Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Baldintza teknikoak

Hardwarea

Ordenagailua: RED sistemak  ordenagailu pertsonal baten erabilera eskatzen du. Gutxieneko ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Intel Core Duo edo antzekoa.
  • 4 GB RAM memoria.
  • Gutxi gorabehera 100 MB  erabilgarri disko gogorrean.
  • VGA pantaila edo ondorengoa.
  • 101/102 teklatu estandarra.

Interneteko konexioa: Autentifikazio proxya erabiltzen baduzu, "Oinarrizko Autentifikazioa" izan behar du

Softwarea

32/64 Biteko Windows Sistema Eragilea

  • Windows 7 edo ondorengoa. Windows-en aurreko bertsioren bat erabiltzen baduzu, GSDNrekin ez du funtzionamendu zuzena bermatzen.

Interneteko arakatzailea: Sarean ibiltzen uzten duen programa. Web bidez informazioa bilatu, lokalizatu, ikusi eta administratzeko interfaze grafiko interaktiboa eskaintzen du. Arakatzailea beharrezkoa da konektatzeko unean. Izan ere, leiho lana egiten dute, Web zerbitzari baten orrialdeetan den informazioa erakusten dutenak.

Gaur egun onartzen diren arakatzaileak hauek dira:

  • Internet Explorer 8 edo ondorengoa. (Software hau Microsoft-ek doan emandakoa da).
  • Mozilla Firefox. (Software hau Mozilla Fundazioak doan emandakoa da). 
  • Google Chrome
  • Edge

Adobe Acrobat Reader 8.5 edo ondorengoa.

Java Makina Birtuala (JRE 1.8 edo berriagoa). Java makina birtuala (ingelesez Java Virtual Machine, JVM) berezko programa bat da, hau da, plataforma zehatz batean exekutagarria, eta kode bitar berezi batean (Java bytecode  delakoan) adierazitako jarraibideak interpretatu eta exekutatzeko gai da. Kodea, Java lengoaia-konpiladoreak sortzen du.

Onartzen diren software-bertsioak hauek dira:

  • JAVA Oracle  1.6 edo ondorengoa (probatutako azken bertsioa 1.8.91 (2016ko apirilaren 19koa), aurreko bertsioen konbinazio batzuk motelak izan daitezke edo funtzionamendu arazoak izan ditzakete, hortaz, arazoren bat balego, 1.8.91 bertsiora eguneratzea gomendatzen da. 

GSDNk emandako programak

WinSuite32: GSDNk doan emandako aplikazioa,  PC plataforma eta Windows eremuetan RED Sistemaren erabilera errazteko. Honen oinarrizko funtzioa, GSDNrekin afiliazio zein GSINekin kotizazio mezuak tramitatzea da. Halaber, formatua balidatu eta nomina-programak sortutako datuak prozesatu eta mezuak bidali/jaso.

WinSuite32 PC plataforman erabiltzeko garatu da. Hori dela eta, laneko informazioa "host", "mini" edo antzeko ezaugarriak dituen ordenagailu-zentral batean gordez gero, komenigarriena informazioa WinSuite instalaturik duen PC batera bidaltzea da.

PC plataforma batean lan egin nahi ez bada, zure plataforma teknologikora egokitutako WinSuite32aren funtzionaltasunak dituen programa-taldea garatu beharko da. Horretarako eskuliburuak daude eskuragarri Erabiltzailearenganako Arreta Unitatean.

Complementary Content
${loading}