15 - 6/2021 RED Albiste Aldizkaria

6/2021 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Irailaren 28ko 18/2021 Errege Lege-dekretua, enplegua babesteko, ekonomia suspertzeko eta lan-merkatua hobetzeko presako neurriei buruzkoa.
  • 18/2021 ELD. 11/2021 Errege Lege-dekretuan ezarritako kotizaziorako salbuespenen aplikazioa 2021eko irailerako.
  • 18/2021 ELD. 18/2021 Errege Lege-dekretuan ezarritako kotizaziorako salbuespenen aplikazioa 2021eko urrirako.
  • 18/2021 ELD. ABEEEn luzapena 2021eko azaroaren 1etik hasita eta 18/2021 Lege Errege-Dekretuaren 4. artikuluan ezarritako kotizaziorako salbuespenen aplikazioa.
  • 18/2021 ELD. Baimendutako edo jakinarazitako ABEEE berrien identifikazioa, 2021eko azaroaren 1ean edo ondoren baliodunak direnak.
  • 18/2021 ELD. Prestakuntza-jarduerak egiteko enpresaren konpromisoari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
  • 18/2021 ELD. Cumbre Vieja zonaldean erregistratutako sumendi-erupzioak kaltetutako Kanaria uharteetako enpresetarako aparteko neurriak.
  • Erantzukizunpeko Adierazpenen Eskema -CPC- eta langileei buruzko komunikazioak -Jarduera ezaren mota-.
  • Pandemiaren krisiari lotutako enpresetako ABEEEn berri emateko komunikazioa, haiek 2021/11/01etik aurrera luzatzen dena eta kotizaziorako salbuespenak izango ez dituztenak.
  • Aldaketak RED Sistemarako afiliazioan.
  • 18/2021 ELD. II. Titulua. Langile autonomoak babesteko neurriak.
  • 18/2021 ELD. 6. XEDAPEN GEHIGARRIA. La Palma uharteko Cumbre Vieja zonaldean erregistratutako sumendi-erupzioak kaltetutako langile autonomoentzako aparteko neurriak.
  • 18/2021 ELDaren I. Eranskina., I. eta II. Tituluak eta laugarren, bosgarren, seigarren eta hamaikagarren xedapen gehigarriak eta xedapen iragankorra.
  • II. Eranskina. Lan-agintaritzak.
  • III. Eranskina. ABEEE motak.

2021/10/28- Datuak aldatu eta zuzentzeko epe berriak RED sistemaren erabiltzaileentzat.

Datuak aldatu eta zuzentzeko epe berriak RED sistemaren erabiltzaileentzat.

Azaroaren 1etik, kontratuari lotutako datu batzuen aldaketa eta zuzenketa, bai eta altaren datuen zuzenketak ere, RED Sistemaren bidez egin daitezke dagokien hilabete osoan, eta dagokien hurrengo hilabetean, likidazioa berretsi arte. Ordura arte egindako aldaketen eta zuzenketen jakinarazpen guztiek jakinarazitako data errealetik aurrera izango dute eragina, erregelamenduzko epean aldaketa edo zuzenketa horiek ez jakinarazteak ekar ditzakeen zehapen eta erantzukizunen kalterik gabe.

2021/10/28- Gizarte Segurantzako Zenbakia Esleitzeko funtzionalitatea handitzea: AIZ duten langileak

Gizarte Segurantzako Zenbakia Esleitzeko funtzionalitatea handitzea: AIZ duten langileak

Joan den uztailaren 6an, funtzionalitate berri bat ezarri zen afiliazio-eremuan, RED sistemaren bidez Gizarte Segurantzako Zenbakia –NSS- esleitzea eskatzeko (uztailaren 1eko 5/2021 BNR).
Une horretan, Nortasun Agiri Nazionala zuten nazionalitate espainiarreko pertsonei bakarrik esleitzen zitzaien NSSa.
Jakinarazten da, gaurtik aurrera (urriak 28), Atzerritarren Identifikazio Zenbakia duten eta herrialde hauetako nazionalitatea duten pertsonei NSSa esleitzeko funtzionalitate hori zabaldu dela:
Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Kroazia, Zipre, Txekiar Errepublika, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Islandia, Irlanda, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Herbehereak, Norvegia, Polonia, Portugal, Errumania, Suedia eta Suitza.
Funtzionamendua, kontrolak eta baliozkotze-arauak orain artekoak berak izango dira.
Halaber, NSS hori sisteman finkatu ondoren, NSSa esleitzeko dokumentazioaren kopia lortu ahalko da.
Oharra* Gogorarazten da funtzionalitate honen bidez NSSak esleitu ezin direnean, CASIAren bidez eskatzen jarraitu beharko dela, eta RED sistemaren bidez sortutako NSSarekin altak erregimen hauetarako onartuko direla:

0111          ERREGIMEN OROKORRA     
0112          ERREG. OROK. (ARTISTAK) 
0163          E.O. (CCC NEKAZARITZAKO S.B.)
0811          ITSASOKO E.B.(C.AJ.GR. I.)
0812          ITSASOKO E.B.(C.AJ.GR.2A)
0813          ITSASOKO E.B.(C.AJ.GR.2B)
0814          ITSASOKO E.B.(C.AJ.GR. 3)
0821          ITSASOKO E.B.(ASIM.GR. I)    
0822          ITSASOKO E.B.(ASIM.GR.2A)    
0823          ITSASOKO E.B.(ASIM.GR.2B)    
0911          IKATZ MEATZARITZAKO E.B. 


2021/10/29 - 18/2021 ELDaren COVID-19 ABEEE berriak


2021/11/11- Akatsa RED Sistemarako afiliazioan aldaketak egiteko argibideetan. 18/2021, ELD

Akatsa RED Sistemarako afiliazioan aldaketak egiteko argibideetan. 18/2021, ELD

Urriaren 15eko 6/2021 BNRan, Bidalketen afiliazioa/Aldaketa AFI fitxategian atalean, jakinarazi da eremu berri bat sortu dela, PRESTAKUNTZAREN ARDURADUNAREN AITORPENA, eta hauek direla bere balioak: 1=BAI eta 2=EZ.
Hala ere, honen bidez, jakinarazten da akats bat egon dela eta balio zuenak hauek direla: S=Bai eta N=Ez.

2021/11/18 - 18/2021 ELD: 2021eko Azaroko Erantzukizunpeko Adierazpenak ezartzea

18/2021 ELD: 2021eko Azaroko Erantzukizunpeko Adierazpenak ezartzea

Jakinarazten da urriaren 15eko 6/2021 BNRan aipatzen diren erantzukizunpeko adierazpenen eta jakinarazpenen aurkezpena, irailaren 28ko 18/2021 Legegintzako Errege Dekretua aplikatuz, 2021eko azaroko likidazio-aldirako eskuragarri egongo dela, ziurrenik, 2021eko azaroaren 26tik aurrera.                

Salbuespenez, Cumbre Vieja eskualdean erregistratutako sumendiaren erupzioak eragindako Kanariar Uharteetako enpresentzat aparteko neurriak ezartzen dituen 18/2021 Legegintzako Errege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriaren arabera, eragindako enpresentzat salbuespenak aplikatzeko, orain arte ezarritako moduan egin beharko da: CASIA-Izapide-eskaera; Gaia: Afiliazioa, altak eta bajak; Kategoria: Besteren konturako langileen datu-aldaketa; Azpikategoria: DR La Palma ABEE-. Urriaren 15eko 6/2021 BNRan enplegua erregulatzeko aldi baterako espediente mota horretarako dauden erantzukizunpeko adierazpenak eta jakinarazpen espezifikoak eskuragarri daudenean, behar bezala jakinaraziko da.


2021/11/25 - 18/2021 ELD: 2021eko Azaroko Erantzukizunpeko Adierazpenak eta jarduerarik ezak

18/2021 Legegintzako Errege Lege Dekretua aplikatuz, dagoeneko eskura daude erantzukizunpeko adierazpenak eta jarduerarik ezaren jakinarazpenak, 2021eko azaroko likidazio-aldiari dagozkionak,  CPC balio hauei eta haien jarduerarik ezei dagokienez:

062, 067, 068, 069, 070, 071, 072, 073, 074, 075, 076, 077, 078, 079, 080, 081

2021eko azaroko likidazio-aldiari dagozkion erantzukizunpeko adierazpenak eta jakinarazpenak, CPC balio berriei eta haien jarduerarik ezei buruzkoak, bihartik aurrera (ostirala, azaroak 26) egongo dira eskuragarri:

083, 084, 085, 086, 091, 092

Gogorarazten da, 6/2021 BNRan adierazi bezala, azaroko likidazio-alditik aurrera, erantzukizunpeko adierazpenak eta jarduerarik ezaren balioen jakinarazpenak onartzeko langileak identifikatzeko,  beharrezkoa dela ABEEn dauden langileen zerrenda aurkeztea Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren webgunean.

Informazio hori 18/2021 Legegintzako Errege Dekretuaren laugarren xedapen gehigarrian ezarritako epean eta moduan aurkeztu ez bada Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak (TGSS) ezin izango du kotizazioan salbuespenik aplikatu, ezta langileen ekarpenen ordainketarako derrigortasun ezari buruzko 17 edo 18 kotizazio-berezitasunik ere, 2021eko azaroaren 1etik aurrera sortutako kuotetan.

Halaber, gogorarazten da TGSSk 2021eko azaroaren 1etik aurrera salbuespenak aplikatu ahal izateko, berariaz adierazi beharko dela, betiere, bai CCC mailan (ENPRESAREN SALBUESPENEN APLIKAZIOA), bai langile-mailan (LANGILEAREN SALBUESPENEN APLIKAZIOA).

Azkenik, beharrezkoa izango da prestakuntzako erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, 18/2020 ELDaren 4. artikuluko 1.a), 2. eta 1.b)2. idatz-zatietan aipatzen den ehuneko 80ko salbuestea aplikatzeko.


2021/12/1 - 18/21 ELD. Gorabehera atzeman da urriaren 27an eta 28an eta azaroaren 3an Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioan aurkeztutako ABEEE langileen zerrendan.

18/21 ELD. Gorabehera atzeman da urriaren 27an eta 28an eta azaroaren 3an Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioan aurkeztutako ABEEE langileen zerrendan.

Gorabehera atzeman da Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioarekin datuak trukatzean urriaren 27an eta 28an eta azaroaren 3an Egoitza Elektronikoan aurkeztutako ABEEEaren barruko langileen zerrendari dagokionez. Hori dela eta, ezinezkoa da erantzukizuneko aitorpenak sisteman onartzea eta “baimendu gabeko ABEEE” errorea agertuko da.
Gorabehera konpondu ondoren, behar bezala jakinaraziko da, erantzukizuneko aitorpen horiek berriz aurkez daitezen.

2021/12/01- ETOP edo FM ABEEE identifikatzea, langileen estatutuaren 47. artikulua.

ETOP edo FM ABEEE identifikatzea, langileen estatutuaren 47. artikulua.

Enplegua erregulatzeko espedienteen titular diren enpresak identifikatzea bidezkoa dela baloratu ondoren (ekonomia-, teknika-, antolakuntza- edo ekoizpen-arrazoien ondoriozkoak edo ezinbesteko arrazoien ondoriozkoak badira, Langileen Estatutuaren 47. artikuluan jasotakoaren arabera), bai eta espediente horren ondorioz langileak eta lan-kontratua eteteko edo lanaldia murrizteko epeak ere, COVID-19aren ondoriozko osasun-krisiaren ondorioz ezarritako ABEEEak identifikatzeko ezarritako prozeduraren arabera, honako hau jakinarazten da: 2021eko abenduaren 1etik aurrera, JARDUERARIK EZA MOTA eremurako EZ dira onartuko B, C, D, E, F, G, M edo N balioak, ez eta 69 - BAJA. EEE ALDI BATERAKO ETETEA izeneko baja egoeraren kodea ere.
Laster, espediente horien eraginpean dauden CCC eta langileak identifikatzeko jarraitu beharreko prozeduraren berri emango da. Horren ondorioz, CPC eta JARDUERARIK EZAREN MOTA eremuetan balio berriak agertuko dira, eta, betiere, abenduko likidazio-aldirako jakinarazpena egiteko prest egongo dira.

2021/12/10 - 7/2021 RED Albiste Aldizkaria

7/2021 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Kuoten likidazioak ofizioz eguneratzea. Informazioa bidaltzeko prozedura.
  • Ordezko langileak. Kotizazioaren arloko aldaketak.
  • Gizarte segurantzako zenbakiaren esleipena. AIZ duten langileak.
  • Fier – red online sistemaren zerbitzu berria.
  • Kultura-sektoreari laguntzeko neurriak. 14/2021 Legea, urriaren 11koa, maiatzaren 5eko 17/2020 Errege Lege Dekretua aldatzen duena.
  • Red sistemaren bidez datuen aldaketa onartzeko epeak. Erregelamenduzko epetik kanpoko jakinarazpenak. Ondorioak.
  • 6/2017 Legea, urriaren 24koa, lan autonomoaren erreforma larriei buruzkoa.
  • Aldaketak red sistemarako afiliazioan.
  • Siltra-ren hurrengo bertsioa. Aldaketak afiliazioaren eremuan
  • 20/2021 Errege Lege Dekretuaren 10. artikulua. Kuoten atzerapenak.
  • 20/2021 Errege Lege Dekretuaren 10. artikulua. Luzamenduak:
  • Turismo jarduerarekin zerikusia duten turismo, merkataritza eta ostalaritza sektoreetako aldizkako kontratu finkoak dituzten langileak.
  • Gertakizun edo prestazio zehatzetatik kanpo geratzen diren langileen identifikazioa. Itsasoko erregimen berezian “itsasontziaren” datua.
  • Ekonomia-, teknika-, antolaketa- eta ekoizpen-arrazoiengatik ABEEEak identifikatzea, eta langileen estatutuko 47. artikuluko ezinbesteko ABEEEak identifikatzea.
  • PCM/1238/2021 Agindua. Ikus-entzunezko sektorean lan egiten duten hirugarren herrialdeetako nazionalak sartu eta egoteko prozedurarako jarraibideak. Gizarte segurantzako zenbakiaren esleipena.
  • Abenduaren 2ko PCM/1353/2021 Agindua, Gizarte Segurantzaren, langabeziaren, jarduera eteteagatiko babesaren, soldatak bermatzeko funtsaren eta lanbide-heziketaren kotizazioaren legezko arauak garatzen dituena 2021 urterako.

2021/12/13 - 18/21 ELD. Gorabehera ebatzi da urriaren 27an eta 28an eta azaroaren 3an Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioan aurkeztutako ABEEE langileen zerrendan.

Jakinarazten da  azaroaren 30ean argitaratutako oharrean aipatzen zen gorabehera ebatzi dela, gain honekin: “18/21 ELDa. Gorabehera atzeman da urriaren 27an eta 28an eta azaroaren 3an Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioan aurkeztutako ABEEE langileen zerrendan”, eta, beraz, eragindako CCCen erantzukizuneko aitorpenak aurkeztea onartuko da.

2021/12/13- Likidazioen prozesatzean geldialdia.

Jakinarazten da gorabehera tekniko bat izan dela, larunbateko goizaldetik aurrera likidazioen tratamendua eragozten duena. Espero dugu goizean zehar gorabehera konpontzea.

Likidazioen prozesaketa berriro hasiko dela jakinaraziko da.


2021/12/13- Likidazioen prozesatzeari berriro ekitea.

Likidazioen prozesatzeari berriro ekitea.

Jakinarazten dugu gorabehera konpondu dela eta likidazioak prozesatzen hasi direla.


2021/12/16- Likidazioen prozesatzean geldialdia.

Likidazioen Prozesatzean geldialdia

Jakinarazten da geldialdi tekniko bat egingo dela funtzionalitate berriak ezartzeko, eta likidazioen tratamendurik ezingo da egin. Gaur, berriz ekingo zaio horiek prozesatzeari.


2021/12/17- Afiliazio-bidalketak Prozesatzeko Berriak

BERRIAK: AFILIAZIO-BIDALKETAK PROZESATZEA

Jakinarazten da abenduaren 18tik aurrera afiliazio-fitxategiak (AFI) prozesatzeari ekingo zaiola asteko zazpi egunetan, baita aldez aurreko mugimenduak finkatzen ere. Beraz, erantzunak asteko egun guztietan emango dira.
Egun egiten diren ordutegi berean eginen dira bidalketak, 7:00etan, 14:00etan eta 19:00etan, baina egunero.

2021/12/29 - 8/2021 RED Albiste Aldizkaria

RED Albisteak atalean 8/2021 RED Albisteen Buletina eskura daiteke. Eduki hau du:

  • PCM/1353/2021 Aginduaren bigarren xedapen iragankorra, Gizarte Segurantzaren, langabeziaren, jarduera eteteagatiko babesaren, soldatak bermatzeko funtsaren eta lanbide-heziketaren kotizazioaren legezko arauak garatzen dituena 2021 urterako.

2021/12/29-47 ET ABEEEak eta Cumbre Viejako sumendi-erupzioaren ondoriozko ABEEEak

47 ET ABEEEak eta Cumbre Viejako sumendi-erupzioaren ondoriozko ABEEEak

Honen bidez, jakinarazi nahi da erabiltzeko moduan daudela KOTIZAZIO-BEREZITASUNEN KAUSA eremuko balio berriak, baita JARDUERA-EZA MOTAK eremuarenak ere ABEEEak identifikatu ahal izateko, bai arrazoi ekonomikoengatik, teknikoengatik, antolakuntzakoengatik eta ekoizpenekoengatik eta baita ezinbesteko ABEEEak LANGILEEN ESTATUTUKO 47 artikuluan xedatutakoak ere. Era berean, balio berriak ere badaude Cumbre Vieja zonaldean erregistratutako sumendi-erupzioak kaltetutako Kanariar Uharteetako enpresentzako ezarri diren aparteko neurriak aplikatzeko, hots, 18/2021 ELDaren bosgarren xedapen gehigarrian zehazten direnak eta 06/2021 eta 07/2021 BNRetan argitaratutakoak.
ABEEEak ARRAZOI EKONOMIKO, TEKNIKO, ANTOLAKUNTZAKOENGATIK EDO EKOIZPENEKOENGATIK IDENTIFIKATZEA, ETA LANGILEEN ESTATUTUKO 47 ARTIKULUKO EZINBESTEKO ABEEE-AK IDENTIFIKATZEA
2021-12 likidazio-aldiaren ostean, arrazoi ekonomiko, tekniko, antolakuntzakoak edo ekoizpenekoak medio aldi-baterako enplegu-erregulaziorako espedienteak edo ezinbesteko ABEEEak (Langileen Estatutuaren 47 artikuluan xedatzen dira) dituzten enpresek ABEEE bat dutela eta mantentzen dutela jakinarazi beharko dute, salbuespenak aplikatzeko erantzukizunpeko adierazpenak aurkezteko ezarritako prozesu berdinei jarraiki, CPC kode balio hauekin:

  • 087: ETOP ABEEE, LANGILEEN ESTATUTUAREN 47 ARTIKULUA
  • 88: EZINBESTEKO ABEEE, LANGILEEN ESTATUTUAREN 47 ARTIKULUA

ABEEE hauek izan eta mantentzearen berri hilero eman beharko da, eta datu hauek bete beharko dira:

  • CCC: ABEEEak eragin eta altan dauden langileena izan behar da.
  • HASIERA-DATA: 2021.12.01 edo geroagokoa izan behar da. CCCko ABEEEaren hasiera-datarekin bat etorri behar da edo hileko lehenengo egunarekin hurrengoetan.
  • AMAIERA-DATA: uneko hilabetearen azken eguna izan behar da, edo ABEEEaren amaiera-datarena.

CPC 087 edo 088 bidez identifikatutako ABEEEak eragiten dien langileen lan-kontratuaren etete-aldia edo lanegun murrizketa-aldia JARDUERA EZA MOTA eremuaren balio hauekin identifikatuko da:

  • 087: ETOP ABEEE, LANGILEEN ESTATUTUAREN 47 ARTIKULUA
  • 11: ERTE ETOP LEko 47 ART. MURRIZKETA LANGABEZIA-PRESTAZIORIK GABE
  • 12: ERTE ETOP LEko 47 ART. ETETEA LANGABEZIA-PRESTAZIOAREKIN
  • 13: ERTE ETOP LEko 47 ART. MURRIZKETA LANGABEZIA-PRESTAZIOAREKIN
  • 088: EZINBESTEKO ABEEE, LANGILEEN ESTATUTUAREN 47 ARTIKULUA
    • 15: EZINBESTEKO ERTE LEko 47 ART. MURRIZKETA LANGABEZIA-PRESTAZIORIK GABE        
    • 16: EZINBESTEKO ERTE LEko 47 ART. ETETEA LANGABEZIA-PRESTAZIOAREKIN
    • 18: EZINBESTEKO ERTE LEko 47 ART. MURRIZKETA LANGABEZIA-PRESTAZIOAREKIN

JARDUERA EZA MOTA eremuko 12, 13, 16 eta 18 balioak:

  • Jakinarazi egin behar dira, langabezia-prestazioaren onuradun diren langileak kontuan hartuta. Aipatu balioekin identifikatutako langileei dagokienez, enpresaren ekarpenagatik kotizatzeko betebeharra mantendu egingo da etendako lanaldian zehar -17 edo 18 kotizazio-berezitasunak-, eta kuota osoa ordaindu beharko da lan egindako lanegunetan.
  • 2021eko abenduko sortzapen-aldiko kuoten likidazioetan, ez zaizkie aplikatuko 17 edo 18 kotizazio-berezitasunak JARDUERA EZA MOTA eremuan E, F, G balioekin identifikatu diren langileei.

JARDUERA EZA MOTA eremuko 11 eta 15 balioak:

  • Jakinarazi egin behar dira, langabezia-prestazioaren onuradun EZ diren langileak kontuan hartuta.
  • 11 eta 15 balioekin identifikatutako langileei dagokienez, lan egindako lanegun-zatiagatik (kuota osoa) kotizatu beharko da soilik.
  • 11 eta 15 balioek ez dituzte iraunkortasunik sortuko etendako jardueragatik.

69 baja-kode- EEE ALDI BATERAKO ETETE BAJA:

  • Azkenik, langabeziagatiko prestazioaren onuradun EZ izateagatik kontratu-etete egoeran bajan dauden langileak 69 baja-kodearekin - EEE ALDI BATERAKO ETETE BAJA gisa jakinarazi beharko dira.
  • Orain arte 69 baja-kodea onartu ez denez, RED Sistemaren bidez 69 kodearekin identifikatu eta jakinarazi diren langileen bajak, une honetatik aurrera eta 2022ko urtarrila osoan zehar, hots, 2021eko abenduko likidazio-aldikoak, epe barruko gisa hartuko dira (FRB=FEB).

Azkenik, gogoratu ez direla onartuko B, C, D, E, F, G, M eta N JARDUERA EZA MOTA gisako idatzoharrak 2021.12.01etik aurrera.
18/2021 ELD. CUMBRE VIEJA ZONALDEAN ERREGISTRATUTAKO SUMENDI-ERUPZIOAK KALTETUTAKO KANARIAR UHARTEETAKO ENPRESETARAKO APARTEKO NEURRIAK
2021.12 likidazio-aldiaren ostean, Cumbre Vieja zonaldean erregistratutako sumendi-erupzioak kaltetutako Kanariar Uharteetako enpresetarako aparteko neurriak aplikatu ahal izango dituzte enpresek RED Sistemaren bidez horretarako sortu diren KOTIZAZIO-BEREZITASUN KAUSA eremuaren eta JARDUERA EZA MOTA eremuaren balioen bidez. Une honetatik aurrera, ez da beharrezkoa izango espedientea CASIA bidez eskatzea eta jakinaraztea.
Prozesu hau betetzeko, erantzukizunpeko adierazpenek honako hau identifikatu eta aurkeztu beharko dute:

  • 089: ABEEE SUMENDI-ERUPZIOAREN ERAGOZPENENGATIK, D.A.5 18/2021 ELD
  • 090: ABEEE SUMENDI-ERUPZIOAREN MUGAPENENGATIK, D.A.5 18/2021 ELD

ABEEE hauek izan eta mantentzearen berri hilero eman beharko da, eta datu hauek bete beharko dira:

  • HASIERA-DATA: Derrigorrezko datua. 2021.12.01 edo geroagokoa izan behar da. CCCko ABEEEaren hasiera-datarekin bat etorri behar da edo hileko lehenengo egunarekin hurrengoetan.
  • AMAIERA-DATA: Derrigorrezko datua. HILABETEA eta URTEA, HASIERA-DATAren berdina izan behar da. EGUNA, HASIERA-DATAren berdina edo ondorengoa izan behar da. AMAIERA-DATA ezingo da izan 2022.02.28 ostekoa.
  • CCC: ABEEEak eragin eta altan dauden langileena izan behar da, eta edonola ere, LAS PALMAS (35) edo TENERIFE (38) probintzietakoak.

089 edo 090 erantzukizunpeko adierazpen bidez identifikatutako ABEEEak eragiten dien langileen lan-kontratuaren etete-aldia edo lanegun murrizketa-aldia balio hauekin identifikatuko da:

  • 089: ABEEE SUMENDI-ERUPZIOAREN ERAGOZPENENGATIK, D.A.5 18/2021 ELD
    • M9: ERABATEKO ETENALDIA. ABEEE ERAGOZPENENGATIK. SUMENDI-ERUPZIOA D.A.5, 18/2021 ELD
    • N1: ETENALDI PARTZIALA. ABEEE ERAGOZPENENGATIK. SUMENDI-ERUPZIOA D.A.5, 18/21 ELD
  • 090: ABEEE SUMENDI-ERUPZIOAREN MUGAPENENGATIK, D.A.5 18/2021 ELD
    • N2: ERABATEKO ETENALDIA. ABEEE MUGAPENAGATIK. SUMENDI-ERUPZIOA D.A.5, 18/2021 ELD
    • N3: ETENALDI PARTZIALA. ABEEE SUMENDI-ERUPZIOAREN MUGAPENAGATIK D.A.5, 18/2021 RDL

Era berean, jakinarazi nahi da salbuespenak aplikatzeko berariaz adierazi beharko direla ENPRESAREN SALBUESPEN-APLIKAZIOA eta LANGILEEN SALBUESPEN-APLIKAZIOA eremuetan, 18/2021 ELDaren beste ABEEEtarako egiten ari den moduan.

Complementary Content
${loading}