Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

INTERNET

Internet mundu mailan hamaika eta hamaika ordenagailu lotzen dituen hedabidea da, hainbat informazio eta zerbitzu-interaktibo handi eta dinamikotarako sarbidea eskaintzen duena, eta egunetik egunera handitzen ari dena, baita erabiltzaile aldetik ere. Sareen sare bezala ezagutua da, mundu osoan hamaika eta hamaika ordenagailu-sarek osatzen baitute.

Erabiltzaileari zerbitzu interaktiboak eskaintzen dizkio eta erabiltzaile eta GSDNren arteko mezuen trukaketa lanak egiten ditu, eta GSDNren orrialdearekin konexio zuzena eskaintzen du afiliazio eta kotizazio zerbitzu batzuen mugimenduak egiteko.

Honetaz gain, erabiltzaileek DIE Sistemari buruzko informazioa kontsulta dezakete (eskuliburuak, inprimakiak, berrien buletinak, eta abar), DIE Sistemaren web-orrialdearen bidez.
 

Internet bidez DIE  Sisteman sartzeko beharrezkoa da Interneterako sarbide-hornitzailea izatea. Hornitzaileek emandako sarbide hau dohainik edo ordaindutakoa izan daiteke.

Interneterako sarbidea eskaintzen duten erakundeak dira, usu modu komertzialean. Batzuek orokorrean eskaintzen dute; beste batzuek, ordea, enpresa edota erakundeentzat baino ez.
Internetaren ohiko erabilpenen artean ondoko hauek aipa daitezke:

- Informazioa bilatu
- Posta elektronikoaren trukaketa
- Merkataritza-transakzioak
- Denbora errealean idatzizko elkarrizketa izan munduko edozein tokitako beste erabiltzaile batekin.

Funtzio hauetarako, zerbitzuaren hornitzaileez gain, bestelako batzuk ere badira:

- Nabigatzaileak
- Bilatzaileak
- Atariak

 

Erabilpen orokorrerako transmisio erarik moderno eta egokituena delako.
Komunikazio erarik merkeena delako.
Edonondik eta edonoiz sarbidea duelako.
Complementary Content
${loading}