Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Nori zuzenduta dago?

 

Jarduera-eremua ESS/484/2013 Aginduak, martxoaren 26koak (BOE martxoaren 28koa)  zehazten du. Aginduak Gizarte Segurantzaren arloan datuen igorpen elektronikoko sistema arautzen du TGSSk kudeatutako zerbitzu gisa, datu zein agirien elkartruke elektronikorako eta administrazio-jardueren komunikaziorako, Administrazioaren eta horretarako baimendutakoen artean, erabilgarri dena eta subjektu arduradunek Gizarte Segurantzarekin dituzten betebeharrak honako arlo hauetan errazten dituena: enpresen izen-ematea, afiliazioa, altak, bajak eta langileen datu-aldaketak, enpresen eta langileen kotizazioak eta diru-bilketak, medikuaren baja-agirien komunikazioa, aldi baterako ezgaitasunari dagozkion bajen eta alten egiaztapena edota Gizarte Segurantzaren araudian eskatzen den beste edozein jarduera, era berean, kausa sortzen duten administrazio-egintzen jakinarazpenak eta RED Sistemaren bidez elektronikoki komunikatu behar diren datuen ondorioz emandako administrazio-egintzen jakinarazpenak, horiek ESS/485/2013 Aginduan zehaztutako Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan egingo dira.

ESSS/484/2013 Agindua, martxoaren 26koa, argitaratu ostean, Gizarte Segurantzaren Sistemaren edozein erregimenetan kokatuta dauden eta kotizatzeko beharra duten enpresek, enpresa-elkarteek eta gainontzeko subjektuek RED Sisteman sartu beharko dute, altan duten langile-kopurua edozein izanda.

Gizarte Segurantzaren Norbere Konturako Langileen edota Autonomoen Erregimen Berezian sartutako langileen kasuan, Nekazaritzako Norbere Konturako Langileen kasua alde batera utzita, langileen datuak RED Sistemaren bidez igorri behar dituzten enpresariek bakarrik sartu beharko dute esandako sisteman; kasu horretan, langile autonomoak diren aldetik, euren datuak ere igorri beharko dituzte sistema beraren bidez.

Datu zein agiriak elkartrukatzeko administrazio-jarduerak, RED Sisteman, betebeharrak dituzten subjektuek burutu ahal izango dituzte euren izenean zein ordezkarien bidez.

Complementary Content
${loading}